James Joyceren 'Ulises' euskaraz: mugarri bat itzulpengintza literarioan

  • Badaukagu James Joyceren Ulises euskaraz. Astelehen goizean aurkeztu du Igela argitaletxeak XX. mendeko literaturaren gailurtzat jotzen den obraren itzulpena. Xabier Olarrak egin du eta, testuaren berezitasun eta zailtasunak kontuan izanda, euskarazko itzulpengintza literarioan mugarria izango dela dirudi.


2015eko irailaren 07an - 13:53
Xabier Olarrak itzuli du Joyceren obra ezagunena euskarara.

Idazle irlandarraren obra goraipatuena euskaratzeko asmoa ez da atzo goizekoa, Olarrak berak Koldo Mitxelena Kulturunean liburua aurkezterakoan azaldu duen moduan. Besteak beste, Gabriel Arestik lanaren parte handi bat aurreratua zeukan, baina Guardia Zibilaren kontrol batean kendu egin zioten.

Urte askoren ondoren plazaratu zen berriro itzulpen horren premia. Olarrak umorez gogoratu ditu lagunartean egindako bi afari literario. Gaia airean zebilen, egin beharra zegoen, baina itzulpena bere esku hartzeko prest zegoen inor ez mahaian, bigarren afarian Olarrak berak heldu zion arte: argitaratzeko lanen zerrendan sartu zuten, egin egingo zuten. Eta itzultzaile tolosarrak eguneroko ogia ziurtatzen duten betebeharretatik erretiroa hartu zuenean sartu zen buru-belarri nobela mardularen euskaratze lanean.

2012a zen: Olarrak 10 bat urteko tartea jarri zion bere buruari lana burutzeko; hartara, zailtasun ugari dauzkan testua eguneko 500 karaktereko erritmoan euskaratu ahal izango zuen. Gero Europar Batasunak literatur itzulpenak bultzatzeko eskaintzen duen diru-laguntza bat lortu zuen ordea, eta horrekin batera epe-muga bat, 2015eko ekaina.

Edizio komentatua eta berezitasun batzuk

Bukatu da lana eta hemen da irakurlearentzat: edizio komentatua prestatu du Igelak, Ulises aztertu duten hainbat ikerlariren ekarpenak baliatuz. Ez hori bakarrik, Ulisesen egitura hobeto ulertzeko Joycek berak Carlo Linati lagunari prestatu zion eskema ere –“Linati eskema” gisa ezaguna– gehitu diote euskarazko edizioaren amaieran, baita nobelaren 7. episodioko figura erretorikoen azterketa ere.

Edizio mardula beraz, darabilen euskaran ere berezitasunik baduena: batuan idatzita dagoen arren, nobelak bertsio originaleko 14. episodioan darabiltzan ingeles erregistro-ugariek beste iturri batzuk ere eskatzen zituzten, euskarazko testu klasikoetatik abiatu eta gaur egungo hizkeraraino –ingelesezkoak ere latinaren imitaziozko hizkeratik Dublingo auzoetako hizkeraraino egiten du–.

Protagonisten generoa desberdintzeko Olarrak hartu duen erabakiak ere eman dezake zeresana: ingelesetik itzultzean “he” eta “she” bereizi ezinaren langa gainditzeko, Ulisesen emakumezkoei buruz ari diren determinatzaileek azentu marka izango dute –adibidez, “húra” –.

Molly Bloomen bakarrizketa Koldo Mitxelenan

Aurkezpenaren biharamunean, Maite Agirreren eskutik Ulisesen pasarterik ezagunenetariko bat taulara eramango dute. Irailaren 8an, 19:30ean, Maite Agirrek zuzenduta, hiru aktorek antzeztuko dute Molly Bloom, pertsonaiaren “grina desberdinak” islatzeko asmoz: Nia Acosta, Oihana Lekuona eta Maggie Wilce ariko dira, Iñaki Alberrok txeloz lagundurik. Santi Ortegak jokatuko du Leopold Bloomen rola.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nazioarteko literatura
2024-03-10 | Julen Azpitarte
Zorigaiztoko musikarien laztasunak

Alfonso Cardenalek Vidas Perras. Cuentos musicales del Sofá Sonoro (Bizitza Latzak. Soinu-sofako musika-ipuinak) izenburuko liburua argitaratu berri du. Bertan, herri-musikaren historiaren bazterretan abandonatutako kultuzko hogei musikariren zorigaiztoko biografia... [+]


Iraingarria da istorio bateko pertsonaia “lodia” dela esatea?

Roald Dahl idazle irakurriaren umeentzako hainbat lan berritu dituzte: “lodi” eta “itsusi” bezalako adjektiboak desagertu dira, baita esaldiren bat gehitu ere ileordea eramatea ez dela ezer txarra adierazteko, esaterako.


Xavier Queipo. Galegoa berdin emigratzailea
"Galegoz hitz egiteko jarrera indartu besterik ez zen egin Bruselara joan nintzenean"

Galizian jaioa, Bruselan egin du kasik laneko aldi guztia. Biologia eta Medikuntza ikasketak eginagatik ere, gisako lanik ez herrialdean bertan, eta bakailao-ontzi batean itsasoratu zen, noizbait, biologo. Europako arrantza ikuskaritzan zen lanean laster. Idazle aipu eta sona... [+]


2022-10-06 | ARGIA
Annie Ernaux idazleak jasoko du Literaturaren Nobel saria

Annie Ernaux idazle frantsesa saritu du Suediako akademiak. Nobela autobiografikoak idatzi ditu batez ere, eta hainbat irakur daitezke euskaraz, 'Pasio hutsa' eta 'Gertakizuna' eleberriak, besteak beste. Bere obraren ausardia eta zehaztasun klinikoa saritu ditu... [+]


Pasazaite argitaletxeak agur esatea erabaki du 10 urteren ondoren

Ekain honetan hamar urte bete ditu Pasazaite argitaletxeak. Nazioarteko literatura euskarara ekartzen espezializatu den proiektuak urteurren hori baliatu du ateak itxiko dituela iragartzeko.


Eguneraketa berriak daude