BSH eta Billabesetako langileek babesa adierazi diote elkarri Iruñeko kaleetan

  • BSHko langileek mobilizazioa egin dute larunbatean Iruñean, eta Billabesetako langileen babesa jaso dute. Billabesetako langileek manifestazioa burutu dute egun berean. BSHko langileeak enpresaren Bruselako egoitzan bilduko dira astelehenean, Europako Batzordeko Enplegu komisarioarekin eta Industria komisarioarekin.


2025eko uztailaren 7an - 10:11
Azken eguneraketa: 12:11
BSHko langileen manifestazioa Navarratelevisión
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

"Zazpi hilabete geroago, hemen jarraitzen dugu, zutik. Lanean jarraituko dugu sarraski hori gerarazteko" adierazi du Juanjo Hermoso de Mendoza BSHko langile batzordeko presidenteak. Manifestazioan fabrikaren itxiera eragozteko neurriak eskatu dituzte, BSHk eta sindikatuek enplegu erregulazioaren baldintzak negoziatzen dituzten bitartean. Erregulazio espedientea aurkezteko azken eguna uztailaren 17a da, eta batzordeko presidenteak lanean jarraituko dutela adierazi du. Lau bilera egin dituzte enpresaren ordezkariekin, eta Hermoso de Mendozaren arabera, "maila eskasa" erakutsi dute, "horrelakoa dela bizitza" adierazi diete langileen ordezkariei.

Manifestazioaren hurrengo egunean, sanferminetako txupinazoan hainbat pankarta kokatu zituzten langileek, beren borrokari ikusgarritasuna emateko asmoarekin.

Uztailaren 7an BSHren Bruselako egoitzan bilera daukate langileek Europako Batzordeko Enplegu komisarioarekin eta Industria komisarioarekin. Langile batzordeko presidenteak espero du bileran "multinazionala baldintzatu dezakeen neurriren bat hartzea".

Billabesetako langileak greban

Alberto Longas TCC Moventis enpresako langile batzordeko buruak adierazi zuen greba sanferminak hasi baino lehen bertan behera uztea "ia ezinezkoa" zela, enpresak ez baitu inolako neurririk hartu. Sanferminak hasi dira eta billabesetako langileen greba mugagabeak aurrera jarraitzen du. Ehunka lagun elkartu dira larunbatean hitzarmen duina eskatzeko, Moventis TCC borrokan lelopean.

Manifestazioa baino egun bat lehenago, ostiralean, Iruñerriko mankomunitatea, TCC Moventis eta sindikatuak bildu ziren. Bilera horretan enpresak, Longasen hitzetan, "ez zuen langileen batzordeko kide bakar bat ere asebete". Bere esanetan, enpresak negoziatzeko "borondaterik ez dauka" eta mankomunitateak "eskasa". Sanferminak direla eta azken orduko konponbidea egongo zela ustez zuten langileek, ez da horrelakorik gertatu, ordea. Enpresaren aurreko kontratuan %5,4an murriztu zitzaien soldata langileei. Ehuneko hori berreskuratzea eskatzen dute, baina prest daude horri uko egiteko egutegian eta bestelako baldintzetan hobekuntzak badaude. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langile borroka
2025eko azaroaren 5
Gorka Perez de Mendiola. Lorezaina sei hilabetez greban
"Grebaren amaiera bidearen hasiera besterik ez da"

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.