Martxoaren 15 eta 22an iraganen dira Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeak

  • Bozketa arauei dagokionez hainbat aldaketa bideratu zituen maiatzaren 21ean bozkaturiko legediak. Bozkatzeko prozedura argiturik, abuztuaren 27an eman du hauteskundeen agendaren berri Frantziako Gobernuaren bozeramaileak.

AFP

2025eko abuztuaren 28an - 07:00
Azken eguneraketa: 12:30
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Frantziako Gobernuaren bozeramaile den Sophie Primasek eman du egutegiaren berri asteazken honetan: heldu den urteko martxoaren 15 eta 22an burutuko dituzte herrietako bozketak. Ipar Euskal Herriko 158 dagokionez, dagoeneko mahai gainean dute bozketaren gaia eta gutiago ala gehiago, badabiltza zerrendei eta programei buruz hausnartzen alderdiak. Ici irratiak dioenari segi, badirudi aliantzen alde eginen dutela ezkerreko abertzaleek, beti ere marra gorri batzuk errespetatuta –eskuin muturrarekin, AHTren aldekoekin zein Euskal Herriaren aitortza instituzionalaren kontrakoekin bateratzerik ez –.

Behin Herriko Etxeen osaketa argituta iraganen da Euskal Hirigune Elkargoko bozketa, baina oraindik ez dute eguna zehaztu.

Aldaketak herri ttipietan

1.000 herritar baino gutxiago dituzten herrietako bozketa moduari aldaketak ekarri zizkion maiatzaren 21ean bozkaturik legediak: parekidetasuna bermatu beharko dute herri ttipietako zerrendetan ere. Hori horrela, 1.000z gora biztanle zituzten herriei behartzen zitzaiena zabaldu dute guztiei.

Beste aldaketa handi bat ere dakar lege horrek: orain arte hautagaien zerrenda moldatu zezakeen hautesleak –batzuk baztertuta eta herritar batzuen aukera gehituta, eta ondotik, hautagai bakoitzarentzat, banan-banan egiten zen kontaketa–, baina datorren urtean ezingo dute horrelakorik egin, zerrenda bere osotasunean kontuan hartuko delako. Hautagai batzuk baztertuz gero edota berri batzuk gehituz gero, baliogabe bezala kontatuko da bozka-papera.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ipar Euskal Herria
Denge eta chikungunya kasuak ugaritu dira Europan, klima aldaketak eraginda

Abuztuan chikungunya infekzio kasu bat atzeman dute Hendaian. Bero boladek, tenperaturaren igoerak eta eremu tropikaletara egindako bidaiek areagotu dituzte kasuak.


Frantziako Estatuak “arriskuan” jarriko du EKE, dirulaguntzak 30.000 euro murriztuta

Iaz jasotakoarekin alderatuta, %15eko murrizketa jasango luke Euskal Kultur Erakundeak. Prentsa ohar batean, erakundeak adierazi du erabaki horrek "ondorio latzak" izango lituzkeela: esaterako, hainbat postu arriskuan egongo liratekeela eta kideei emandako dirulaguntza... [+]


Urruñako sukalde zentrala prest da herriko haur eta adinekoei tokiko elikadura prestatzeko

Herriko Etxeak elikadura burujabetzaren aldeko urrats handia egingo du 380 metro koadroko azpiegitura berriarekin. Sukaldeak haur eta adinekoentzako janari osasungarria eskainiko du, tokiko produktuekin eta tokiko laborantza indartuko du.


Ipar Euskal Herrian hiru herritarretik bi autonomia handiagoren alde daude

IFOP institutuak eginiko ikerketa ezaguratarazi du Eskualde eta Herri Solidarioen Federazioak Korsikan, eta ondorioztatu dute Frantziako Estatuan biztanleen erdiak nahiko lukeela bere eskualdeak autonomia handiagoa izatea.


Gaskoia irakatsiko dute lehenengo aldiz Samatzeko eta Bidaxuneko eskoletan

Martxan daude okzitanieran jatorria duen hizkuntza berpizteko hainbat ekimen. Ipar Euskal Herrian galzorian dagoen hizkuntza da gaskoia; aurreko mende hasieran galdu zen Hego Euskal Herrian.


2025-08-25 | Euskal Irratiak
Zigor Akixo
“Euskal Herriari, Miarritzeko herriari eta itsasoari atxikia zitzaion Maite Maniort”

95 urte bete zituela zendu zen Maite Maniort Hennebutte, 2025eko uztailaren 10ean.


2025-08-20 | Ahotsa.info
Ibaitik itsasoraino, Tuteratik Hendaiara, Palestinaren aldeko ibilaldia irailaren 10etik 20ra

Ibilaldiaren helburuak dira, alde batetik, Euskal Herrian kausa palestinarra babesteko sarea ikusaraztea eta aktibatzea, eta, bestetik, sionismoarekin kolaboratzen duten enpresa eta erakundeak salatzea, hala nola CAF, Teva, Carrefour, Zara eta Bardeako tiro poligonoa. Euskal... [+]


Piano bikaina, Biarritzen

Zer: Biarritz Piano Festival. Amaierako errezitaldia. Benjamin Grosvenor, pianoa. 

Egitaraua: Schumann eta Moussorgskyren lanak

Lekua: Biarritzeko ‘Espace Bellevue’.

Data: abuztuaren 8a.

-------------------------

Biarritz Piano Festival... [+]


HAMABI URTEZ ETXEA EZKUTALEKU
“Zorte asko ukan dugu, eta bizitza interesgarria”

Marijo Louis paristarra da sortzez, 1977an heldu zen Miarritzera Euskal Herriko borrokek erakarrita. Josetxo Otegi zizurkildarrak 1983an pasa zuen muga Gipuzkoatik Lapurdira, Poliziatik ihesi. AEK-ko irakasle eta ikasle zirela ezagutu zuten elkar. 1986an, GALen atentatuen,... [+]


Auzo ibilbideak (V)
Baiona Ttipia: babes eta arnasgune

Ibilbideen serie honetako ezberdinena dirudike Baiona Ttipiak, bere antzinako eraikinei beha jarriz gero: ez blokerik, ez adreilurik, ez maldarik.... herrixkatxo lasai bat da. Aitzitik, Errobi ondoko auzo honen historian barrena eginez gero, konturatuko gara borroka politiko... [+]


Bortuan artzain
Mendez mende dabilen lanbidea, garai berrietara egokitu nahian

Uda giroan Baxenabarre eta Zuberoa gainetan egonen denak kausituko ditu ardi, behi zein zaldiak bere inguruan. Ehunka direlako maiatz-ekainean behealdeko etxaldeak hustu eta kabalak bortura igortzen dabiltzan laborariak. Artzainen artean ere, uda bortuko etxolan pasako duenik... [+]


Pestizidak baimenduko lituzkeen legearen kontra 1,5 milioi sinadura batu dituzte Frantziako Estatuan

Duplomb Legeak hiru neonikotinoide baimenduko lituzkeela salatu du ELB sindikatuak. "Aberrazio zientifikoa, etikoa, ingurumenezkoa eta osasunekoa" dela salatu du legearen kontrako sinaduren biltzaileak. 


2025-07-22 | Estitxu Eizagirre
Frutazaintza ekologikoa ezagutzeko txangoa deitu du Biolurrek

Biolur laborantza ekologikoaren aldeko elkarteak frutazaintza sustatu nahi du eta horretarako egun-pasa ederra antolatu du uztailaren 29rako; hiru proiektu ezagutuko dituzte bertatik bertara: Erroak mintegia Ahatsan (Nafarroa Beherea), Kibbi Sat Donezteben (Nafarroa) eta... [+]


Baionako eguneko harrera zentroa itxi dute higiene baldintza txarrak direla eta

Atherbea elkarteak Baionako eguneko harrera zentroa ixtea erabaki du higiene falta dela eta. Egunero 100 pertsona ingururi ematen zien dutxa hartzeko eta gosaltzeko aukera, baina lokalean labezomorro eta arratoi asko daudenez, itxi egin behar izan dute. 


2025-07-16 | Aingeru Epaltza
Garikoitzen itzala

Herria astekariaren ez hain aspaldiko aleak irakurtzea aski da antzemateko Mixel Garikoitzek Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako gizarte nagusiki katolikoan utzitako arrastoaren sakonari.

Ibarreko Garakoitxeko semea, bertze ordezkaririk ez du Iparraldeak Erromako... [+]


Eguneraketa berriak daude