Josu Chueca historialariak Manuel Irujo saria jasoko du larunbatean

  • EHUko irakasle eta ARGIAko kolaboratzaileak ikerketan eta dibulgazioan euskaraz egindako ekarpena nabarmendu du Irujo Etxea elkarteak.


2015eko urriaren 9an - 10:34
Argazki Press / Aritz Loiola
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Bizitza osoa “gure herriaren errealitate historikoa” ikertzen eta zabaltzen egindako lanagatik emango diote XV. Manuel Irujo saria Josu Chueca Intxaustiri (Lerin, 1956). Historian doktorea eta EHUko irakasle, batez ere euskal abertzaletasuna, Bigarren Errepublika eta 1936ko Gerra garaiak ikertu ditu, baita erbestea eta trantsizio politikoko hainbat gai ere.

Saria ematerako orduan, Irujo Etxea elkarteak oso kontuan eduki du historialariak “euskara aukeratu izana” ikerketak egiteko. Baita lehen eskuko iturriekiko duen fideltasuna eta ikerketen gardentasuna ere.

Chuecak hamarkada bat baino gehiago darama ARGIAn kolaboratzen eta ikerketak dibulgatzen. Besteak beste orrialdeotan argitaratu ditu lan sakona eskatu duten gaiez hainbat erreportaje esanguratsu, hala nola Gurseko kontzentrazio esparruari buruzkoa –liburua ere idatzia du– edota poliziak 1978an hildako German Rodríguezi buruzkoa. Guztira ziento erdi artikulu idatzi du gurean.

Joan den maiatzean ezagutarazi zuen Irujo Etxeak saridunaren izena baina hainbat arrazoi medio sari banaketa urrira arte atzeratu da. Ekitaldia urriaren 10ean izango da Lizarran. 12:30ean Santiago enparantzan agurra eta ohorezko aurreskua dantzatuko diote eta horren ondoren saria emango diote Lizarrako Mankomunitatearen egoitzako areto nagusian.


1936ko gerra kanalean gehiago
2025eko abenduaren 30
Imanol Mitxelena Iragorri. Euskaldun jaio Anberesen
"Ez zait interesatzen paperean zer nazionalitate jartzen duen, ni euskalduna naiz"

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.