Inbertitzailerik agertu ezean, Iruñeko Merkataritza arloko lehen epaitegiari egin dio proposamena Molins eta Andres abokatu bulegoak, Altsasuko enpresaren hartzekodunen konkurtsoko administratzaileak. Dumarey Belgikako taldeak fabrika erosteko saiakerak egin ditu urte hasieratik.
48,8 milioi euroko zorrari aurre egin behar dio Sunsundeguik, eta jada lau hilabete igaro dira Altsasuko karrozeria enpresa hartzekodunen konkurtsoan sartu zenetik. Dumarey talde belgikarraren interesa piztu du fabrikak, eta urte hasieratik hura erosteko saiakera bat baino gehiago egin baditu ere, oraingoz ez du "eskaintza bideragarririk" egin, hartzekodunen konkurtsoko administratzaileak, Molins eta Andres abokatu bulegoak, asteburuan argitaratu duen txostenaren arabera.
Horren aurrean, abokatu bulegoak Iruñeko Merkataritza arloko lehen epaitegiari proposatu dio Sunsundeguik likidazioaren eta itxieraren bidera jotzea. Asteazken goizean biltzekoa da Altsasuko enpresako langile batzordea –UGTk, LABek, ELAk eta CCOOk osatzen dute–, egoeraren larritasuna medio. Bilerari dagokionez, LABek likidazioaren aurka egitea proposatuko du, eta negoziazio mahai bat sortzea konkurtsoaren administratzailearen, Nafarroako Gobernuaren eta sindikatuen artean.
Abokatu bulegoaren txostenaren arabera, hamazazpi enpresak agertu dute interesa Sunsundegui hartzekodunen konkurtsoan, baina bereiziki batek: Dumareyk. Ekainean Sodena sozietate publikoarekin harremanetan jarri zen, eta urtarril amaierarako proposamen bat aurkezteko konpromisoa hartu zuen, baina oraindik ez du halakorik egin.
Nafarroako industriaren egoeraren adibide bat gehiago
Sunsundeguiko kasua Nafarroako industriaren egoeraren isla da: beste hainbat enpresa ere ixteko arriskuan daude, eta Nafarroako industriaren alde lelopean, otsailaren 16an Iruñean eginiko manifestazioak 4.000 pertsona inguru bildu zituen. Zazpi enpresa batzordetako langileek egin zuten deialdia: BSH, Sunsundegui, Siemens Gamesa, Nafarroako Volkswagen, Nano Automotive, Tasubinsa eta Tenerias Omega.
Plastikoaren kutsadura saihesteko azken gailurra porrot izugarriarekin amaitu da Suitzako Geneva hirian, abuztuan. Hori zuten bilatzen petrolio-herrialdeek, plastikoa milioika tonatan sortzen jarraitzeko. Birziklapena da beraien tekno-soluzioa, baina gero eta garbiago dago... [+]
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Gazako palestinarren aurkako genozidioa aurrera doan bitartean, Europak Israelgo armagintza industria hauspotzen jarraitzen du. Elbit Systems Israelgo armagintza enpresa ezagunak joan den astean iragarri zuen Europako herrialde batekin 1.600 milioi euro baino gehiagoko kontratua... [+]
Beasaingo enpresak 1.695 milioi euroko kontratua lortu du Belgikako SNCB-NMBS tren konpainia publikoarentzat 54.000 plaza dituzten bagoiak egiteko. Baina aurretik, belgikar konpainiak eskatu dio bere jarduerek nazioarteko zuzenbidea eta giza eskubideak errespetatzen dituztela... [+]
GIBarekiko esposizio aurreko profilaxia da Prep botika. Alfonso Setiey Anitzak elkarteko lehendakariaren arabera, farmazietan eskuratzeak itxaron-zerrendak gutxitu ditzake. Alabaina, arriskuez ere ohartarazi du.
Langile batzordeak eta enpresak adostutako aurreakordioak 655tik 609ra murriztuko ditu kaleratzeak, gainerakoak birkokatuko dituzte. Astelehen arratsaldean jakin da langileen %78k babestu dutela akordioa. Nafarroako Gobernuak eta langile batzordeak etorkizunari begira,... [+]
Gipuzkoako enpresak hainbat kontratu sinatu ditu Israelgo industria militarrarekin, eta diru publikoa jasotzen du ibilgailu elektriko bat garatzeko, Espainiako Gobernuak finantzatutako proiektu baten bidez.
Eskarmentu ikaragarria –hitzaren adiera etimologikoan, besteak beste– dugu europarrok arma-lehiaketetan. Eta, paradigmatzat hartu ohi denetik, XIX. mendearen amaiera eta XX.aren hastapeneko hartatik, mende eta laurden igaro denean arma-lehiaketa kartsuenera itzuli... [+]
BSHko langileek mobilizazioa egin dute larunbatean Iruñean, eta Billabesetako langileen babesa jaso dute. Billabesetako langileek manifestazioa burutu dute egun berean. BSHko langileeak enpresaren Bruselako egoitzan bilduko dira astelehenean, Europako Batzordeko Enplegu... [+]
EHUko Ekopol ikerketa taldearen datuen arabera, Bizkaia da Euskal Herrian ingurumen inpaktu handiena eragiten duen lurraldea, guztizkoaren %52 izanda. Euskal Herrian ingurumen-inpaktu handiena duten 25 industria-instalazioen artean, Muskizeko Petronor petrolio-findegia da... [+]
Manuel Casal Lodeiro (Barakaldo, 1970) informatikaria eta gai energetiko eta ekosozialen inguruko aktibista eta dibulgatzailea da. Besteak beste, 15/15/15 aldizkari eleanitza eta Galiziako Instituto Resiliencia koordinatzen ditu, eta Véspera de Nada por unha Galiza sen... [+]
REE Red Electrica Española-ren Euskadiko, Nafarroako eta Kantabriako ordezkari Antonio Gonzalez Urquijo egon da ostegun honetan Gatikako azpiestazio elektrikoan, kazetariekin batera.
Egoitza nagusia Basaurin duen enpresak IMI Systemi egin dio bidalketa. Armagintzan bakarrik aritzen da Israelgo Estatuko konpainia hori.