Epaiak dio 2001ean Sorzabalek egindako autoinkulpazioa "tratu txarren ondorioa" izan zela, eta beraz, "baliogabea" dela. 1995ean Irunen lehergailu bat jarri izanagatik atxilotu zuten 2001ean, eta bost egunez inkomunikatuta atxiki zuten, gogorki torturatuz.
Iratxe Sorzabal Irungo preso politikoa absolbitu du Espainiako Auzitegi Nazionalak, egindako autoinkulpazioa "tratu txarren ondorioa" izan zelako. 1995ean Irunen lehergailu bat jarri izanagatik atxilotu zuten 2001ean, bost egunez inkomunikatuta atxikiz. Urte hastapenean epaitu zuten Espainiako Auzitegi nazionalean, eta beste behin salatu zituen atxiloaldian pairaturiko torturak.
Absoluzioa bakarrik ez, Espainiako justiziak aitortu du bere epaian, akusatuak "tratu gizagabeak" jaso izana. Sorzabalek Irungo ekintzan parte hartu izana aitortzen duen dokumentua "zuzenbideari begira baliogabea" dela dio epaiak, hain justu ere, torturengatik: "Akusatuaren oinarrizko eskubideak urratuta lortu zelako (elektrodoak aplikatuta)".
Errugabea, bi aldiz
Fiskaltzak hamabi urteko espetxe zigorra ezarri nahi zion Sorzabali, 1995ean Irunen lehergailu bat jarri izana egotzita. Epaituak atxilotu orduko inkomunikatu eta bortizki torturatu zutela adierazi zuen, beste behin, epaiketan. Epaileek aitortu dute "bat datozela proba fisikoak eta psikologikoak tortura alegazioekin".
Epaiketa otsailaren 27an egin zen, Madrilen. Defentsak zera alegatu zuen frogen inguruan: "Torturapean egindako deklarazio bat eta gaizki itzulitako gutun bat" zirela. Orain ezagutarazi da epaia defentsaren aldekoa izan dela.
Apirilaren 4an ere errugabea zela onartu zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak, Alacanteko (Herrialde Katalanak) aireportuan jarritako lehergailu bati lotutako auzian. Haren aurkako "froga sendo" bakarra ustez Sorzabalek ETAren zuzendaritzari bidalitako gutun bat zuten, baina, epaimahaiak argitu du Sorzabalek idatzi izana ezin baieztatua daukala.
Sorzabal 2015ean atxilotu zuten Frantziako Estatuan eta han izan zuten preso 2022an Espainiaratu zuten arte.
Guillermo Garcia eta Ioseba Pagola “giza eskubideen urraketen biktima” izan zirela aitortu du gobernuak. Egiaren Garaia Da plataformak “positiboki” baloratu ditu beste bi aitortza hauek.
Beste 20 pertsonarekin batera, Guardia Zibilaren esku zegoenean pairatu zituen torturak aitortu dizkio Nafarroako Gobernuak. Urrats honetara heltzeko Torturatuen Saretik egindako lan kolektiboa azpimarratu du Euskalerria Irratian. Ziklo baten itxieratzat hartu du aitortza... [+]
21 pertsona “giza eskubideen urraketen biktima” gisa aitortu dituzte ofizialki. Espainiako Estatuko funtzionarioek eta eskuin muturreko taldeek torturatutako pertsonak dira eta biolentzia horren lagin txikia baino ez direla dio Egiaren Garaia Da ekimenak.
Espainiako Auzitegi Goreneko Fiskaltzak, Iratxe Sorzabal atxiloturik egon zenean "tratu gizagabeak" eman zizkiotela aitortzen duen epaia baliogabetzea eskatu du, eta berriz epaitu dezatela nahi du, 1995ean Irunen jarritako lehergailu baten harira.
1991n atxilotua izan zenean Espainiako Poliziak Bilboko Komisarian torturatu egin zuela salatu zuen Raul Fuentesek. Espainiako auzitegiek ez zuten salaketa aintzat hartu, besteak beste delitua preskribituta zegoelako. Orain, Nazio Batuen Erakundeko Torturaren Aurkako Batzordeak... [+]
Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskalak kasazio helegitea aurkeztuko du Auzitegi Gorenean, Guardia Zibilak eragindako torturak onartu eta Sorzabal errugabetu zuen epaiaren aurka. Sorzabalek bere burua autoinkulpatu zuen gutuna torturen ondorioz idatzi zuela ebatzi zuen Auzitegi... [+]
Historikoa izan da, Monarkia Espainiarreko epaitegi batek honako ebazpen hau onartu du: "Iratxe Sorzabal zaintzeaz arduratzen ziren funtzionarioek elektrodoak aplikatu zizkioten deklaratzera behartzeko, eta horrek zera dakar, haren oinarrizko giza eskubideak nabarmen... [+]
"Erantzukizun publikoa hartzeko ordua" dela esan du Euskal Herriko Torturatuen Sareak, Auzitegi Nazionalak Iratxe Sorzabal Guardia Zibilak torturatu zuela onartu eta horregatik errugabetu ostean. Eusko Jaurlaritzari eskatu dio EAEko aitortza eta erreparaziorako... [+]
Iratxe Sorzabalek sufritutako torturen gaineko testigantzak jasotzen ditu dokumentalak. Maiatzaren 20an emango dute dokumentala, 23:40an. Iaztik dago Primeran plataforman ikusgai, baina lehen aldiz emango dute telebistan.
Giza eskubideen urraketa horietan duten erantzukizuna aitortu gabe jarraitzen dutela seinalatu du koalizio subiranistak.
Larunbatean prentsaurreko bateratua eman dute Egiari Zor Fundazioak, Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokiak eta Iratxe Sorzabalen abokatu Aiert Larrartek. Ostegunean ezagutu zen sententzia mugarria dela adierazi dute hirurek. Larrartek adierazi du Estrasburgoko epaitegira... [+]
Oraingoz Nafarroan, 53 izango dira estatuaren biktima aitortuak eta horietatik 27 torturaren biktimak. Floren Beraza, Txaro Buñuel, Cecilio Ruiz, Patricia Perales eta Izaskun Juarez dira aitortutako torturatu berriak.
Felipe Gonzálezen garaian Espainiako Barne ministroa zen José Barrionuevoren aurkako kereila aurkeztuko dute, Ipar Euskal Herriko errefuxiatuen aurka abiatu zuen estrategiagatik. ZEN Zona Especial Norte Planaren barruan egindako ekintzen erantzule nagusietako bat... [+]