ELNk ukatu du Kolonbiako Gobernuarekin aldebiko su-etena adostu zuenik

  • ELNk azaldu du aldebakarrekoa dela Kolonbiako presidenteak urtarrilaren 1ean iragarri duen aldebiko su-etena. "Ez da horrelako akordiorik eztabaidatu gobernuarekin", baieztatu dute. Gustavo Petrok atzera bota du su-eten ituna, eta gerrillari taldeari eskatu dio "menia egiaztagarria" ezartzeko, "indarkeria gutxitu dadin".


2023ko urtarrilaren 4an - 16:46
ELN eta Kolonbiako Gobernuaren negoziazio mahaia, 2022ko abenduan, Venezuelan. / Argazkia: Leonardo Fernandez.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Gustavo Petro Kolonbiako presidente ezkertiarraren gobernuak agintaldi hasieratik aldarrikatu du “erabateko bakea” lortzeko nahia. Azaro hasieran onartu zuten erabateko bakearen legea, eta zenbait gerrillari talderekin eta paramilitarrekin elkarrizketak izaten ari da gobernua.

Presidenteak baieztatu zuen 2023ko urtarrilaren 1etik ekainaren 30era bitarteko aldebiko su-etena adostu zuela bost talde armaturekin, horien artean ELN Nazioa Askatzeko Armadarekin. Bada, ezeztatu egin du orain ELNk, eta komunikatu batean adierazi dute elkarrizketen ordezkaritzak ez duela gobernuarekin eztabaidatu “inolako aldebiko su-eten proposamenik": "Ezin da onartu itun gisa gobernuaren aldebakarreko dekretu bat”, azpimarratu dute.

ELNk gogorarazi du hori datorren elkarrizketa zikloan, Mexikon, egin beharrekoa dela: “Adostuta dago Mexikon agenda moldatzen amaitzea. Aurreikusitakoa amaitutakoan prest egongo gara aldebiko su-etenaren proposamena eztabaidatzeko eta baldintzak ikuskatzeko”. Kolonbiako Gobernuko bozeramaile eta Barne ministro Alfonso Pradak ere berretsi du datozen elkarrizketetan berrekingo dietela ELNrekin su-etena eztabaidatzeari. Momentuz, bertan behera utzi dute urte hasieran iragarritako ituna.

Bitartean, Petrok gerrillari taldea "gonbidatu" du "egiaztagarria den menia" aldarrikatzera, "komunitateen eskeei erantzuteko" eta indarkeria txikitu dadin. Abenduaren 24tik urtarrilaren 2ra arte ELNk aldebakarreko menia ezarri zuen.


Kolonbiako bake prozesua kanalean gehiago
2022ko maiatzaren 24
Alberto Pinzón eta Alexander Ugalde
"Tamalez, askotan errazagoa da gerra egitea"

2020eko martxoaren 24
Johana Acosta, Cauca Iparraldeko Kabildo Indigenen Elkarteko (ACIN) kidea
"Ama Lurraren askapena da gure borroka nagusia, konkistan kendu zizkiguten lurrak berreskuratzen ari gara"

2019ko uztailaren 24
Lina Arregoces. Kolonbiako FARC alderdiko bozeramailea Venezuelan
"Habanako akordioak aldarrikatu behar dira, ez bakea"

2019ko urtarrilaren 9
Rodrigo Londoño Etxeberri 'Timochenko'
"Bagenekien armak utzi ostean ere borrokan jarraitu beharko genuela"

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.