Usansolo herri izateko legedia aldatzea eskatu dute EAJk, EH Bilduk eta Ahal Duguk Espainiako Kongresuan

  • Usansolotarrek 30 urte daramatzate herri izateko lanean, eta orain bide horren azken txanpan daude. Espainiako Legedian, aldiz, oztopoak egon daitezke eta horiek gainditzeko, asteazken honetan EAJk, EH Bilduk eta Ahal Duguk proposamen bateratua aurkeztu dute Madrilen.


2023ko maiatzaren 11n - 10:47
Azken eguneraketa: 12:26
Argazkia: @EHBilduCongreso

Usansolok 2022ko martxoaren 27an egin zuen herri kontsulta eta Galdakaotik bereiztea erabaki zuen, herritarren %81,54k hala erabakita. 3.771 pertsona zeuden bozka ematera deituta, eta horietatik %63,12k hartu zuen parte galdeketan.

Hurrengo urratsean, Bizkaiko Batzar Nagusiek bereizketari bide eman zioten eta Usansolo Bizkaiko 113. udalerria bilakatzea onartu zuten iazko azaroan. Estatuaren Abokatutzak, ordea, erabaki horren aurrean helegitea jarri zuen, argudiatuz Usansolok ez duela 5.000 biztanleko langa gainditzen –4.520 ditu–, Espainiako legediak eskatzen duen moduan. Bizkaiko foru arauen arabera, aldiz, nahikoa da herri batek 2.500 biztanle baino gehiago izatea udalerri bihurtu ahal izateko.

Udalerri izateko prozesuan, joan den maiatzaren 5ean, Usansoloko udal batzordea sortu zen, 11 kiderekin. Estatuaren Abokatutzat eratze prozesua eten dezan eskatu dio EAEko Auzitegi Nagusiari, baina honek ez du halakorik onartu eta helegiteaz erabaki arte Usansolok bere bidea jarraitu ahal izango du.

Foru arauaren lehentasuna Espainiakoen aurrean

Helegite horretan giltzarri izango da orain euskal hiru alderdiek Kongresuan egin duten lege aldaketa proposamena. Funtsean, eskatzen dute foru araua dagoen lekuetan horrek izan dezala lehentasuna Espainiako arauaren aurrean, eta beraz, Usansoloren kasuan, herritarren borondatea eta Bizkaiko Batzar Nagusien erabakia errespetatzea. Beti ere, udalerri berriek erakutsi beharko dute finantzen ikuspegitik jasangarriak direla eta beren eskumenak aurrera eramateko baliabide aski dutela, herritarrek galerarik izan ez dezaten jasotzen dituzten zerbitzuetan.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Usansoloren segregazioa
2023-06-30 | Ilargi Manzanares
Espainiako Gobernuak Usansolo Galdakaotik bereiztea errefusatu du

Lurralde Politikako Ministerioak ukatu egin du eskaera, ez duela gutxieneko biztanle kopurua (5.000) argudiatuta. Kudeaketa batzordeak, Galdakaoko Udalak eta Bizkaiko Aldundiak erabakiaren kontrako errekurtsoa jarriko dute.


2022-10-03 | ARGIA
Usansoloren desanexioa onartu daiteke Bizkaiko Batzar Nagusien hurrengo bileran

Larunbatean, desanexioaren aldeko aldarria berriz atera dute kalera Usansolon, eta urriaren 15erako mobilizazioa deitu dute. Bizkaiko Batzar Nagusietan beren borondatea bete dadila, hori lortu nahi dute ekimenokin. Izan ere, Bizkaiko Batzar Nagusien hurrengo bileran bozkatuko... [+]


2022-03-30 | ARGIA
Hirugarren aldiz, Usansolo udalerri bilakatzearen aldeko hautua nagusitu da herri-galdeketan

Igandean herri-galdeketa egin dute, eta Usansoloren desanexioaren aldeko postura nagusitu da. Bozka eman dutenen %81,54 Usansolo Galdakaotik bereizi eta udalerri bilakatzearen alde agertu da.


2022-03-28 | ARGIA
Usansolo herri independente gisa eratzearen alde bozkatu du %81ek

Usansolon erroldatuta dauden 16 urtetik gorako 3.647 lagun zeuden deituak Galdakaoko Udalak antolatutako galdeketara, eta haietatik 2.302k (%63,12) eman dute bere iritzia. Herri independente gisa eratzearen alde agertu dira %81,54.

 


Eguneraketa berriak daude