Frankismoaren biktima sahararrak oroitzeko jardunaldia prestatu dute Bilbon

  • Azaroaren 19an Ahanzturaren kontra lelopean egun osoko jardunaldia prestatu dute. Bertan, Sahararrak: frankismoaren eta postfrankismoaren beste biktimak. Memoria, memoriarik eza eta Espainiako Estatuaren erantzukizunak izenburu duen ikerlana aurkeztuko dute.


2025eko azaroaren 13an - 14:56
Azken eguneraketa: 16:31
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Bilbon egingo duten jardunaldiak saharar herriaren inguruan egia argitzen eta justiziaren bilaketan sakontzea helburu duela zabaldu du Hegoa Institutuak (EHU). Horretarako erakunde sozialak, komunitate akademikoa, instituzioak eta alderdi politikoak bildu nahi ditu.

Ekitaldia 9:30etik 17:00etara Bilboko Itsasmuseum-en burutuko da. Bertan, erakunde sahararretako ordezkariak, legelariak, ikertzaileak, kazetariak eta hainbat alderdi politikok parte hartuko dute. Horiez gain, frankismoaren biktimen beste kolektibo hauek ere parte hartuko dute: Martxoak 3 elkartea eta frankismoko krimenen aurkako Argentinako kereilan inplikatutako pertsonak.

Egitaraua zenbait mahai inguruz, Sahararrak: frankismoaren eta postfrankismoaren beste biktimak. Memoria, memoriarik eza eta Espainiako Estatuaren erantzukizunak liburu aurkezpenak eta dokumental batek osatzen dute. Izen emateko galdetegia bete beharko da.

Liburuak frankismoaren eta postfrankismoaren garaietan sahararren aurka egindako krimenak ditu oinarri. Horretaz gain, sahararrak erregimen frankistaren biktima gisa aitortuak izatea eta Memoria Demokratikoaren Legearen babespean hartzea du helburu, Hegoa Institutuak dioenez.

Europar Batasuneko Platfomaren bitartez, Tokiko Elkartasunaren Europako Egunen hamargarren edizioaren baitan sustatutako jardunaldia da, ondorengoek antolatuta: Hegoa Institutuak, Euskal Fondoak, Euskadiko Saharar Ordezkaritzak eta Bilboko Udalaren.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Mendebaldeko Sahara
2024ko martxoaren 20
Kristina Berasain. Sahararekin kateatuta
"Palestinakoa ikusita, zer egingo du orain Marokok Sahararekin?"

Eguneraketa berriak daude