Gatikako azpiestazio elektrikoak 2028an egon beharko luke martxan

  • REE Red Electrica Española-ren Euskadiko, Nafarroako eta Kantabriako ordezkari Antonio Gonzalez Urquijo egon da ostegun honetan Gatikako azpiestazio elektrikoan, kazetariekin batera. 

Interkonexio Elektrikorik Ez kolektiboaren ekintza bat. nInterkonexio Elektrikorik Ez kolektiboa

2025eko ekainaren 27an - 07:00
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

REE Red Electrica Española-ren Euskadiko, Nafarroako eta Kantabriako ordezkari Antonio Gonzalez Urquijok egutegia zehaztu du: Gatika (Bizkaia) eta Cubnezais (Gironda, Frantzia) lotuko lituzkeen kable elektrikoarentzako Gatikako azpiestazio elektriko berria 2028an jarriko dute martxan. Obren aitzinamenduaren berri eman dute ostegun honetan azpiestazioan antolaturiko prentsaurrekotik.

"Herritarren kexuaren gainetik pasaz, aitzina doa Gatika-Cubnezais itsas azpiko kable elektrikoaren eraikuntza" idazten genuen apirila bukaeran, azpiegiturari buruzko erreportajean. Hain justu, tentsio handiko makroproiektua litzateke –400.000 voltioko 400 kilometro, 2.000 megawatt garraiatzeko– eta itsasoko ekosistemarentzako kaltegarria izanik, egitasmoa geldiarazteko borrokan dabiltza hainbat kolektibo, besteak beste, Gatika inguruan antolaturiko Interkonexio Elektrikorik Ez eta Lapurditik hurbil den Landetako THT Ez taldea. Gatikako Udaleko ordezkari politikoek ere ez dute proiektua babesten, orain.eus webguneak zehazten duenari segi.

Europar Batasunak sare elektriko bateratua izatea nahi du, eta "hori lortzeko bidean urrats bat da" Gatikako proiektua, egitasmoaren bultzatzaile diren REE eta RTE Reseau de Transport d’Electricite enpresaren arabera. Energia-korridore horren helburua da konexio horien bidez penintsulako energia-eskariaren % 15 hornitu ahal izatea 2030erako.

Gatikako estaziotik, lurpeko ibilbideak 13 kilometro egingo ditu Maruri-Jatabe eta Lemoiz udalerrietan zehar, eta Lemoizko kostaldetik, itsaspeko bidetik jarraituko du Cubnezais arte, Capbretongo arroila saihesteko lehorreko tarte labur bat eginda ere.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gatika
2023-09-14 | Euskal Irratiak
Bilbo-Bordele interkonexio elektrikoak kontrakotasunak eragin ditu Pirinioz bi aldeetan

Interkonexio elektriko erraldoia eraiki nahi dute espainiar eta frantses gobernuek, Bordele eta Bilbo artean. Proiektuak, ordea, kontrako iritziak eragin ditu, eta mobilizazioak biderkatu dira Bizkaian eta Landetan. Interkonexio egitasmoak 400 kilometroko luzera izanen du,... [+]


2018-06-21 | Garazi Zabaleta
Berpiztu Agrokultura proiektua
Permakultura baratzea Gatikan, hiriari jaten emateko

“Bilboko gaztea izanik, sumatzen nuen hiriko gizartea ez dagoela nekazaritzarekin konektatuta”. Horrela azaldu du Kepa Añibarro Zoritak nondik sortu zitzaion ingurumenarekiko eta lurrarekiko interesa. Ingurumen-kimikako eta Paisajismo eta Landa-Ingurumeneko... [+]


Gatika
Herri euskalduna erdalduntzearen arrazoiak aztertzen

90eko hamarkadan Gatika (Bizkaia) erakargarri bihurtu zen askorentzat eta saldu egin ziren sasoi hartan egindako etxe guztiak. Aldi berean, euskararen erabilera %90etik %71ra jaitsi zen. Ia beste 300 etxe aurreikusten dituzte, eta hizkuntzan izan dezakeen eraginari aurre egiteko... [+]


2015-04-22 | Igor Agirre
Maide Inda, Kontseiluko ordezkaria
"Errotiko aldaketa nahi dugu Nafarroako hizkuntza politikan"

Tamaina horretako ekitaldiek eskatzen duten prestakuntzan ohikoa den moduan, lanean buru-belarri dabil Kontseiluko ordezkari Maite Inda (Iruñea, 1981). Apirilaren 25ean Nafarroako euskaldunak batu eta ilusioa pizteko ekitaldia antolatu dute Iruñeko Anaitasuna... [+]


Herri euskaldunak
Alarmarik ez, baina adi

Ez omen dago aztoratzeko arrazoirik, baina arreta galtzerik ere ez. Herri euskaldunenetan ere gaztelania bere bidea egiten ari da. Gipuzkoako Tolosaldeko Asteasu, Alegia, Amezketa eta Berastegi dira horren adibide. Alegiako nondik norakoez aritu zaigu Mikel Artola herritar... [+]


Euskara Nafarroan
Lanpostu publiko elebakarrak eremu euskaldunean

Zerbitzu publikoak euskaraz jasotzeko oztopoek buruhauste ugari eragiten dizkiete Nafarroako herritar, eragile eta udalerri askori. Artifizialki sortutako muga linguistikoaren legeak arautzen duenez zonalde euskalduneko herritarrek eremu publikoan euskaraz aritzeko eskubide osoa... [+]


2014-12-18 | Ander Perez
Telebista
Ume nafarren marrazkiak ez dira euskaraz mintzatzen

Nafarroan ETB1 sare analogikoan baino ezin da ikusi. ETB3, horrela ere ez. Arazoa ez da nolanahikoa, azken urteetan hirugarren katean pilatu baititu euskal telebistak haurrentzako eduki gehienak. Imitazioa funtsezko elementua da umeen heziketa prozesuan; marrazkiak, orain,... [+]


Hizkuntza politika Markina-Xemeinen
Udalak eta herritarrek euskara plana adostuko dute

Murrizketak nagusi diren honetan, norbaitek pentsa lezake herri euskaldunetan euskara sustatzeko planek ez dutela tokirik. Markina-Xemeinen, aldiz, krisiari aurre egin eta herria aktibatzea adostu dute. Aste Santurako euskara sustatzeko plan berria osatuko du Udaleko Euskara... [+]


Ane Miren Iruretagoiena
"Hemengo jendeak ez daki ETB3 dagoenik ere"

Ane Miren Iruretagoiena Lakuntzako (Nafarroa) Luis Fuentes ikastetxeko zuzendaria da. Ehundik gora ikasle dituzte Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan, denak D ereduan. Lekeitiarrak ez dauka saltzeko eskola, ezta herria ere.


2004-11-02
Gorka Lazkanok lortu du finalaurrekorako txartela
Gorka Lazkanok irabazi zuen igandean (urriak 31) Gatikan jokatutako Bizkaiko Bertsolari Txapelketako kanporaketa, finalaurrekorako txartela lortuz. Arkaitz Estiballes izan zen bigarrena.

2003-05-26
Eubak bere lan prozesua erakutsi nahi du erakusketaren bidez
Jon Mikel Eubak bideo lanak eta tamaina handiko marrazkiak jarri ditu ikusgai Iruñeko Moises Perez de Albeniz galerian zabaldu duen "Gatika, una doble acción final colectiva" izeneko erakusketan. Bertan bildutako lanen bidez, lana egiteko jarraitzen duen prozesua azaldu nahi du... [+]

Eguneraketa berriak daude