“Erabateko bakerako” elkarrizketak hasi dituzte Kolonbiako Gobernuak eta FARCeko disidentziek

  • Lehen bilera egin dute ordezkariek Caqueta departamenduan, NBEko eta Norvegiako begiraleekin. “Erabateko bakerako” elkarrizketen bidea ireki dute asteburuan, eta azpimarratu dute beharrezkoa izango dela bi aldeek su-etena errespetatzea bitartean.

Lehen bilkura Caqueta departamenduan egin dute ordezkariek. / Argazkia: @petrogustavo

2022ko irailaren 19an - 16:52
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Gustavo Petro Kolonbiako presidenteak Twitter bidez baieztatu du lehen bilkura burutu dutela gobernuak eta FARCeko (Kolonbiako Indar Armatu Iraultzaileak) disidentziek. “Erabateko bakea” dute xede, eta bilera askoren lehenbizikoa izan dela iragarri dute.

Kolonbia hegoaldeko Caqueta departamenduan elkartu dira ordezkariak: Kolonbiako Bakerako ordezkari berezi Ivan Danilo Rueda, FARCeko disidentzietako ordezkari Calarcá Córdoba, Alfonso 45, Ermes Tovar eta Érika Castro, eta baita Nazio Batuen Erakundeko (NBE) eta Norvegiako begirale bana ere.

Alde guztiek sinatu duten dokumentuan zehaztu dute beharrezkoa izango dela bi aldeek su-etena errespetatzea, eta nazioarteko ordezkari neutralek hori ikuskatzea. Petroren ezkerreko gobernuak kargua hartu berritan jakinarazi zuen helburu dutela “erabateko bakea” eskuratzea; horretarako ELN Nazioa Askatzeko Armadarekin bake akordio batera heldu nahi dute, eta beste disidentziekin akordio juridikoak adostu. Bestalde, FARCeko disidentziek argi utzi dute eurentzat zer den “erabateko bakea”: “Gatazka sozial eta armatua eragiten duten kausak desagerraraztea”.


Kolonbiako bake prozesua kanalean gehiago
2022ko maiatzaren 24
Alberto Pinzón eta Alexander Ugalde
"Tamalez, askotan errazagoa da gerra egitea"

2020eko martxoaren 24
Johana Acosta, Cauca Iparraldeko Kabildo Indigenen Elkarteko (ACIN) kidea
"Ama Lurraren askapena da gure borroka nagusia, konkistan kendu zizkiguten lurrak berreskuratzen ari gara"

2019ko uztailaren 24
Lina Arregoces. Kolonbiako FARC alderdiko bozeramailea Venezuelan
"Habanako akordioak aldarrikatu behar dira, ez bakea"

2019ko urtarrilaren 9
Rodrigo Londoño Etxeberri 'Timochenko'
"Bagenekien armak utzi ostean ere borrokan jarraitu beharko genuela"

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.