Salatu dute ia bi ordu behar dituztela egunero Aiaraldeko EHUko ikasleek Leioako Kanpusera heltzeko

  • Ikasleen gurasoek salatu dute garraio publiko zuzenik ez dagoela eskualdetik Kanpusera heltzeko eta Renferen zerbitzuak luzatzen duela egunero bidaia, ia lau ordura heldu arte.


2025eko irailaren 29an - 12:25
Wikipedia
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Euskal Herriko Unibertsitateko Leioako Kanpuseko ikasleen egoera prekarioa salatu dute, egunero bidaia luzeak (lau ordukoak maiz) egin behar baitituzte Aiaraldetik hezkuntza zentrora heltzeko.

Guraso batzuek adierazi dute eskualdean ez dagoela garraio publikorik eta daudenak erabiltzean denbora ugari galtzen dutela euren seme-alabek: "Lehenik eta behin, Renfeko C-3 lineako trenak hartu behar dituzte, gero C-1 eta C-2 lineako zerbitzua baliatu behar dute Abandotik San Mamesera joateko eta, azkenik, Bizkaibus zerbitzuak eramaten ditu kanpusera".

Senideek azpimarratu dute horri gehitu behar zaizkiola Renfek sortzen dituen atzerapenak. Izan ere, Basauriko geltokian egiten ari diren lanen ondorioz, burdinbide bakarra dago erabilgarri hiri horren eta Ollarganen artean. Hori dela eta, maiz trenak geldirik geratzen dira ibilbide erdian.

Gauzak horrela, gurasoek gaineratu dute lau orduko bidaiak egin behar dituztela EHUko ikasle aiaraldearrek, bi ordu joateko eta beste bi itzultzeko.

Konponbidea

Gurasoek aldarrikatu dute erakundeek ez dutela irtenbiderik bilatu egoerari eta, euren ustez, eskualdeko etorkizuna eurak izango direnez, neurri batean, serioki hartu beharko lukete garraio publiko zuzena sustatzea kanpusera.


Utzi erantzuna

Iruzkinik ez

Hezkuntza kanalean gehiago
2026ko uztailaren 15
Zeroak II

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...