Kantabrian ez dute COVID pasaportea eskatu beharko aurrerantzean

  • “Jada helburuak betetzen ez dituelako”, horixe izan da ziurtagiria kentzeko Osasun kontseilariak emandako arrazoia. Urtarrilaren 18tik herritarrek ez dute COVID pasaporterik aurkeztu beharko ostalaritzako eta aisialdiko eremu itxietan.


2022ko urtarrilaren 19an - 08:46
Azken eguneraketa: 09:49
Ez da COVID pasaporterik beharko ostalaritzako eta aisialdiko eremu itxietan. / Argazkia: Julio Gonzalez.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

40 egunez egon da indarrean COVID pasaportea Kantabrian, baina Osasun Kontseiluak erabaki du bertan behera uztea, ikusita ez duela saihesten omikron aldaeraren transmisioa. Miguel Rodriguez Osasun kontseilariaren esanetan, COVID ziurtagiriak “jada ez du helburua betetzen” jan eta edan daitekeen barnealdeko eremuetan.

Urtarrilaren 18tik aurrera, ez dute COVID pasaporterik eskatuko Kantabriako ostalaritza eta aisialdiko eremu itxietan sartzeko; edonork du bertan egoteko aukera.

Reinhard Wallman Osasun Publikoko zuzendari orokorrak azaldu du ziurtagiriak bete duela herritarrak txertatzera “motibatzeko” xedea, eta azken asteetan beherantz egiten ari dela emandako txerto kopurua. Osasun zuzendariaren datuen arabera, Kantabrian ziurtagiria ezarri zutenetik 5.700 lagunek hartu dute txertoaren lehen dosia, haurrak kontuan izan gabe. Wallmanek dio bi arrazoi hauengatik izan litekeela: COVID pasaportearen derrigortasunagatik edo seigarren olatuaren “beldurragatik”. Halere, uste dute ez dagoela “nahikoa justifikatuta” aurrerantzean pasaportea mantentzea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
2025-05-07
Meloi saltzailea
Abaguneak

Eguneraketa berriak daude