Espainiako Estatuko hizkuntza gutxitu ahaztuenak: Extremadurakoak

  • Espainiako Kongresuan hizkuntza gehiago mintzatu daitezke joan den astetik: euskara, galiziera eta katalana, aldibereko interpretazioarekin norabide bakarrean. Asturierak eta aragoierak, estatus txikiagoa erdietsi dute: diputatuek erabil ditzakete, itzulpena jarraian ematen badute beraiek. Baina badaude beste hizkuntza batzuk Espainiako Estatuaren mugen barruan, aipurik ere ez dutenak jaso.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2023ko irailaren 28an - 07:50

Adibidez, mapa hau ikusi genuen Kongresuko hizkuntzen inguruko inkesta batean.

Aranesaren aipua agertzen da mapa horretan, okzitanieraren aldaera Kataluniako Pirinioan mintzatzen dena, Garona ibarrean. Baina badira hizkuntza gehiago, okzitaniera bezala, beste "estatuetatik" sartzen direnak, Ceuta eta Melilla Espainia badira, adibidez, arabiera eta Tarifit edo Rif-eko berberera. Eta Extremaduran, Portugalgo mugan, badaude portugesez mintzo diren herri eta eskualdeak. Eta Extremaduran, gehiago ere badago, bi hizkuntza erromaniko berezkok, bertakoak biak: Fala eta Extremadurera. Mapa honek argitzen ditu Extremadurako jatorrizko hizkuntza-eskualdeak.

Extremadurako ipar-ekialdean, mutur batean Xalimako harana dago, non Fala hitz egiten den, galizieraren aldaera oso desberdindu bat (urdinez mapan). Baina haren inguruko eskualde berdea, Caceresko Hurdes eskualde eta inguruko batzuk ukitzen dituena, berezko hizkuntza estremeñuak hartzen du, extremadurerak. Mapako zona urdinak portugesarenak dira, eta kolore horixka-marroixkak, gaztelaniaren aldaerak.

Estremeñua ez da, beraz, gaztelaniaren dialekto, gainerako eskualdeetako azentu extremadurarra. Lotura historiko eta filologikoz, astur-leonesarekin lotua dago. Eta doinuan eta lexikoan, desberdina da oso gaztelaniatik. Entzun Anibal Martin dibulgatzailearen pasartea:

Estremeñua oso egoera diglosikoan iritsi da 21. mendera, ordezkapen izugarria jasanda 20,. mendean zehar. Hala ere, baditu bere aldeko taldeak, Wikipedia propio aktibo bati ekitea lortu dutenak, besteak beste.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hizkuntza gutxituak
Mister Spanishen ehorzketa

Marfa (AEB), 1954. Texasko basamortuko herri horretako Blackwell lehen hezkuntzako eskolan haurrak zeremonia berezi batean parte hartzera behartu zituzten. Irakasleek paper zatiak banatu zizkieten eta bertan zera idazteko eskatu: “Ez dut espainieraz hitz egingo, ez... [+]


2024-05-15 | Cira Crespo
Hizkuntza gutxiagotuetako hiztunen begiradatik
Euskararen konplizeak Gasteizen

Erreportaje honetako protagonistak Gasteizen bizi dira eta hizkuntza gutxiagotuetan hitz egiten dute: amazigeraz, galegoz, mirpuriz eta guaranieraz, hurrenez hurren. Soumia Berkani Ben Yahia, Toni Cid Armanda, Altaf Hussain, eta Sonia eta Delcy Godoy Bizzozzero dira. Euskal... [+]


Hizkuntza gutxiagotuak: sortzen ari diren diskurtsoei gainbegiratua

Soziolinguistika Klusterrak antolatuta 2024ko Euskal Soziolinguistika Jardunaldia egin berri da Gasteizen apirilaren 23an. Azken urteetan euskararen eta katalanaren alde eta aurka agertu diren diskurtsoak izan ziren ardatz. Onintza Legorburu, Xan Aire eta Mikel Peruarena aritu... [+]


Judith Bilelo Biachó
“Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu”

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude