Javier Milei eta bere arreba eroskeria trama batekin erlazionatu dituzte filtraturiko audio batzuek

  • Argentinako hainbat hedabidek Desgaitasun Agentzia Nazionalaren buru den Diego Spagnuoloren audioak zabaldu dituzte. Argentinako Gobernuan eroskeria dagoela aitortu eta azaldu du horietan Spagnuolok, eta ustelkeria kasu horren buruetako bat Argentinako presidente Javier Mileiren arreba izango litzateke.


2025eko abuztuaren 28an - 14:30
Azken eguneraketa: 13:20
Javier Milei Argentinako presidentea eta Karina Milei presidentetza idazkari orokorra. Presidencia de la Nación / Wikipedia Commons
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Milei neba-arrebak ustelkeria trama batean inplikatuak egon daitezke. Presidentetza idazkari orokorra Karina Milei –Javier Milei presidentearen arreba– ustelkeria trama baten parte dela azaldu du Diego Spagnuolok filtraturiko audio batzuetan. Karina Milei, eta haren eskuineko eskua Eduardo "Lule" Menem aipatzen ditu, eroskeria trama baten buru gisa.

Ustezko eroskeria Desgaitasun Agentzia Nazionalerako sendagaien erosketa publikoan egiten zutela jarri dute agerian audioek; Spagnuolok zehaztu du laborategi hornitzaileek ehuneko gehigarri bat ordaindu behar ziotela Suizo Argentina S.A. enpresa farmazeutikoari. Saldutakoaren %3 eta %4 arteko gehigarria ordaindu behar zuten laborategiek, eta bertatik, enpresak, funtzionario batzuek eta gobernuko kargu batzuek dirua jasotzen zuten. Paradoxikoki Mileiren gobernuak "motozerra" ospetsua aplikatu zion agentzia horri, pertsona zaurgarrienen pentsioei hain zuzen ere.

Audioak pasa den astean filtratu zituzten "Carnaval" izeneko streaming kanal batetik, eta horietako batean Javier Milei presidenteak ustelkeria tramaren berri zuela azaldu du Spagnuolok

Audioak pasa den astean filtratu zituzten "Carnaval" izeneko streaming kanal batetik, eta horietako batean Javier Milei presidenteak ustelkeria tramaren berri zuela azaldu du Spagnuolok. Hori horrela, salaketa judiziala jarri diete Milei neba-arrebei, eta hamasei miaketa baino gehiago agindu ditu epaileak, haien artean, Spagnuolori egindakoan, bi mugikor lortu dituzte, giltzarri izan daitezkeenak, Karina Mileirekin bidalitako mezu guztiak baitaude.

Suizo Argentina enpresako buruak Emmanuel Kovalivker eta bere anaia Jonathan Kovalivker ikertzeko agindua ere eman du epaileak, Emmanuel Poliziarengandik ihes egiten saiatu da, eta kotxean 266.000 dolar eta 7 milioi peso atzeman dizkiote. Jonathan ez dute aurkitu, hala ere, bere etxean hiru segurtasun kutxa zeuden, horietako bat irekita eta lurrean gomak botata zeuden, Poliziak uste du dirua bertatik presaka atera duela.

Milei eta bere kideak ekitaldi batetik ebakuatu dituzte

Eroskeria trama ezagutarazi dute "$LIBRA" kriptomonetaren eskandaluaren testuinguruan. Urrian legegintza-hauteskundeak ospatuko dituzte Argentinan, horien bidez, diputatuen ganberako 257 eserlekuetatik 127 berrituko dituzte.

Horretarako kanpaina egiten ari da Mileiren gobernua, eta Lomas de Zamora hirian ekitaldia egiten ari zirenean gobernuaren iruzur eta ustelkeria kasuen ondorioak jasan dituzte. Ekitalditik ebakuatu behar izan dituzte Milei eta bere kideak –haien artean Karina Milei– herritarrak objektuak jaurtitzen hasi direlako.

Milei presidentetzara ustelkeriaren kontrako diskurtsoarekin ailegatu zen, orain, bera inguratzen duten ustelkeria kasuek zalantzan jarri dituzte hasierako hitz horiek.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Argentina
2025-07-18 | Mara Altuna Díaz
Noelia Sánchez Jenkins, gales irakaslea Patagonian
“Galesak bizirik dirau Patagonian”

Zerk lotzen ditu Galesko muino berdeak eta Patagoniako basamortu hotzak? Bada, hil nahi ez duen hizkuntza batek. Noelia Sánchez Jenkinsen arbasoak 1865ean lehorreratu ziren Patagonian (Argentina). Galesetik iritsi ziren, britainiarrek inposatutako zapalkuntzatik ihesean... [+]


Argentinako Abuelas de Plaza de Mayok aurkitu du diktaduran lapurtutako 140. biloba

Bilobaren gurasoak atxilotu zituzten eta tortura fisiko eta psikologiko artean bere amak erditu zuen. Gurasoak desagertuta daude oraindik; arrebak haritik tiraka aurkitu du neba, 2009an zabaldu zuen blog baten ondotik.


Emakumeen salerosketa egotzi diote Opus Deiren ‘bigarrenari’

Mariano Fazio apaiza, Opus Deiren buru izateko oinordekoen zerrendan lehena, lau hamardaketan zehar gutxienez 43 emakume esplotatu dituen sare baten parte zela ondorioztatu dute PROTEX Argentinako Pertsonen Salerosketaren aurkako Prokuradoretza eta Argentinako auzitegi batek... [+]


Julia Mengolini kazetari argentinarrak Milei salatu du, bere aurkako “gorroto kanpaina” bat aireratzeagatik

Adimen Artifizialaz egindako bideoak sareratu dituzte, Mengolini difamatzen dutenak. “Gorrotoa bultzatzea, indarkeria kolektiboa eta bortxazko mehatxuak” izan direla salatu du kazetariak, eta zigor bideari ekingo diola.


“Errebeldia hazi egin da Argentinan, herri oso bat bultzaka ari da”

Argentinako Abokatuen Gremioa erakundean egiten du lan Laura Taffetanik (Buenos Aires, Argentina, 1963). Gobernuaren errepresioa pairatu duten maputxe ugarirekin lan egin du azken urteetan, eta Askapena antolakundeak antolatutako topaketa antiinperialisten barnean izan da Euskal... [+]


2025-03-25 | Julen Azpitarte
Kresalezko amodio birtuala

Adolfo Bioy Casares (1914-1999) idazle argentinarrak 1940an idatzitako La invención de Morel (Morelen asmakizuna) eleberria mugarritzat jotzen da gaztelaniaz idatzitako literatura fantastikoaren esparruan. Nobela motza bezain sakona da, aparta bere bakantasunean, batez... [+]


2025-03-10 | June Fernández
Celeste Agüero
“Manifestu politiko bat bezain indartsuak dira nirekin daramatzadan kantak eta olerkiak”

Martxoaren 8a Getxo bere bizitokian igaro du: kumbia dekolonial eta antiarrazista topaketa antolatu du Algortako Herriko Tabernan, Abianen, Hija del Nopal DJrekin batera.

Argentinatik Getxora migratu zen Celeste Agüero, kantutegi herrikoi batekin eta poesia xuxurlatzeko... [+]


Kripto-txanponekin eginiko iruzur batek krisi betean murgildu du Milei

$LIBRA izeneko kripto-txanponean inbertitzeko deia egin zuen Argentinako presidenteak sare sozialetan. Une batean 4.500 milioi euroko balioa izatera iritsi zen arren, ordu gutxiren ostean behea jo zuen kripto-txanponak eta galera asko eragin zizkien bezeroei. 100 salaketa baino... [+]


LGBTIQ+ komunitateak Argentinako kaleak bete ditu Mileiren aurka

Manifestazio jendetsuak egin dituztean larunbatean Argentinako hainbat hiritan. Javier Milei presidenteak "pedofilo" deitu ditu LGBTIQ+ pertsonak Davoseko Munduko Ekonomia Foroan.


2024-09-25 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia 5. eguna
Zinea ala antzerkia?


2024-07-24 | Nerea Menor
Silvina Molina, Argentinako kazetari feminista
“Sareak ehuntzea da garrantzitsuena, laguntza eskaini eta batera lan egitea. Lehentasuna orain bizirautea da”

Genero eskubideen urraketaren inguruan mintzatu gara Silvina Molina kazetariarekin. Télameko (Argentinako albiste agentzia publikoa) Generoen eta Aniztasunen ataleko editorea zen Molina, Javier Mileiren gobernuak martxoan agentzia itxi zuen arte. Kazetaritza, inklusioa... [+]


Materialismo histerikoa
Saldu

Maiatzaren 25ean Aberriaren Eguna izan zen. Argentinan. Bere aberria izugarri maite duen presidentea dute orain han, eta munduan barrena dabil hango berri emanez. Pasa zen Espainiatik ere, “Europa Viva 2024” enkontru satanikora joateko. Barregura ematen zuten haiek,... [+]


Eguneraketa berriak daude