Nagusikeria

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Berriz gertatu da. Bartzelonako Unibertsitateko ikerlari batzuek (emakumeak) salatu dituzte beren nagusiarengandik (gizona) jasandako sexu erasoak eta nagusikeria edo botere-gehiegikeria. Eta berriz ere, ospe handiko gizonaren aldeko adierazpena bultzatu dute, baita unibertsitate-foro publiko batean ere, argudiatuz ezin izan duela halako portaerarik izan, genero indarkeriaren aurkako hainbat lan argitaratu baititu; hori, berez, antidotoa balitz bezala. Tamalez, ez da lehenengo aldia halako portaerak gizon “aliatuengandik” gertatzen direla, eta dagoeneko konturatu gara hori ez dela abusuaren aurkako txertoa.

Hala ere, gustatuko litzaidake azpimarratzea badaudela esparru batzuk, non halako egoerak errazago gertatzen diren, eta horietako bat –eta tristeziaz diot– unibertsitatea da. Indarkeria matxistaren aurkako protokoloak egiten ari diren arren –EHUkoa, esango nuke, onenetarikoa dela–, oraindik ere menpeko harremanen gainean eraikitako egiturak daude, non zenbaitek baduten ia erabateko ahalmena karrera bat arrakastara edo porrotera eramateko. Beste esparruetan bezala, unibertsitateetan bada ordua horretaz gogoeta egin eta arazoari aurre egiteko, abusua ez baita inoiz ordaindu beharreko bidesaria, erasoa baizik.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Eguneraketa berriak daude