EHU

Jaurlaritzari “kezka” sortu dio EHUko Medikuntza Fakultateko euskarazko plaza berrien kopurua %60 murrizteak

  • EHUk, aldiz, azaldu du ezinezkoa dela hitz emandako 40 plaza berriak eskaintzea, ez baitute horretarako baliabiderik. Plaza berrien kopurua pixkanaka areagotzeko asmoa erakutsi du EHUk.


2025eko maiatzaren 30ean - 10:43
EHUko Medikuntza Fakultatea EHU
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila “kezkatuta” agertu da 2025-2026 ikasturtean EHUko Medikuntza Fakultatean ez direlako espero beste euskarazko plaza sortuko. Osasun Sailak azpimarratu du aurreko errektoretza taldearekin euskarazko 40 plaza berri hitzartu zituela; ikasturte berrian, aldiz, 16 baino ez dira eskainiko. Murrizketa horrek, %60koa, hezkuntza eskaintzaren “kalitatearen murrizketa” ekarriko duela adierazi du Osasun Sailak.

EHUk oharra kaleratu du, eta adierazi du euskarazko plazen igoera hori ez dela “bideragarria”, “kalitatezko irakaskuntza” bermatu nahi baldin bada, behintzat, unibertsitateak ez baitu horretarako behar beste baliabide. Dena den, EHUk datozen ikasturteetan plaza kopurua handitzeko asmoa berretsi du .

Euskarazko plaza berriak sortzea egungo legegintzaldi hasieran hitzartu zen. Hitzarmen horretan, Medikuntzan 400 plaza eskaintzea lortu nahi zuten, eta euskarazko eta gaztelaniazko plazak parekatzea: egun 200 plaza daude gaztelaniaz, eta 168 euskaraz.


Utzi erantzuna

Iruzkinik ez

EHU kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.