Jon Etxabe hil da, Burgosko auzian zigortuetako bat

  • 90 urte zituela hil da. Zazpi urte egin zituen preso eta azken urteotan presoen eskubideen alde jardun du lanean.

ARGIAri eskainitako elkarrizketa batean, 2014ean. (Argazkia: Dani Blanco / ARGIA CC BY SA)

2023ko abuztuaren 01ean - 10:00
Azken eguneraketa: 11:01
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Elgoibarren jaioa, 90 urterekin zendu da Jon Etxabe Garitazaleia, apaiz izandakoa eta ETAko kide ohia. Hamahiru urterekin seminarioan sartu zen, eta filosofiaren eta humanitateen alorreko ikasketak egin zituen, eta apaiz sartu gerora.

20 urte eskas zituela Francok inauguratu zuen Donostiako seminarioa, Etxabe bera bertan zela; Mikel Asurmendiri ARGIAko elkarrizketa honetan kontatu zionez, ordurako, 1954rako, "seminaristen artean, nolabait, bazegoen euskal sentimendu nazionalista, baina kalean ez zen hori sumatzen".

Honela segitzen du: "Franco eszenatoki gainean gogoratzen dut, sermoi antzeko hitzaldia bota zuen, militarrez inguraturik. Pasilloan pasa zen eta “Viva el Papa” zioten inguruan. Roman Orbek, falangista eta gure teologia irakaslea, Francoren aldekoa zela esaten zigun harro. Lehen aldiz, haren kontrako jarrera moduko bat zegoela jabetu nintzen. Baina giroa ez zen politikoa, ez genuen politikaz hitz egiten. Etxetik kanpo, erregimenaren aurkako nire lehen sentipen abertzaleak izan nituen orduan".

ETAn sartu zen lagun baten bitartez: hark eskatu zion ETAko kideen talde bat leku batetik bestera mugitzeko, eta laguntza moduan egin zuen. Txabi Etxebarrieta ezagutu zuen horrela. "Oso garai gogor" gisa definitu zituen horiexek, lehenengo Etxebarrieta eta ondoren Meliton Manzanas hil zutenekoa. Aipaturiko elkarrizketatik hartu dugu pasartea:

***********************

Apaiza izanda, nola hartu zenuen Manzanas hiltzea? 

Izugarri gogorra izan zen niretzat eta denontzat. Lehenengo atrakoak bezala. ETA dirua bankuetan lapurtzen hasi zenean, jendeari kosta egiten zitzaion onartzea. Agian, Manzanas hiltzea onartzea errazago izan zen dirua lapurtzea baino. Beste hilketak etorri zirenean are zailagoa izan zen onartzea, noski. Ni ordurako kartzelan nintzen.  

Artean ETAn sartua zinen jada.

Txabi hil eta gero ere laguntzaile nintzen, legala, ez nintzen ETAko kide. Bartzelonatik itzuli ostean, txakurrak atzetik neuzkala ohartu nintzen. Maria Luisa klandestinitatera pasa zen, eta orduan, esan zidaten ea nahi nuen ETAn sartu. Baietz esan nuen, baina erabakia hartzea oso zaila eta gogorra izan zen.

(...)

Apaiz bat talde armatu bateko kidea.  Apezpikuak zer pentsatuko zuen?

Ez dakit... Elizan eskandalizatuko ziren, noski. Klandestinitatean sartu eta nire gogoeta hauxe izan zen: “Elizaren dotrinaren arabera apaiz bat talde armatu batean sartzea kristoren kontraesana da. Baina herri honetakoa naiz eta aukera hau egin dut. Eliza ofizialari begira jarri, eta kristau bezala, pentsatu nuen: Elizak beti hartu ditu armak. Erromako enperadore Konstantinok izugarrizko borrokak izan zituen bere buruarekin, biolentzia erabiltzeko unean. Gurutze bat agertu omen zitzaion. Bada, niri ere halako zerbait. Kristauak talde armatuetan antolatuak ziren eta harremanetan zeuden Konstantinorekin. Hura gerra galtzeko zorian egon zen, eta kristauek haren alde egin zuten.  Erdi Aroan ere Elizan borroka izugarriak izan ziren, armatuak. Adibidez, Nafarroa inbaditzeko baimena eman zuen Elizak.

***********************

Burgosko auzian zigortua

Espainian ihesean zebilela atxilotu zuten Etxabe 1969an, eta Burgosko auzian epaitu gero. Zazpi urte igaro zituen espetxean, eta 1976an irten zen libre, berak dioenez, "sasi-amnistiarekin".

ETAren VI. biltzarraren ondotik, Liga Komunista Iraultzaileko kide egin zen. Honela mintzatu zen biltzarraz:

"Hori izan zen nire lehenengo eztabaida teoriko garrantzitsua. Ordura arte ez zen eztabaida politiko sakonik egina. Batzuek gure izenean eztabaidatu bai, baina taldean erabakirik ez zen hartzen, kanpoko dokumenturik ez zegoelako. Geroago informazio asko jaso genuen, joera askotako txosten pila. Nire funtsezko ideia hauxe izan zen: “Langileriak askatzen du Euskal Herria edo honek ez du benetan askatasunik lortuko. Independentzia politikoak ez du herria askatzen”. Borroka armatuak ez zuen lehentasunik niretzat, independentzia lor zitekeen, baina herriaren benetako askatasunik ez. Langileria askatzaile eta aske izan gabe, ez zela hori beteko pentsatu nuen".

ARGIAri eskainitako elkarrizketa batean, 2014ean. (Argazkia: Dani Blanco / ARGIA CC BY SA)

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Politika
Jerusalemgo tranbiaren proiektuaz “gogoeta etikoa" eskatu dio CAFi Pradales lehendakariak

Kontratua segi ala eten, enpresaren erabakia "errespetatuko" lukeela argi utzi nahi izan du Imanol Pradales lehendakariak, Euskadi Irratiari egindako elkarrizketan. Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza.


Analisia |Txiki eta Otaegi, fusilamenduaren 50. urteurrena
2025: Egiaren Ministerioa

2025-09-03 | ARGIA
Baionako Atalante zinema-ohia jarduera politiko eta kulturalerako okupatu du Kontseilu Sozialistak

Baionako Herriko Etxearen jabetzapean, eraikinak bost urte daramatza hutsik, eta espazio hori hartu du Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak, “elkartzeko, kolektiboki pentsatzeko eta borrokak antolatzeko”.


Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua:
“Jaurlaritzarena zehaztasunik eta daturik gabeko txosten politikoa da”

Pentsioak osatzeko 145.000 sinadura bildu dituen herri ekinaldi legegilea eztabaidatzeari ezezkoa eman ondoren, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua oso gogor agertu da Eusko Jaurlaritzaren jarrerarekin eta "bi aldiz engainatuta" sentitu direla azaldu du. EH Bilduk eta... [+]


Analisia |Txiki eta Otaegi, fusilamenduaren 50. urteurrena
2025: Egiaren Ministerioa

Gatazka politiko bat egon da azken 60 urteetan Euskal Herrian, eta horrek izan du bere bertsio biolentoa, ETAk bideratu duena, zeinari Espainiako Estatuak errepresioz eta estatu-terrorismoz erantzun dion. Sei hamarkadetan, ordea, biolentzia horiek ez dira berdin ikusi izan... [+]


Arrazakeria, eskuin muturrerantz arrastatzen gaituen korronte zabala

Europan eta munduan arrazakeria gora doa, eta Euskal Herria ez dago joera horretatik salbu. Egun, herritarrak eta jendarteak eskuin muturraren baloreak bere egiteko bide nagusietakoa da arrazakeria. Arazoaren larritasunari tamaina hartzen saiatu gara, eta aztertu ditugu zenbait... [+]


Pentsioak osatzea “ez da beharrezkoa” Jaurlaritzaren esanetan, eta herri ekimen legegilea eztabaidatzearen aurka egin du

Maiatzean 145.142 sinadura aurkeztu zituen Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak Gasteizko Legebiltzarrean, pentsioak gutxieneko soldatarekin parekatzeko proposamen baten alde. Pentsioak jasotzen dituzten pertsonentzako babesa “dagoeneko sisteman txertatuta”... [+]


Javier Milei eta bere arreba eroskeria trama batekin erlazionatu dituzte filtraturiko audio batzuek

Argentinako hainbat hedabidek Desgaitasun Agentzia Nazionalaren buru den Diego Spagnuoloren audioak zabaldu dituzte. Argentinako Gobernuan eroskeria dagoela aitortu eta azaldu du horietan Spagnuolok, eta ustelkeria kasu horren buruetako bat Argentinako presidente Javier Mileiren... [+]


Nafarroako lau pilotari ijitori omenaldia egin diete Iruñeko Mañuetako pilotalekuan

Flamenco On Fire jaialdian ospatu dute ijito komunitatearen, flamenkoaren eta pilotaren arteko harremana. Iruñeko Alde Zaharreko Mañueta pilotalekuan antolatu dute jaialdia, eta bertan omenaldia egin diete lau pilotari ijitori.


Polizia “talde zaurgarri”?

Azken asteetan bolo-bolo dabil Poliziaren eta, zehatzago esanda, Ertzaintzaren gaineko eztabaida. Tamalez, eztabaida piztearen arrazoia ez dira horiek Euskal Herri Langilearen kontra erabiltzen dituzten biolentzia eta jazarpen sistematikoa. Horren ordez, Ertzaintzaren eta bere... [+]


Martxoaren 15 eta 22an iraganen dira Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeak

Bozketa arauei dagokionez hainbat aldaketa bideratu zituen maiatzaren 21ean bozkaturiko legediak. Bozkatzeko prozedura argiturik, abuztuaren 27an eman du hauteskundeen agendaren berri Frantziako Gobernuaren bozeramaileak.


Muruzabal eta Zarrakaztelu suteengatik hondamendi eremu izendatu ditu Espainiako Gobernuak

Izendapenak ahalbidetuko du kalte ordainak ordaintzeko prozesuak hastea. Bi suteetan 500 hektarea baino gehiago erre dira.


Paul Laverty gidoilari britainiarra atxilotu dute Edinburgon, Gazako genozidioaren aurkako kamiseta eramateagatik

Poliziak Palestine Action ekintzaileen taldea babestea leporatzen dio, Erresuma Batuko Gobernuak uztailean erakunde terrorista izendatu zuena. Bizpahiru orduz atxilo egon ondoren aske geratu da, baina epailearen aurrean deklaratu beharko du irailaren 18an.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Eguneraketa berriak daude