Errusiaren eta Ukrainaren arteko guda, geroz eta gordinago

Zuzeneko jarraipena
  • Ukrainako gerra egunetik egunera aldatzen doa. 2014an independentzia aldarrikatu baina linboan geratu ziren Donetsk eta Luhanskeko herri errepubliken independentziak onartu eta guda hasi zuen Errusiak. Mendebaldeak zigor ekonomikoen bidez erantzun du Ukraina ekialdeko errepubliken independentzia aitortzari.


2022ko martxoaren 01an - 12:19
Gakoak
Errusiaren erantzuna: Erresuma Batuko hegazkinek bere aire espazioa igarotzea mugatu du

Errusiaren aurka herrialde gehienak ezartzen ari diren zigor ekonomikoei erantzuten hasi da Errusia. Lehenik eta behin, Erresuma Batuko hegazkinei "mugatu" egin die bere aire eremua zeharkatzea, Sputniken irakur daitekeenez.

"Otsailaren 25 honetako 11:00etatik aurrera, indarrean sartzen dira mugak Erresuma Batuko erakundeen jabetzakoak, beraiek alokatuak, kudeatuak edo herrialde horretan erregistratuak. Debekuek trantsitoko hegaldiei ere eragiten die", adierazi dute komunikatu batean.

 

15 orduko auto-ilarak Ukrainatik ateratzeko Polonia eta Hungariako mugetan

Hungariara eta Poloniara ihes egin nahian ari diren herritarrek 15 ordu baino gehiago itxaron behar dituzte, mugetan sortu diren auto-pilaketak direla eta. The Guardianen irakur daitekeenez.

Halere, atzo Zelenskik eginiko mobilizazio orokorrean debekatu egin zien gizonezko gehienei herrialdetik joatea. Erreserbistei dei egin diete, zerbitzu militarrerako deituz 60 urte arteko gizonezkoak.

Aldi berean, barne-hegaldiak bertan behera geratu diren honetan, eta eros daitekeen erregaiak mugatuarekin –20 litro sei gasolindegitan–, auto-ilarak erraldoiak dira.

Txernobylgo eremua kontrolpean du Errusiak

Errusiako armadak Txernobylgo zentral nuklearraren eremua kontrolpean du. Hala adierazi du ostiral goizean Errusiako Defentsa Ministroak.

Azpiko bideoa atzo arratsaldekoa da.

 

Enfrentamenduak Kieven

 

Kieven sartu da Errusiako armada

Zenbait hedabide zabaltzen hasiak zirena baieztatu du Ukrainako gobernuak: Errusiako armada Kieven sartu dela, iparraldetik.

Herritarrei dei egin diete molotov koktelak prestatu eta errusiarrei botatzeko. Herritarrei dei egin diete beren etxeetatik ez ateratzeko.

Bideo hori Obolonen grabatua da. Wikipedian irakur daitekeenez, Obolon Kiev iparraldeko auzoa da.

Melitopol hiria armada errusiarraren kontrolpean

Donbassen eta Krimearen artean dago Melitopol hiri ukrainarra. 

 

"Gutako bati eginiko erasoa, gu guztion aurkako erasoa izango da", mehatxu egin du NATOk
Jens Stoltenberg prentsaurrekoan.

NATOk planak abian jarri ditu eta tropak bidaltzen hasi da, ez Ukrainara, baina bai ingurura. Herrialde baltikoak eta Errusiarekin mugakide direnek 4. artikulua aktibatu nahi dute, beren lurralde batasuna arriskuan ikusi laguntza eskatzeko.

"Ez dadila inor okertu. Gutako baten aurkako erasoa denon aurkako erasoa izango da. Hori da gure defentsa kolektiboaren bermea", adierazi du ostegun ilunabarrean Jens Stoltenberg Aliantza Atlantikoko idazkari nagusiak, Kontseilu Atlantikoak egindako ezohiko bileraren ostean. Estoniak, Lituaniak, Letoniak, Poloniak, Bulgariak, Errumaniak eta Eslovakiak eskatuta, NATOk kontsultak egin ditu Washingtongo itunaren 4. artikuluaz, lurralde-osotasuna mehatxatua ikusiz gero babesa eskatzeko aukera ematen baitu.

Kontutan hartu behar da 4. artikulua eskatu duten herrialde horiek Errusiarekin dituzten mugetan gehiengo errusiarrak dituzten lurraldeak dituztela, eta askotan, herrialde horietan gatazka politiko iturri izan direla, bere garaian idatzita, Estoniako errusiarrei buruzko erreportajean jorratu genuen bezala.

ANALISIA | Gerra "humanitarioak" berriro

Asier Blas nazioartean aditu eta ARGIAko analistak bere blogean idatzi du Errusiak Ukrainari egin eraso militarraz eta izan ditzakeen ondorioez: "Operazio militarra ez bada ateratzen Kremlinak planifikatu bezala, etxean, Errusian, Putini gauzak maldagora jarri dakizkioke epe ertainean".

 

 

"Errusiak Ukraina osoa inbaditu nahi du", dio Erresuma Batuko defentsa ministroak

Erresuma Batuko defentsa idazkaritzak adierazi du beren inteligentzia zerbitzuek duten susmoa dela Errusiak Ukraina osoa inbaditu naih duela, baina bere armadak huts egin duela lehen egunean.

Ben Wallacek adierazi du beren kalkuluen arabera Errusiak 450 kide galdu dituela eta Errusiako armadak huts egin zuela "inbasioaren" lehen eguneko helburuak lortzen, The Guardianen irakur daitekeenez.

Kieveko alkateak armak hartuko ditu "errusiarren aurkako guda odoltsuan"

Vitali Klitschko Kiev hiriko alkatea da 2014tik eta boxeo jokalari ohia. Adierazi du bere anaia Wladimir-en bidea jarriatu eta Errusiako inbasoreen aurka armak hartuko dituela, The Guardianen irakur daitekeenez. Klitschko anaiak ezagunak dira Ukrainan, boxeoan pisu astuneko txapeldunak izanak herrialdean.

 

Zelenskik dio "Ukraina bakarrik utzi dutela Errusiaren aurka borroka egiteko"

Ukrainako presidentea goizean goiz herrialdeari zuzendu zaio lehen egunean 130 ukrainar hil dituen erasoaren ostean eta adierazi herrialdea "bakarrik utzi dutela" Errusiaren aurka borroka egiteko.

Bideoz grabatutako mezuan, gauerdian, ondorengoa esan du Volodimir Zelenskik.

"Bakarrik utzi gaituzte gure estatua defendatzeko. Nor dago prest gure ondoan borroka egiteko? Ez dut inor ikusten. Nor dago prest Ukrainari segurtatzeko NATOn kidetza? Denak beldurtuta daude"

Zelenskik esan du 137 ukrainar hil direla lehen egunean –militarrak eta zibilak aipatu ditu, bakoitzetik zenbat zehaztu gabe–. Beste 316 zauritu izan direla gehitu du.

Presidenteak gehitu du Ukrainan dagoela, bere familiarekin batera; ez duela ihes egin, nahiz eta Errusiak bera identifikatu helburu nagusi.

"Ukraina suntsitu nahi dute politikoki, bere estatuburua kargutik kenduz. Gobernuan eutsiko diot beste kideekin batera. Etsaiak ni izendatu nau lehen helburu gisa, eta nire familia bigarren helburu gisa".

Horrez gain, adierazi du Errusiak esan duela ez diela zibilei eraso egingo, baina hori ez dela hala: "Gezurra da, ez dute bereizten zein eremutan ari diren erasoan".

Etxebizitza batzuen gainera erori da suntsitutako gailu errusiarra

Kiev hiriburuan erasoan ari zen gailu hegalari errusiarra (informazio zehatzik ez da zer zen zehazki) bota du defentsa ukrainarrak, eta hiriburuko etxebizitza batzuen gainera erori da. Hiru pertsona zauritu dira.

 

BIDEOA | Ukrainako aire defentsak aire erasoan ari zen gailu errusiarra suntsitu duen unea

 

Erasoak Kiev hiriburuan

 

Kiev hiriburuan leherketak entzun dira

Kiev hiriburuan erasoak gertatzen ari dira, The Guardianek jaso duenez. Azpiko bideo hau adibide.

 

Kieven jendetza metroan gaua pasatzen

 

BIDEOA | Karkhiv hiriko zubia suntsitu du Ukrainak, errusiarren bidea oztopatu asmoz

 

Ukrainako Karkhiv-en erasoak

 

Biden: "Putin da erasotzailea, berak hautatu du guda; berak eta bere herrialdeak jasan beharko dituzte ondorioak"

Joe Biden AEBetako presidenteak telebistan hitzaldia eman du Ukrainako gudari buruz. Errusiaren aurka oso gogor mintzatu da eta ondorengo zigorrak agindu ditu:

  • Errusiako enpresa estatalak blokeatzea zorraren merkatuetan.
  • Errusiako aktiboak izoztea AEBetan.
  • Goi teknologiako inportazioen erdia blokeatzea, funtsezkoak industria militarrerako.
Gasa %60 garestitu da eta petrolio upelak 100 dolarreko langa gainditu du

Gas naturalaren prezioak gora egin du nabarmen Errusiak Ukrainan operazio militarra hasi ondoren. Kotizazioa %60 igo da eta, esaterako, TTF gas naturala  141,8 eurotan dago orduko megawatta. Euskal Herrian, gasaren prezioa %29 igo da ostegun goizeko lehen orduetan. EiTBk azaldu duenez, uztailaren 7tik izan den preziorik altuenean da orain. Errusia da munduko gas ekoizle handiena eta Europako mendebaldeko herrialdeek inportatzen duten gasaren %40 handik dator.

Bestalde, Brent upelak berriz, 100 euroko langa igaroi du eta 103 euroan dago salgai momentu honetan, asteazkenean baino %7 gehiago. Energiaren garestitzeak, industrian ez ezik, etxeko ekonomian ere eragina izatea espero da.

 

Zelenskyk Twitterrez salatu du errusiar armada Txernobyl hartu nahian dabilela

"Europa osoarentzat gerra adierazpena da", adierazi du Twitterrez presidente ukraniarrak, Errusiako armada Txernobylgo zentral nuklearra hartu nahian dabilela salatu ondoren. Bere esanetan, ukraniar soldaduak "bizia ematen ari dira 1986ko tragedia berriz errepikatu ez dadin".

ARGAZKIAK | Ukrainako errefuxiatuak hartzeko lehen gunea prest Moldavian

 

Von der Leyen: "Errusiak prezio garestia ordainduko du"

Ursula Von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak adierazi du hitz egin duela Volodimir Zelenski Ukrainako presidentearekin. “Ziurtatu diot etengabe ari garela lanean posible den bezainbeste babes emateko”. G7ko buruzagiekin bilduko dela iragarri du, Errusiari santzio gogorrak ezarriko dizkiotela aurreratu eta ez diotela Vladimir Putini utziko “Europako segurtasun-arkitektura puskatzen”. Santzioek “Errusiako ekonomiaren sektore estrategikoak” izango dituzte helburu, Von der Leyenen arabera eta “ahuldu egingo dute Errusiaren posizio teknologikoa giltzarri diren eremuetan, zeinetatik hango eliteak lortzen duen bere diruaren zatirik handiena”, adierazi du. “Errusiak prezio garestia ordainduko du”.

BIDEOA | Ukrainako armadaren tanke zutabe bat suntsituta Kherson eskualdean

 

BIDEOA | Helikoptero errusiarrak erasora Vyshgorod hirian, Kievetik gertu

 

ARGAZKIA | Donbas Mariupoletik gertu dagoen Ukrainako aireko defentsa-unitatea suntsitua

Mariupol hiria, Donbass eskualde historikoan dago, Donetskeko oblastaren barnean, Ukrainak kontrolatua.

Iturria; The Political Room.

BIDEOA | Melitopol hiriko aerodromo militarraren aurkako erasoa

 

BIDEOA | Errusiako helikoptero taldea behetik hegan Kieveko eskualdean

 

BIDEOA | Errusiako helikoptero talde bati erasoa aireko defentsa sistema eramangarriekin

|

BIDEOA | Misil errusiarrak Ukrainako Armadaren almazena jo duen unea Odesan

 

BIDEOA | Errusiako helikoptero suntsitua Ukrainako misilak jo ostean, Gostomel hirian

 

NATOk dio ez dela Ukrainara sartuko, baina presentzia militarra areagotuko du Europa ekialdean

Jens Stoltenberg NATOko idazkari nagusiak prentsaren aurrean salatu du Errusia Ukraina "inbaditzen" ari dela, eta gogorarazi du "hilabeteetan zehar" ohartarazi zutela Putinen asmoez. Errusiako presidenteari eskatu dio atzera egin eta "inbasioa gelditzeko".

Kritikatu du Errusiak ez duela Ukrainako auzia diplomatikoki konpontzeko asmorik izan, eta bitartean inbasioa planifikatzen ari zirela. Stoltenbergek jakinarazi du NATO ere prest zegoela, eta presentzia militarra areagotu dutela NATOren mendeko Europa ekialdeko eremuetan. Ziurtatu duenez, une honetan ez daukate troparik Ukrainiaren lurretan, eta ez dute herrialdera sartzea aurreikusten. Dena den, "defentsa plana" martxan jarri dute gaur; ondorioz, iragarri du prensentzia militarra "ahalik eta gehien" handituko dutela Europa ekialdean, "behar denean behar den lekuan" egoteko.

BIDEOA | MI-8 helikopteroekin aireko erasoa Hostomelen, Kieveko eskualdean

 

Ukrainako armadak eta miliziek azkar egin dute atzera Donbassen

Errusiako armada Ukrainako hainbat tokitan sartu da ostegun goizaldean. Donbassen, orain arte gatazka militarreko eremu bakarrean, herritarren ebakuazio antolatua behar zuena ihesaldi bihurtu da, Ukrainako armadarena barne. Ostegun goizean Kramatorsk inguruko ebakuazioen berri eman dute. Donbasseko hiriburu administratiboa da hori, eta gaur arte Ukrainako armadaren eta milizien kontrolpean zegoen.

Errusiako armadak iragarri du Donbasseko independentistek lurraldeak berreskuratzea lortu dutela Ukrainako armadaren aurka. Igor Konashenkov Errusiako Defentsa Ministerioko bozeramailearen arabera, matxinoek hiru kilometro egin dituzte aurrera Donetsk eskualdean eta kilometro eta erdi Luhansk-en.

Ukrainako armadaren eraikin bati bonbaz eraso egin diote Kieven goizaldean. Argazkia: EFE


Konashenkovek azpimarratu du Errusiako armada ez dela Ukrainako hiriak erasotzen ari, baizik eta "azpiegitura militarra, aireko defentsarako instalazioak eta aerodromo militarrak, doitasun handiko armekin". Eta, beraz, "biztanleria zibilak ez duela zertan beldurrik izan".

Bestalde, Volodymyr Zelenskyk presidentearen aholkulari militar batek jakinarazi duenez, tropa errusiarrak herrialdearen hegoaldetik sartu dira Krimean barrena, eta bi norabidetan banatu: Khersonerantz ekialdean, zeinaren aireportua gaur goizean bonbardatu baitute, eta Melitopolerantz mendebaldean. Gainera, badirudi baieztatuta dagoela tanke errusiarrak Kharkiv eta Txernigiv eskualdeetan sartu direla, herrialdearen iparraldean.

Errusiako burtsak %45eko beherakada izan du

Errubloa (errusiar moneta) gutxieneko historikoetara jaitsi da dolarraren aurrean. Ukrainako erasoa hasi eta ordu gutxira, Errusiako burtsak beherakada nabarmena izan du: %45. Europako burtsen indize nagusiek ere jaitsiera izan dute. Bestalde, petrolioaren barrilak 100 dolarreko prezioa gainditu du, 2014ko uztailaren 30etik lehen aldiz.

Kherson: Errusiako armadaren menpe gera daitekeen Ukrainako lehen hiri nagusia
Ukrainako armadako tanketa bat Khersonen urtarrilean.

Ukrainako hegoaldeko hiria eta portua da, eta izen bereko eskualdeko hiriburua da Kherson. Hura izan daiteke Errusiako armadaren esku geratuko den Ukrainako lehen hiri nagusia. Azken informazioen arabera, Errusiako tropak hiritik 20 kilometro ingurura daude hegoaldean eta ekialdean 10 kilometrotara. Errusiako tropa horiek Krimeatik sartu dira Ukrainara.

<< <
1 2 3 4
> >>

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ukraina
Europak armak erosiko ditu, zuri pentsioa kenduta

Badator gerra handi bat. Gastu militar ziztrin horiekin ez goaz inora. Trumpek bakarrik utziko gaitu oraingoan. Herritarrek prest egon behar dute Putinen aurrean... Europar Batasuneko agintarien artean nagusitzen ari den diskurtso hori, hitz bakarrean laburbiltzen da:... [+]


Pablo Gonzalez "berehala" askatzea exijitu dute Gernikan eta nazioartean

Bi urte Polonian preso daraman kazetaria "berehala" askatzeko exijitu dute ehunka lagunek Gernikan. Madrilen, Espainiako Kongresuaren aurrean elkarretaratu dira alderdi ugaritako diputatuak; Espainiako Atzerri ministro Jose Manuel Albaresen esanetan, kazetariaren... [+]


Babes gutxi jaso du NATOko tropak Ukrainara bidaltzeko Macronen planteamenduak

Ukrainari buruzko nazioarteko bilera burutu zuten otsailaren 26an hogei bat estatuburuk eta horren berri emateko prentsaurrekoan bota du Emmanuel Macron Frantziako presidenteak NATOko tropak Ukrainara bidaltzeko planteamendua.


Zelenski: "Ukrainako 31.000 eta Errusiako 409.820 soldadu hil dira gerran”

Gerran hil diren ukraniarren inguruan Errusiak emandako datuak ezeztatu ditu Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak. Laguntza militarra ematen jarraitzeko eskatu die AEBei.


Eguneraketa berriak daude