Martin Villa pertsona ‘non grata’ izendatu du Arrasatek eta haren krimenak ikertzeko eskatu du

  • Intxorta 1937 elkarteak mozioa aurkeztu du martxoko osoko bilkuran barne ministro ohiaren krimenak aztertzeko  eta alderdi guztien babesa jaso du. Bihar, Donostian, Jesus Muñecas-en aurka kereila jarriko du Arantxa Markaide arrasatearrak, eta horren bezperan onartu dute mozioa, eta baita frankismoko krimenen inpunitatearekin lotutako adierazpen instituzionala ere.


2019ko martxoaren 06an - 09:22
Rodolfo Martin Villa agur faxista egiten frankismo garaiko irudi batean (argazkia: El Salto).
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Astearte honetan, Intxorta 1937 elkarteak aurkeztutako mozioari babes osoa eman dio Arrasateko udalbatzak, aho batez onartua izan delako. Rodolfo Martin Villaren krimenak ikertzea eskatzen zuen Intxortakoen mozioak, "gizateriaren aurkako krimenak direnez delituak ezin daitezkeelako amnistiatu edo indultatu". Villak hainbat aginte postu izan zituen 60. eta 70. hamarkadetan: SEUko buru, sindikatu bertikaleko idazkari, Bartzelonako gobernari, harreman sindikaletarako ministro, eta baita barne ministro Suarezen agintaldian.

Arrasateko kasuan, Suarezen ministro izan zelarik, honako krimenak egin zirela aipatzen zuen mozioak: lau erailketa Guardia Zibelen tiroengatik (Agurtzane Arregi, Emilia Larrea, Roberto Aranburu eta Jose Maria Iturriotz), bost zauritu, balen eraginez (Juan Jose Etxabe, Enrique Zurutuza, Juana Martin, Alberto Beltran eta Crescencia Bidaurreta). 

Villa inputatua izan zen Argentinan, justizia unibertsalaren printzipioa aplikatuta, baina ez zen estraditatua izan, 2015eko martxoaren 13an, Espainiako ministroen kontseiluak eskaria ukatu zuelako. 

Hori guztia kontuan hartuz, lau eskari hauek egiten dituzte gaur onartutako mozioan:

- Espainiako gobernuari eskatzea 2015eko erabaki hori bertan behera uztea, Martin Villa estraditatzeko. 

- Nazioarteko zuzenbidea erabiliz, frankismoan eta trantsizioan egindako krimenak ikertzea.

- Martin Villa pertsona non grata izendatzea Arrasateko udalerrian.

- Udalaren erabakia honako instantzietara helaraztea: Espainiako Justizia Ministerioa, Auzitegi Nazionalaren eta Auzitegi Gorenaren burua, Estatuko Fiskaltza Nagusia eta Argentinako Errepublikako Krimen gaietarako eta zentzategi federaleko 1. Epaitegi Nazionala.

[Mozioa bere osotasunean irakurtzeko, egin klik hemen]

Adierazpen instituzionala

Ostean, adierazpen instituzionala irakurri du Maria Ubarretxena alkateak, frankismoaren inpunitatearen inguruan. Bezpera adierazgarri batean egin dute irakurketa, bihar aurkeztuko baitu Arantxa Markaide arrasatearrak –beste hiru biktimekin batera– Jesus Muñecas Guardia Zibileko kapitainaren aurkako kereila Donostiako Epaitegian.

Hala dio alderdi guztien onespena izan duen testu bateratuak: 

"Datorren Martxoaren 6ean, eguerdiko 12:00etan, biktima torturatuen deklarazioen aurkezpena izango da Donostiako Epaitegian. Kasu honetan, beste biktimen artean Arantxa Markaide arrasatearra izango da Justizia espainiarraren esku utziko duenak Jesus  Muñecas Aguilar kapitainak, beste guardia zibilekin batera, garai haietan frankismoaren aurkako mobilizazioetan hainbat eskualdetan ari ziren milaka gazteei izu zitala sartzeko asmoekin egin zituzten ekimen kriminalen salaketak. Arrasateko Udal Batzarrak gure herriko biktimei eta beraien senide guztiei bere elkartasuna adierazten die Egia guztia ager eta Justizia osoa egin dadin 40 urteko diktadurapean frankistak gizateriaren aurka egindako krimenekin. Memoria osoa nahi baitugu berreskuratu, Bakea eta Elkarbizitza behar bezala bideratzeko.

Halaber, deklarazio egunean arrasatear guztiei deia luzatzen diegu bere elkartasuna adierazteko modu baketsuan Donostiako Epaitegiaren aurrean eguerdiko 11:00etik aurrera izango den Elkarretaratzean.

Frankismoaren inpunitateari tolerantziarik ez!".

Albiste hau Goienak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziarekin ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Oroimen historikoa
Iruñeko Erorien Monumentua birgaitzeko baimena eman du Vianako Printzea erakundeak

Nafarroako Gobernuan ondare historikoaz arduratzen den erakundea da Vianako Printzea, eta Iruñeko Udala haren zain zegoen birgaitze prozesuarekin aurrera jarraitzeko. Datozen asteetan, beraz, obrarako lehiaketa irekiko da.


2025-09-18 | ARGIA
Txiki eta Otaegiren omenezko pankartak eskegi ditu Sortuk "Erorien Haranean"

"Oraindik korapiloa askatzeko" dagoela gogoratzeko eta Txiki eta Otaegiren fusilatzeen 50. urteurrena kari, Sortuk bi pankarta handi eskegi ditu Cuelgamuroseko monumentuko arku batetik. 1975ean bertan lurperatu zuten Francisco Franco diktadorearen gorpua, 1936ko gerran... [+]


Txiki eta Otaegiri buruzko erakusketa areto publikoan jartzea debekatu du Zarauzko Udalak

Iratzar eta Olaso Dorrea fundazioek antolatu duten erakusketa ibiltaria ezin izango da Zarauzko areto publikoetan ikusi. Udalak argudiatu du errelato "partziala" eta "ideologizatua" eskaintzen duela. EH Bilduren lokalean paratuko dute azkenean. 


2025-09-10 | Nekane Txapartegi
Zenbat arantza Arantzak

Arantzaren buruko loreek ez zuten arantzarik, Arantzaren bizitzak, ordea, asko. Emakume izatearekin batera, jaiotzetik batzuk. Besteak gaztetatik eransten joan zitzaizkion, komisarian torturak ezarriak, Burgosko prozesuan eta kartzelan, arantza horiek denak patriarkatuak... [+]


Magda Oranich i Solagran
"Ezin ahaztu dut Txiki azkenekoz besarkatu nuen momentu hura"

50 urte dira Francoren diktadura garaiko azken bost fusilamenduetatik. Jon Paredes, Txiki eta Angel Otaegi ETAko kideak, eta Sánchez Bravo, Humberto Baena eta Ramón García Sanz FRAPekoak. Txikiren abokatuetakoa izan zen Magda Oranich, mende erdia eta gero... [+]


Analisia |Txiki eta Otaegi, fusilamenduaren 50. urteurrena
2025: Egiaren Ministerioa

Analisia |Txiki eta Otaegi, fusilamenduaren 50. urteurrena
2025: Egiaren Ministerioa

Gatazka politiko bat egon da azken 60 urteetan Euskal Herrian, eta horrek izan du bere bertsio biolentoa, ETAk bideratu duena, zeinari Espainiako Estatuak errepresioz eta estatu-terrorismoz erantzun dion. Sei hamarkadetan, ordea, biolentzia horiek ez dira berdin ikusi izan... [+]


2025-08-29 | Egiari Zor
Elkarbizitza demokratikoak begirunea eta neurritasun instituzionala eskatzen ditu

Abuztu honetan polemika berri bat piztu digute, beste behin, belarrondokoa ematea baino larriagoa izan dena. Azken hamabost urte baino gehiagoan, Glen Cree ekimenetik hasi, Estatu bortxaren biktimei aitortza legala emateko mekanismoen sorreratik segitu eta herri honetan ireki... [+]


Gazte boluntarioak frankismoko memoria berreskuratzen

Azken zortzi urteotan 30 bunker inguru berreskuratu dituzte dozenaka gazte boluntariok; Baztanen, Otsondon, izan da azkena. Ana Ollo kontseilariak bisitatu du auzolandegia eta gazteen ezinbesteko lana txalotu eta eskertu du.


Alberto Alonso (Gogora): "Txiki eta Otaegi ez dira erreferente; indarkeria, beldurra eta terrorea erabili zuten"

Aurten Txiki eta Otaegi fusilatu zituztela 50 urteko beteko direnean, Alonsok adierazi du ETAko bi kideek ez zutela nahi Franco osteko gizarte demokratiko bat: "Diktaduraren aurka borrokatzen ziren, baina diktadurak erabilitako tresna berberekin".


Txikik eta Otaegik Zarauzko Udalaren aitortza behar dutela aldarrikatu du Sortuk

Txiki eta Otaegiren fusilamenduen 50. urteurrenaren harira jarritako olana kendu du Zarauzko Udalak. Sortuk salatu du udalak, EAJ eta PSE-EEk osatuta, "zaborra izango balitz bezala" tratatu zuela olana. Zenbait herritarrek berreskuratu eta Azken Portuko plazan ireki dute.


2025-07-09 | Ahotsa.info
Familiek 47 urteko zigorgabetasuna salatu dute Germán Rodriguezen eta Joseba Barandiaranen hilketen ostean

2025ean 40 urte beteko dira Mikel Zabalza hil zutenetik, eta 47 urte Germán Rodríguez eta Joseba Barandiaran hil zituztenetik. Horiek guztiak Estatuko Segurtasun Indarren biktimak dira, eta Sanfermines78 Gogoan elkarteak Espainiako Gobernuari eskatu dio "Estatuaren... [+]


2025-07-09 | Irutxuloko Hitza
'Atzera begira, Dinamitarekin', Donostia beste ikuspegi batetik ezagutzeko ibilaldi historikoa

IRUTXULOKO HITZAk eta Dinamita Tour egitasmoak 36ko gerra Donostian nolakoa izan zen eta hiria beste ikuspegi batetik ezagutzeko ibilaldia antolatu dute elkarlanean, uztailaren 21erako. Elkargunea Bretxako Sarriegi plazako estatua izango da, 19:30ean, eta Amararaino joango dira... [+]


Martutenek emandako ihesaldi dantzagarrienak 40 urte

Astelehenean, 40 urte beteko dira Joseba Sarrionandia eta Iñaki Pikabea presoek Martuteneko kartzelatik ihes egitea lortu zutenetik. Egiako pisu batean izan ziren ezkutaturik bi iheslariak, eta oraindik milaka eztarrik abesten dute «kristoren martxa dabil!».


Eguneraketa berriak daude