Israelgo armadako tankeak eta droneak zentrora bertaratzen ari ziren palestinarrei eraso egiten hasi dira, eta 31 lagun hil eta 115 zauritu dituzte. Israelek AEBek proposatutako su-etena onartu ostean, Hamasek zenbait baldintza gehitzea eskatu du: su eten iraunkorra lortzea, tropak zerrendatik ateratzea, eta laguntza humanitarioaren sarbidea bermatzea. Zisjordanian 22 kolonia berri ezartzea erabaki du Israelek.
Bi hilabetez Gazara bideratutako laguntza humanitario guztia itxita eduki ondoren, joan den astean ekin zioten janaria banatzeari zerrendako palestinarrei: GHF Gazako Fundazio Humanitarioa ari da banaketaz arduratzen, AEBetako enpresa baten gidaritzapean Israelgo armadak kontrolatzen duena. Duela astebete Israelgo soldaduek hiru palestinar hil eta 46 zauritu zituzten janaria banatzen ari ziren zentrora bertaratutakoei tiro egin ostean, eta gauza bera egin dute larunbatean: tankeak eta droneak zentrora joan diren palestinarrei eraso egiten hasi dira, eta azkenean 31 pertsona hil eta 115 zauritu dituzte, Gazako Gobernuak emandako datuen arabera.
Harrabots ugari eragin du GHFk bere sorreratik: Israelek maiatzaren hasieran aurkeztutako Gaza erabat okupatzeko planaren parte da elkartea. Palestinarrak zerrendatik kanporatzeaz gain, plan horrek xede du Gazara iritsitako laguntza humanitarioa Tel Aviven esku gelditzea. NBE Nazio Batuen Erakundeak ez du bat egin GHFk abiatutako elikagaien banaketarekin, "Gaza erabat okupatzeko" Israelek bitarteko gisa erabili nahi duen elkartea dela gaitzetsita. Hamasek, berriz, behin baino gehiagotan salatu du Israelek laguntza humanitarioa "txantaje" gisa erabiliko duela GHFren bidez.
Su-eten akordio batera iristeko aukera, berriz mahai gainean
Martxoaren 18an su-etena apurtu eta egun bakarrean gutxienez 400 lagun hil ostean, Gazarako menia berri baten aukerz hitz egiten hasi da berriro ere. Azken hilabeteetan bitartekari lanak egiten ari dira AEBak, Qatar eta Egipto, eta 60 eguneko su-eten proposamena egin zieten bi aldeei asteazkenean. Besteak beste, Hamasek dituen hamar gatibuak Israelera itzultzea aurreikusten du proposamenak –hilik dauden beste hemezortziren gorpuez gain– eta Tel Avivek 1.236 preso palestinar askatzea. Bi egun geroago eginiko prentsaurrekoan, Etxe Zuriko bozeramaile Karoline Leavittek jakinarazi zuen Israelek onartu egin zuela proposamen hori. Hamasek, ordea, adierazi zuen "aztertzen" ari zela, menia akordioak “hilketek eta goseteak” bere horretan jarraitzea bermatuko bailuke.
Talde palestinarrak igandean argitaratutako ohar baten jakinarazi du prest dagoela su-eten proposamena onartzeko, baina ondorengo hiru helburuak gehituta: su-etena iraunkorra izatea, tropak zerrendatik ateratzea, eta laguntza humanitarioaren sarbidea bermatzea.
Zisjordanian 22 kolonia berri ezarriko ditu Israelek
2023ko urriaz geroztik Israelek abiatutako oldarraldia ez dute soilik Gazako palestinarrek pairatu: izan ere, hamarkadetan zehar Zisjordanian aurrera eramandako okupazioa azkartu du Israelek, eta berriki iragarri du 22 kolonia gehiago ezarriko dituela bertan. Israelgo Gobernuko bi ministrok eman zuten asmoaren berri ostegunean, eta Israel Katz Defentsa ministroak adierazi zuen Zisjordanian kokagune berriak ezartzea "estrategikoa" dela bertan bizi diren israeldarren "segurtasuna" bermatzeko.
Israelgo Peace Now gobernuz kanpoko erakundea Zisjordanian ezartzen diren kokaguneak ikertzeaz arduratzean da, eta salatu du 1993an Israelek eta Palestinak Osloko Akordioa sinatu zutenetik Tel Avivek ez dituela erabaki kolpe bakarrean hainbeste kolonia ezartzea. Gainera, gobernuz kanpoko erakundearen arabera, 2022ko abenduan Israelgo egungo gobernua eratu zutenetik, Zisjordanian 49 kolonia berri iragarri dituzte.
Palestinako Futbol Elkartea eta Euskadiko Futbol Federakundea "lankidetzan" ari dira partida jokatu ahal izateko eta Espainiako Gobernuak oniritzia eman dio egitasmoari, Ser irrati kateak aurreratu duenez. Palestinako arduradunen esanetan, Israelek 355 futbol jokalari... [+]
Ia ehun Ministro Kontseilutan genozidioaren kolaboratzaile zuzenen ondoan eserita egon ondoren, IU haserre-plantak egiten ari da eta mahaia uzteko mehatxua egin du.
Artziniegan jaio zen Teresa Aranguren kazetaria: “Senide guztiok herrian jaio gintezen nahi zuen amak”. Madrilen hazi eta bizi arren, herriarekiko loturari eusten dio oraindik: udaro itzultzen da, eta bertan hartu gaitu Palestinaz hitz egiteko. Arangurenek... [+]
The Searchers filma ari ginen ikusten. Western bat, klasiko bat. Indioek Texaseko familia bati eraso egin eta bahituta eramango dute alaba. John Waynek urteak emango ditu indio gaiztoen atzetik alaba hura erreskatatu nahian. Filmak, bistan da, ez du kontatzen nolakoa zen Amerika... [+]
Ikama ikasle antolakundeak deituta, ikasleak Palestinaren alde mobilizatu dira astearte honetan, Hego Euskal Herriko hainbat ikastetxe eta unibertsitatetan. “Denon erantzukizuna da egoerari buelta emateko salaketa egin eta mobilizatzea”.
Astearte goizaldetik tankeak aurrera egiten ari dira Gaza Hirira bidean. AEBetako Estatu Idazkari Marco Rubio astelehenean egon da Israelen; Qatarren egongo da asteartean, harekin bakeak egin asmotan, Israelek eraso egin baitzion pasa den astean. NBEk lehen aldiz... [+]
"Palestina Aurrera" lelopean Nafarroa zeharkatu ondoren, Ibaitik Itsasora martxa irailaren 20an Hendaian amaituko da egun osoko ekitaldi batekin. Landetxa-Katea auzoan, aldiz, hilabete daramate egunero kazeroladak antolatzen. 80 bat bizilagun biltzen dira astelehenetik... [+]
Iruñera heldu da igandean Ibaitik itsasora Palestinaren aldeko martxa, mezu argi batekin: Israelekin harreman ekonomiko guztiak eten. MTorres-en hasi da ibilaldia eta enpresa horrek Israelgo armagintzarekin dituen loturak salatu dituzte. Noainen harrera egin ondoren,... [+]
Espainiako Vueltak zeresan handiagoa eman du aurten Palestinaren aldeko ekintzengatik, ziklisten arteko lehiagatik baino. Bosgarren etapan –taldekako erlojuz kontrakoan– dozena erdi ekintzailek Israel Premier Tech taldeko txirrindulariak geratu zituztenetik,... [+]
Ez nuke zuen eguna izorratu nahi; ez jende guztia hitz egiten ari denaz hitz egin ere, baina azken asteotan, uda mugitu honen ondoren, sukaldeko leiho ondoko aulkian eseri eta munduari begira jarrita egon naiz. Begiak zabal-zabalik eta isil-isilik begiratu diot munduari bi... [+]
Palestinaren aldeko elkartasuna eta Israel palestinar herriaren aurka gauzatzen ari den genozidioaren salaketa gizartearen arlo guztietara zabaltzen ari da, baita kirolera ere, asteotan Espainiako Vueltan ikusten ari den moduan, besteak beste. Hain zuzen ere, Kontxako Bandera ez... [+]
Palestinak pairatzen duen genozidioa salatzeaz gain, sionismoaren "konplizeak" seinalatzea ere du helburu Ibaitik itsasora deitu martxak. Palestinarekin elkartasunean aritzen diren hainbat eragilek elkarlanean antolaturiko ekimena irailaren 20an bururatuko da Hendaian... [+]
EB eta Israelen arteko “Elkartze Akordioaren merkataritza arloa partzialki etetea” proposatu du Europako Batzordeko presidenteak. Neurriak indarrean jartzeko EBko herrialdeen gehiengoak eman behar dio babesa, eta hori “oso zaila” izango dela adierazi du... [+]