Inbestidura prozesua ezusteko gabe igarota, Chivitek Nafarroako lehendakari kargua hartu du

  • 11:30ean izan da kargua hartzeko ekitaldia Nafarroako Parlamentuan, eta gonbidatu gisa joan dira hainbat ordezkari politiko, tartean Iñigo Urkullu EAEko lehendakaria. Kontseilari berriak ere izendatu dituzte: lau Geroa Baik gidatuko ditu eta bat Zurekin Nafarroak; gainontzeko zortzirak PSNren esku geldituko dira.

María Chivite kargua hartzeko unean, Nafarroako Parlamentuan. Argazkia: PSN

2023ko abuztuaren 17an - 07:23
Azken eguneraketa: 13:32
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Ostegunean goizean hartu du Nafarroako Gobernuko Lehendakari kargua bigarren aldiz María Chivitek, eta ekitaldia egin dute hainbat gonbidaturen aurrean. Esaterako, Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria bertan izan da, eta baita Espainiako Gobernuko presidenteorde lehena Nadia Calviño ere.

Chivitek 40 minutu inguruko diskurtso laburra egin du eta euskaraz esaldiren bat aipatzen saiatu da.

Lehen inbestidura saioan egin ez bezala, oraingoan ez du arazorik izan lehendakari hautatua izateko. Izan ere, PSNk, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak alde bozkatu dute, eta EH Bildu abstenitu egin da. Behin saioa amaituta, eskerrak eman dizkie orain arte gobernua osatu duten kontseilariei, eta atea ireki berriei.

Guztira, zortzi kontseilari izango ditu PSNk: Felix Taberna, Óscar Chivite, Carlos Gimeno, Amparo López, Carmen Maeztu, José Luis Arasti, Rebeca Esnaola eta Juan Cruz. Geroa Baik, berriz, lau: Ana Ollo, Mikel Irujo, Fernanfo Domínguez eta José Mari Aierdi. Azkenik, Zurekin Nafarroak bakarra izango du: Begoña Alfaro.

Horien artean, Felix Taberna presidenteorde lehena izango da Nafarroako Gobernuan. Deigarria da, gainera, José Luis Arastiren izendapena Ekonomia kontseilari gisa: Arasti orain arte Espainiako Gobernuko ordezkari izan da Nafarroan.

 


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#2
Irati Areitio  |  Luken Etxabe Aizpuru  |  Sugoi Etxarri  |  Intza Gurrutxaga Loidi  |  Ibon Leibar Belastegi  |  Euskal Herrian Euskaraz
#3
Miren Amuriza
#4
Miren Amuriza
#5
Karmele Gisasola Zenikazelaia
Azoka
Nafarroako Gobernua kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.