Emakumeak borrokan

Lurraldea eta hizkuntza gaia lantzeko online ikastaroa doan

  • Gipuzkoako Foru Aldundiak, UEUk eta Asmoz Fundazioak antolatu dute Hizkuntza eta Lurraldea, oinarriak, erronkak eta praktika On line Ikastaro Ireki Masiboa (MOOC). Doan da matrikulazioa eta dagoeneko 100 partehartzaile daude. Lurralde antolaketak, eraikuntza-proiektuek, hizkuntza erabileran nola eragiten duten hausnartuko dute ikastaroan.

ARGIA @argia
2014ko ekainaren 03a
Oihana Sanzbero, Zigor Etxeburua, Iñaki Alegria, Unai Fernandez de Betoño aurkezpen egunean. Argazkia: UEU

Batez ere, soziolinguista, euskara teknikari eta elkarteetako langileei bideratuta dago. Urtarrilean antolatutako Lurraldea eta Hizkuntza I. Jardunaldien ondorengo pausoa da ikastaroa. Euskarari estuki lotuta lana egiten dutenei zuzenduta dago bereziki, baina diziplina arteko gaia denez, bestelako hainbat aditurentzat ere interesekoa izan daiteke, hala nola, geografoentzat, arkitektoentzat, hirigileentzat eta legelarientzat.

Irakasleak ondokoak izango dira: Iñigo Urrutia EHUko irakaslea; Jose Ignacio Cubero, Zuzenbidean doktorea; Miren Segurola UEMAko koordinatzailea; eta Unai Fernandez de Betoño arkitektoa. Ikastaroaren aurkezpenean (ekainak 2) Fernandez de Betoñok ondoko hitzak esan zituen: “Euskararen biziberritzerako hirigintzaren aldagaia ere kontuan hartu behar delakoan gaude, azken finean antolakuntza fisiko espazialak (erabakitzen duena non egiten dugun lo, non egiten dugun lan, non disfrutatzen dugun aisiaz edo nola mugitzen garen leku batetik bestera), eragin izugarria duelako gizartearen dinamika guztietan, dinamika soziolinguistikoak barne. Urtarrilean jendearen kuriositatea piztea lortu genuen, baina gure helburua ez da bakarrik hori. Gaiaren azterketari jarraitutasuna eman nahi diogu, eta ikastaro honek beste urrats bat ematen lagunduko digu, arazoa gizarteratze aldera”.

Informazio gehiago: Lurraldea eta Hizkuntza I. Jardunaldietan oinarritutako erreportajea ARGIAn (2014-04-06, 2410. zenb.)

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Euskara  |  Polonia  |  Hirigintza

Euskara kanaletik interesatuko zaizu...
2019-04-21 | Reyes Ilintxeta
Daniel López Moreno, Erriberako Olentzero
"UPN-k ez du ikusi nahi hemen dagoena"

Nafarroako Behe Erriberan euskararen irakaskuntzak lau hanka ditu: Argia Ikastola 230 ikaslerekin, A eredua (euskara ikasgai duela) ikastetxe publikoetan 910 ikaslerekin, AEK 60 ikaslerekin eta Hizkuntza Eskola 28rekin. Daniel López Moreno euskaltzaleak argi du A eredua bultzatu behar dela eskualde honetan, hori izan daitekeelako euskararentzako sarbide eraginkorra.


Zergatik hondoratu zen 'Mary Rose'?

Portsmouth (Ingalaterra), 1510. Mary Rose gerraontzia eraikitzen hasi ziren. Henrike VIII.a urtebete lehenago igo zen tronura eta, Gaztelak nahiz Portugalek itsasoaren kontrolean Ingalaterrari aurrea hartua ziotela ikusirik, itsas armada indartzeari ekin zion berehala.


2019-04-17 | ARGIA
Euskararen Erakunde Publikoak, Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak helduen euskalduntzerako elkarlana berretsi dute

Euskararen Erakunde Publikoak (EEP), Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak Hiruko Ituna delakoa indartzeko konpromisoa berretsi dute. Hizkuntza politika gaietan lankidetzan ari dira azken urteetan eta halaxe segituko dutela baieztatu dute.


2019-04-17 | ARGIA
Tirabirak euskalgintzako erakundeen eta Frantziako Gobernuaren artean

Frantziako Lurralde Kohesiorako eta Tokiko Kolektibitateekiko Harremanetarako ministro Jacqueline Gouraultaren “Eskola publikoetako ama eskoletan murgiltze eredua garatzea ez zela legezkoa” esaldiak hainbat erakunderen arrapostua ekarri du.


2019-04-16 | Uztaritze.info
Uztaritzeko bost hautetsi abertzalek kargua utzi dute

2019ko apirilaren 11ko Herriko Biltzarraren kari aurrekontuen gaia baliatu dute Carrère-en taldeak daraman politikari buruz haien irakurketa orokorra plazaratzeko.


2019-04-16 | dantzan.eus
Oñatiko dantzarien Korrika

Aurrena luzaidarrak eta ondoren oñatiarrak, korrika dantzan. Larunbat goizean igaro da korrika Oñatitik eta Oñatz dantza taldeko dantzariek dantzan eraman dute lekukoa. Oñatzeko bi kidek lekukoa hartu duten momentuan, dantza taldeko gainerako kideek ere aurrealdean sartu dira kaskainetekin.


2019-04-15 | Amaia Fernández
Klika! 21. Korrika 2019
MULTIMEDIA - ekitaldia

Hamaika egun eta 2.500 kilometro baino gehiago egin eta gero, 21. Korrika Gasteiza iritsi zen atzo. Milaka lagun elkartu ziren euskararen alde.


2019-04-15 | ARGIA
Kilka! sistema eragilean

Gasteizko Andra Maria Zuriaren plazan milaka lagunen aurrean Maialen Lujanbio bertsolariak irakurri du Korrikan eskuz esku pasatako mezua.


2019-04-15 | Hala Bedi
Argazki bilduma
Aro berri bati 'Klika' Gasteizen

11 egun, 2.500 kilometro baino gehiago eta Euskal Herriko ia bazter guztiak zeharkatu ostean, 21. Korrika Gasteiza iritsi da. Garesen hasi zen euskararen aldeko lasterketak Gasteizko kaleak bete ditu kolore anitzetako irudiak utziz. Andra Maria Zuriaren plazan, Maialen Lujanbio bertsolariak irakurri du sekretupean zaindutako mezua.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude