Jesus Santrich FARCeko buruzagi ohia hil dute Kolonbian

  • Venezuelako mugan Kolonbiako Armadak egindako segada batean hil dutela adierazi du FARC-Segunda Marquetalia izeneko taldeak, FARC-EPk bultzatzen duen bake prozesutik aldendu eta gerrila borrokara itzuli den talde armatuak.


2021eko maiatzaren 19an - 16:36
Argazkia: Ibai Treviño
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Seuxix Paucias Hernandez zen gerrilari buruzagiaren egiazko izena eta 2019an klantestinitatera jo zuen Ivan Marquez gerrilari buruzagiarekin eta beste hainbat gerrilarirekin. Kuban Kolonbiako Gobernuak eta FARCek eramandako negoziazio prozesuan parte hartu zuten bi buruzagi gerrilariek.

Gero, ordea, behin Kolonbian zela, AEBek droga trafikoa egotzi zioten eta Kolonbiako justiziak espetxeratu egin zuen. 2019an behin-behineko askatasunean utzi zuten eta une hori baliatu zuen berriz oihanera alde egiteko.

“Borrokan hilko naiz”

2020 martxoan argitaratu zuen ARGIAk Ibai Trebiño kazetariak Santrichekin egindako elkarrizketa, eta bertan etorkizuna iragartzen ari zela dirudi: “Borrokan hilko naiz, eta ez gerra zikinak balaz josita”. Ostera ere borroka armatura itzultzeko arrazoien artean zen Kolonbiako Gobernua ez zela betetzen ari Kuban sinatutakoa eta, besteak beste, talde paramilitarrek desmobilizatutako ehunka gerrilari ari zirela hiltzen, armadaren oniritziarekin. Halaxe zioen elkarrizketan armetara itzultzeko arrazoiez:

“Funtsezkoena eta garrantzitsuena: bizitzeko eskubidea. Ez da bermatu. Ezkutaezinak dira lider sozialen edo bergizarteratu diren ehunka lagunen hilketak azken hiru urteetan. Bakerako Jurisdikzio Bereziaren arloan adostutakoari egin zaizkion aldaketak ere aipa ditzakegu, hasieratik etsaiaren zuzenbide penala inposatu zuten esparru horretan”.

 


Kolonbiako bake prozesua kanalean gehiago
2022ko maiatzaren 24
Alberto Pinzón eta Alexander Ugalde
"Tamalez, askotan errazagoa da gerra egitea"

2020eko martxoaren 24
Johana Acosta, Cauca Iparraldeko Kabildo Indigenen Elkarteko (ACIN) kidea
"Ama Lurraren askapena da gure borroka nagusia, konkistan kendu zizkiguten lurrak berreskuratzen ari gara"

2019ko uztailaren 24
Lina Arregoces. Kolonbiako FARC alderdiko bozeramailea Venezuelan
"Habanako akordioak aldarrikatu behar dira, ez bakea"

2019ko urtarrilaren 9
Rodrigo Londoño Etxeberri 'Timochenko'
"Bagenekien armak utzi ostean ere borrokan jarraitu beharko genuela"

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.