Sindikatuak kritikatu du bitartean haur eskola pribatuei dirulaguntzak ematen ari dela Eusko Jaurlaritza. Ibaiondoko Txantxangorri haur eskola ixteko arrazoiak izan dira matrikulazioen beherakada eta auzoan zerbitzu hori bermatuta egotea halere.
LAB sindikatuak ohar batean salatu du “onartezina” dela Gasteizko Txantxangorri haur eskola publikoa ixtea, eta, aldi berean, eskaintza pribatuari dirulaguntza unibertsalak ematea: “Itxiko den haur-eskola honetatik gertu dagoen zentro pribatuari ematen zaizkion moduan”. Ohartarazi dute “segregazioan sakontzen” jarraituko dutela dirulaguntza unibertsalen ondorioz, eta zentroen arteko matrikulazio-lehia birproduzitzen ere bai. “Haurreskolak Partzuergoa nekez berrindartuko da egoera honetan”, gogorarazi dute.
Txantxangorriko guraso eta langileei bi arrazoi jakinarazi dizkiete Gasteizko Udalak eta Haurreskolen Partzuergoak, haur eskola ixtea erabakitzeko: azken urteetako matrikulazioaren beherakada eta hura itxita ere Lakua auzoan zerbitzua bermatuta daukatela. LABek eskatu du Txantxangorriko haurrei bermatzeko lehentasunezko matrikula inguruko haur eskoletan, esanez “plaza publikoen kopuru nahikoa” eskaintzen dela jaiotza tasari eta kontziliazio neurriei erreparatuta.
Halaber, sindikatuak bi eskakizun egin dizkio Eusko Jaurlaritzari, Hezkuntza akordioaren harira: Haurreskolak Partzuergo publikoaren doakotasuna datorren ikasturtean abiatzea; eta argitzea zer gertatuko den itundu gabe dagoen 0-3 zikloarekin eta zentro pribatu eta itunduei ematen den dirulaguntza unibertsalekin.
"Duela gutxi arte osoki euskaraz egiten zuten gure ikasleek brebeta eta orain zientzietako froga euskaraz egitea debekaturik dugu".
Haurtzaroan adbertsitateak bizi izan dituzten haurrek motxila zamatuta eramaten dute eskolara, eta eskolan bizi duten esperientziak are gehiago zamatu ohi die motxila. Egoera hauetan hezkuntzak eta hezitzaileek egin dezaketenaz mintzatu zaizkigu Gema Lasarte eta Beatriz Garai... [+]
Performance bateratua egin dute Ernai eta LABek EHUren Bizkaia Aretoaren parean. Euskal Herriko Unibertsitateak ikasleen e-postak Microsoft Office 365era migratu nahi dituela eta horrek ikasleen pribatutasuna kolokan jartzen duela salatu dute besteak beste.
Larraineko ama-eskola publikoan euskarazko murgiltze eredua ezartzeko eskaerari ez dio erantzun Frantziako Gobernuak. Joan den ostiralean ikastetxea okupatu zuten haur eta gurasoek, baita Ortzaize, Irisarri, Larraine, Barkoxe eta Idauze-Mendiko eskolak ere, elkartasunez.