Larrialdi linguistikoari aurre egiteko “lege eta diru baliabideak” galdetu ditu euskalgintzak

  • Baionan eskaini dute prentsaurrekoa Euskal Konfederazioak eta Euskalgintzaren Kontseiluak, beste behin ere euskararen egoera larria salatzeko. "Borondate politikoa" ukanez gero, larrialdi linguistikoa gainditu daitekeela argi utzi dute.


2024ko azaroaren 14an - 15:17
Azken eguneraketa: 17:27
Euskararen biziberritzerako baliabide gehiago eskatuz egin duten prentsaurrekoa. Kontseilua
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Euskal Konfederazioak eta Euskalgintzaren Kontseiluak argi dute:  "Egoera iraultzeko ez da berantegi, baldin eta borondate politikoa bada baliabideak ezarri eta gaur egungo traba batzuk kentzeko". Azaroaren 14 goizean Baionan eskainitako prentsaurrekoaren mezu nagusia da hori. Instituzioei luzatu diete deia: bete zuen ardurak. Europako hizkuntza gutxituen eragileen sare ELENek iragan larunbatean zabalduriko oharra esku artean egin dute adierazpena. Hain zuzen, euskara eta euskal hiztunen komunitatea "larrialdi egoeran" dela ohartarazi berri dute.

Euskararentzako ofizialtasunik gabe jarraitzen duen Ipar Euskal Herriari dagokionez, Frantziako Konstituzioko 2. artikuluaren moldaketa galdetu du euskalgintzak, hori delako hizkuntza gutxitua biziberritzeko bidean kausituriko oztopo nagusia. EEP Euskararen Erakunde Publikoaren aurrekontua emendatzeko beharra ere azpimarratu dute bi erakundeek. Baina legediaz eta diruaz aparte, badira "borondate politikoari" esker bideratu daitezkeen neurri lagungarriak: azterketak euskaraz pasatzeko zein auzitegietan euskaraz defenditzeko eskubideen errespetua, erakunde publikoetan euskaraz hitz egiteko baliabideen garapena ala beste.

Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako biztanleriaren %21,1 bakarrik da euskalduna 2021eko inkesta soziolinguistikoaren arabera, eta EEPren prospekzioei segi, kopuru hori %16tik behera jautsiko litzateke 2050erako. Oro har, euskararen kontrako oldarraldi judiziala eta politikoa salatu du Euskagintzaren Kontseiluko idazkari nagusi Idurre Eskisabelek, baita "susperraldiaren moteltzea" ohartarazi ere. Lekuan lekuko erasoez eta diskriminazioez gain, globalizazioa eta numerizazioa ere deitoratu dituzte trabak zerrendatzeko orduan: "Hizkuntza hegemonikoak are eta hegemonikoago dira, eta hizkuntza minorizatuak are eta zaurgarriago". 

Testuingurua eta larritasunaren heina ikusirik, hiztunei dei egin die euskalgintzak: euskararen aldeko konpromiso handiagoa hartzeko eskatu diete Baionatik.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara
2025eko abenduaren 17
Euskal pizkundea
Gure txinpartak

2025eko abenduaren 17
Euskal pizkundea
Izateak eta izenak

2025eko abenduaren 17
Euskal pizkundea
Beharra, eragile handi

2025eko abenduaren 17
Euskal pizkundea
Non dago biziraupenaren langa?

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!