Prep botika farmazietan eskuragarri jartzeko asmoa iragarri du Espainiako Osasun Ministerioak

  • GIBarekiko esposizio aurreko profilaxia da Prep botika. Alfonso Setiey Anitzak elkarteko lehendakariaren arabera, farmazietan eskuratzeak itxaron-zerrendak gutxitu ditzake. Alabaina, arriskuez ere ohartarazi du.


2025eko uztailaren 24an - 07:00
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

GIB birus infekziosoa prebenitzeko alternatiba bat da Prep tratamendua. Infekzioa eragoztea du helburu eta horretarako, egunero hartu behar da. Momentuz soilik ospitaletan eskuratu daiteke, baina Espainiako Osasun Ministerioak iragarri du farmazietan eskuragarri jarri nahi duela. Egun, Hego Euskal Herrian, soilik sei ospitaletan hartu daiteke: Bilboko Etxaniz Suhiltzailearen anbulatorioko, Donostiako Ospitaleko, Mendaroko Ospitaleko (Gipuzkoa) eta Arabako Unibertsitate Ospitaleko STI (sexu-transmisiozko infekzio) zentroetan, Nafarroako Unibertsitateko Ospitalean eta Tuterako Sofia Erregina Ospitalean (Nafarroa). Oraindik ez dago argi zer-nolako neurriak hartuko dituzten Osakidetzak eta Osasunbideak.

LGTBIAQ+ eskubideen aldeko Bilboko elkarte bat da Anitzak, eta Alfonso Setiey elkarteko lehendakariaren arabera, ospitaletako ordutegiak “oso mugatuak” dira, horrek botika eskuratzeko irisgarritasuna “zailtzen” du: “Farmazietan eskuragarri egotea lagungarria izan daiteke itxaron-zerrendak gutxitzeko”. Horrez gain, ezagutzera emateko eta naturalizatzeko baliagarria ere izan daitekeela dio: “Oso jende gutxik ezagutzen du Prep-a. Gela apartatu eta ilun batera joan beharrean, ibuprofenoa bezala farmazian eskatu ahal izateak agian estigma kenduko dio”. 

Hala ere, tentuz ibili beharra dagoela uste du, iruditzen zaio interes ekonomikoak egon daitezkeela: “Galdera da ea aldaketa honekin administrazioak dirua aurreztuko duen edo ez. Agian begiratzen ari gara gehiago administrazioaren ekonomia, gure gizartearen osasuna baino. Azkenean, gizarteak ordainduko ditu kalteak”. Orain doakoa da botika, baina farmazietan eskuragarri jartzean, salbuespenak salbuespen, prezioaren zati bat erosleak ordainduko du. Ez dago argi ordaindu beharreko kopurua zenbat izanen den. Setieyren ustez, horrek atzera bota  dezake: “Diru asko bada, batzuek agian ez dute hartu nahiko edo ezingo dute ordaindu”.

Botikak nahi gabeko ondorio gutxi dituen arren, kasu batzuetan denbora luzez hartuz gero, giltzurrunei eragin dakioke. Horregatik, medikuak botikaren tolerantziaren jarraipena egin behar du. Horrez gain, sexu bidezko infekzioen transmisioen, Chemsex-aren eta beste gauza askoren inguruko informazioa ematen dute. Chemsex-a zenbait ordu edo egunez sexu harremanak izateko drogak kontsumitzean datza. Egun, ospitaletan egiten dute jarraipena, baina Espainiako Osasun Ministerioak adierazi du lehen mailako arretatik bideratu nahi dutela. Erreportaje honetan landu zuen gaia ARGIAk.

"GIBaren aurka eraginkorra den arren, Prep botikak ez ditu sexu bidezko gainerako infekzioak saihesten"

Zentro espezializatuen premia

Setieyri iruditzen zaio lehen arretara bideratu beharrean, gaian adituak diren profesionalak behar direla: “Lehen mailako arretan tratatu dituzten pertsona askoren kexak jaso ditugu, Prep-a zer den ere ez dakitelako. Formatuta dauden espezialistak behar ditugu”.  Bizkaiko jendearen kasuan, Etxaniz Suhiltzailearen anbulatorioko STI zentroan artatzen dituzte denak. Nabarmendu du “oso arreta” ona jasotzen dutela: “Oso profesionalak dira, eta oso ondo egiten dute lan. Baina itxaron-zerrenda luzeak daude, lanez gainezka daudelako”.

Horregatik, azpimarratu du ospitaletako zerbitzua indartu beharko litzatekeela: “Zentro gehiago behar ditugu, ez da posible Bizkaia osoa artatzeko leku bakarra egotea”. Iruditzen zaio jendea farmaziara bideratzeak tratamenduaren jarraikortasuna arriskuan jarri dezakeela: “Ikusita zentro espezializatuak txarto daudela, lehen mailako arreta gehiago saturatzearen beldur gara”.

GIBaren aurka eraginkorra den arren, Prep botikak ez ditu sexu bidezko gainerako infekzioak saihesten. Horregatik, Setieyk dio heziketa sexuala zabalagoa izan behar dela: “Asko zentratu dira haurdunaldian, baina beste gauza asko daude”. Gaineratu du LGTBIAQ+ komunitatearengan “pisu handia” jartzen dela, baina edonork izan dezakeela infekzio edo birus bat: “Ligatzeko Grinder bezalako aplikazioetan, Prep-a hartzen ari al zaren jartzen da, eta hori bada ea babesten ari zaren ala ez jakiteko modua, nolabait. Egia da norberaren esku dagoela jartzea eta botika egoki hartzea. Harreman heterosexualetan ez da horrelako neurririk hartzen. Ez zaie ezta galdetzea okurritzen”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Osasuna
Ikasleek alzheimerraren inguruko oinarrizko jakintzak lantzeko saioak eginen ditu Afan elkarteak

Aintzane Mariezcurrena Afan elkarteko psikologoak nabarmendu du “oso garrantzitsua” dela txikitatik alzheimerrari loturako zalantzak argitzea eta gaiaz hitz egitea, haurrek beldurrik izan ez dezaten.


2025-09-05 | Sustatu
Itzulbide jarri dute martxan Osakidetzan, euskarazko lan-hizkuntza eraginkorragoa izateko

Osakidetzak Itzulbide aurkeztu berri du. Itzultzaile neuronal bat da EAEko osasuneko profesionalentzat, euskaraz egiten diren kontsulta medikoetako informazioa gaztelaniara itzultzen duena. Euskara lan-hizkuntza eraginkorra izateko baliabide gehiago eskainiko dizkie... [+]


Gorputz hotsak
"Bizitzaren aldeko jarrerak bigarren planoan uzten du zarata"

Bertigo baten ostean, etengabeko txistu bat entzuten hasi zen Jexux Mari Irazu Muñoa (Larraul, Gipuzkoa, 1972) bertsolaria, bertso-eskolako irakaslea eta gai-jartzailea. Tinnitus edo akufeno deitzen zaie Irazuk entzuten dituen zaratei. Horrek egunerokoan daukan inpaktuaz... [+]


"Bero jasangaitza" eta "arreta urria" salatu dute Nafarroako Ospitale Unibertsitarioan

Nafarroako Osasun Departamentuak iragarri du ospitaleko solairu gehienak klimatizatuko dituztela 2026 amaierarako. ARGIAk elkarrizketaturiko bi erizain laguntzaileek nabarmendu dute premiazkoa dela banako gelak, komun irisgarriak eta aire girotua izatea.


2025-08-29 | Euskal Irratiak
Maitena Chohobigarat
"Beharbada menopausia gehiago aipatu beharko genuke, aterabideak badirelako"

Baionako ospitalean unitate berritzaile bat ideki da: kardio-ginekologia unitatea, menopausian diren emazteei zuzendua. Gai hau, askotan tabu edo bazterrean utzia, osasun arazoak eragin ditzake bizitzako etapa horretan.


Denge eta chikungunya kasuak ugaritu dira Europan, klima aldaketak eraginda

Abuztuan chikungunya infekzio kasu bat atzeman dute Hendaian. Bero boladek, tenperaturaren igoerak eta eremu tropikaletara egindako bidaiek areagotu dituzte kasuak.


Inoiz izan ez zen osasun ituna: aukera galdua Osakidetzarentzat

Duela gutxi Eusko Jaurlaritzak bultzatutako "Euskadiko Osasun Ituna" izenekoaren porrota ez da anekdota politiko soil bat, ezta osasun-kudeaketan unean-uneko estropezu bat ere. EAEko osasunaren ikuspegi kolektibo, inklusibo eta benetan publiko bat galtzea politika... [+]


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Jai eredua neurodibergentziatik aztertzen

Bilboko Aste Nagusia pertsona autistentzat irisgarriagoa izateko zenbait gako dakartzate Oihan Iriarte Eletxigerrak eta Iker Boveda Martinek, euren esperientziatik.


Pazienteek 25 egun itxaron behar dituzte, batez beste, Osasun Mentaleko Zentruetan arta jasotzeko

25,6 eguneko batez besteko itxaron zerrendak daude Osakidetzako Osasun Mentaleko Zentruetan. Larrialdi kasuetan, aldiz, 24 eta 72 ordu arteko itxaronaldiak daude. 


2025-08-05 | El Salto-Hordago
Plastikoak eragindako kutsadurak 1,3 bilioi euroko osasun gastuak eragiten ditu

The Lancet aldizkariak argitaratutako ikerketa batek eman du datua eta ohartarazi du plastikoaren ekoizpenak osasunean eragina duela bere ekoizpen prozesu osoan eta gazte zein helduei eragiten diela. Gehitu du 1950tik 200 aldiz biderkatu dela plastikoen ekoizpena.


Sendabelarrak oliotan

Sendabelarra oliotan beratzeaz ariko gara baina ukendurik egin gabe. Bai, arraroa dirudi baina sendabelar freskoak oliotan beratu, iragazi eta erle argizaria ipinita ukendua egiten ikasi duenari olioarekin beste era batera lan egitea badagoela esan nahi nioke. Oleato edo olio... [+]


2025-07-23 | Onintza Enbeita
Aloña Erauskin. Biziraulea
"Sortzetiko gaixotasunak ditugunok ez daukagu erabakitzeko aukerarik gauza askotan"

Bihotzak eztanda egin arte biziko da Aloña Erauskin (Berrobi, 1999), beste guztiok bezala. Besteon aldean, ordea, presente dauka aukera hori.


Jaurlaritzako Osasun Sailak lantaldea berregituratu du, "arreta modernizatzeko eta kalitatezko zerbitzu publikoa ziurtatzeko"

Kargua hartu eta urtebetera, Alberto Martínez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak lantaldean aldaketa batzuk egin dituela iragarri du, "etorkizuneko osasun sistema publikoaren eraldaketari" ekiteko: besteak beste, Gontzal Tamayo Medel sailburuorde berria... [+]


2025-07-23 | Civio
Hiru melanomatik batean erratu eta azal iluneko pazienteak alboratzen dituen algoritmoa

Osakidetza lanean ari da Asisa aseguru-etxe pribatuaren filial baten Quantus Skin sistema osasun-zentroetan ezartzeko, 1,6 milioi euroko inbertsioa eginda. Adituek kritikatu egin dute adimen artifizialeko sistema hori, emaitza "eskasak" eta "arriskutsuak"... [+]


Eguneraketa berriak daude