Iruñeko haur eskoletan “euskarazko eskaintza gehiegi” dagoela esan du Maiak

  • Datorren ikasturtean (2020-2021) aldaketak eginen dituela iragarri du.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko abuztuaren 20an - 08:22
Alde Zaharrean euskarazko haur eskola aldarrikatzeko 2016an egindako elkarretaratzea.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Iruñeko alkate Enrique Maiaren irudikoz, udalaren haur eskolen sarean "euskarazko eskaintza gehiegi dago". Hala adierazi zuen astelehenean, Hello Egunsenti haur eskolan, 0 eta 3 urte arteko haurren ikasturtearen hasiera ofizialean. Gauzak horrela, datorren ikasturtean (2020-2021) aldaketak eginen dituela gaineratu zuen.

Joan den legealdian, euskarazko haur eskolak bi izatetik lau izatera pasa ziren, Joseba Asiron alkatearen eskutik, eta EH Bildu, Geroa Bai, Aranzadi eta Izquierda Ezkerraren sostenguarekin. Iruñeko Udalaren haur eskolak hamaika dira guztira. Eta horietan hiru hizkuntza eredu eskaintzen dituzte: euskara, gaztelania, eta gaztelania ingelesezko jarduerekin. Iruñean, Lehen Hezkuntzan, haurren ia %30 matrikulatzen dituzte D ereduan.

Ikasturtea, abian 

Hasi dira negarrak, haurrenak zein gurasoenak, 0 eta 3 urte arteko 900 ikaslek gaur hasi baitute ikasturtea, Iruñeko Udalaren haur eskola sarean. Egunotan adaptazio lan pertsonalizatua eginen dute. Eta adaptazio hori errazte aldera agiri bat sortu dute haur eskolotako profesionalek: Harrera aldia, familientzako esku-liburua. Udal haur eskolen webgunean aurki daiteke, eta paperean ere eskura daiteke.

Oraindik 50 plaza libre geratzen dira, zortzi haur eskoletan banaturik, zehazki Hello Egunsenti, Haurtzaro, Mendebaldea, Mendillorri, Hello Azpilagaña, Jose Maria Huarte, Goiz Eder eta Izartegin. Itxaron zerrendan guztira 203 haur daude. Kontua da geratzen diren plazek hainbatetan ez dutela bat egiten eskatzaileek behar duten profilarekin, haurraren adinari zein jardunaldiaren iraupenari dagokienez.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara
2025eko abenduaren 17
Euskal pizkundea
Gure txinpartak

2025eko abenduaren 17
Euskal pizkundea
Izateak eta izenak

2025eko abenduaren 17
Euskal pizkundea
Beharra, eragile handi

2025eko abenduaren 17
Euskal pizkundea
Non dago biziraupenaren langa?

Eguneraketa berriak daude