Torturaren 21 biktima berri aitortu ditu Nafarroako Gobernuak

  • 21 pertsona “giza eskubideen urraketen biktima” gisa aitortu dituzte ofizialki. Espainiako Estatuko funtzionarioek eta eskuin muturreko taldeek torturatutako pertsonak dira eta biolentzia horren lagin txikia baino ez direla dio Egiaren Garaia Da ekimenak.


2025eko ekainaren 06an - 10:20
Torturaren inguruko manifestazioa Berriozarren. EginKlik
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Egiaren Garaia da ekimenak ekimenak positiboki baloratu du azken aitortza ofiziala. Egiarekin eta justiziarekin sortu beharreko elkarbizitzarako esparruan aurrera pausoak direla adierazi dute. Sei hamarkadetan Espainiako Estatuaren eta eskuin muturreko taldeen indarkeria politikoa argitzeko baliagarriak izango dira.

Errekonozimendu eta Erreparazio Batzordeak aitortutako tortura kasu hauek Nafarroako torturaren errealitatearen isla dira. Horren aurrean botere publikoek erantzukizuna hartu beharko luketela diote eta horretarako data egokia ekainaren 26a izango daitekela diote, Torturaren Biktimak Babesteko Nazio Batuen Nazioarteko Egunarekin batera. Batzordeak aurkeztutako ebidentziak tortura sistematikoki aplikatu zutela erakusten du, bertsio ofizialaren ukazioa eta kontakizun interesatuaren atzean. 

21 zenbaki hutsa ez dela nabarmendu dute, horien atzean pertsonak daudela, senideak eta lagunak. Horregatik hamarkadatan torturaren ondorioak isiltasunean pairatu dituzten pertsonen errealitatearen dentsitatea eta intentsitatea osotasunean ezagutzeko garaia dela dio ekimenak.

Diktaduratik kanpoko errealitatea

Aitortza horrek beste errealitate bat mahaigaineratu du: torturaek Franco hil ondoren eta 1978ko Espainiako Konstituzioa indarrean zela pairatu baitzuten biolentzia. Aitorturiko biktimak 1980tik 2011ra izan ziren torturatuak.“Zuzenbide-estatuaren lege-babesa izan duten gertakariak, oraindik bere osotasunean ezagutu gabe jarraitzen dutenak eta tratu hori jasan dugun pertsonak berriro biktimizatzen gaituztenak”

76 biktima aitortu dira orain arte indarkeria politiko biktima bezala, eta 170 eskaera erregistratu. Indarkeria politikoa jasan dutenei dei egin die eskaerak aurkeztera. Epea 2027ko uztailera arte zabalik egongo da eta Egiaren Garaia Da ekimenak pertsona guztiei laguntzeko prest daudela argi utzi du. Horretarako martxan dituzte info@egiarizor.eus edo nafarroakotorturatuensarea@gmail.com e-mailak eta 948 307 715 telefonoa.


Batzordeak aitortu berri dituen 21 tortura kasuak hurrengokoak dira:

-Santi eta Juanjo Agirre Galartza anaiak, Espainiako Polizia Nazionalak anaia bakoitza bi aldiz torturatua (otsailean eta urrian) 1980an, eta beste behin Guardia Zibilak 1980an eta 1981ean, hurrenez hurren.
-Santiago Sáez Maimón, Guardia Zibilak torturatua 1981ean.
-Manuel Azkagorta Agirre, Espainiako Polizia Nazionalak torturatua 1981ean eta 1984an.
-Jaime Azcona Garriz, Espainiako Polizia Nazionalak torturatua 1982an.
-Metxe Gonzalez Portillo, Espainiako Polizia Nazionalak torturatua 1983an.
-Juan José Carrascosa Martínez de San Vicente, Espainiako Polizia Nazionalak torturatua 1984an.
-Elia Lara Martos, Espainiako Polizia Nazionalak bitan torturatua 1984an eta 1987an.
-Pernando Barrena Arza, Espainiako Polizia Nazionalak torturatua 1985ean.
-Elena Urabayen Albizu, bi aldiz torturatu zuten, 1987an Guardia Zibilak eta 1990ean -Espainiako Polizia Nazionalak.
-Aitor Díez Aldama, hiru aldiz torturatu zuten ordezkaritza desberdineko hiru polizia-taldek: 1990ean, Guardia Zibilak. 1995ean, Ertzaintzak. 1997an, Espainiako Polizia Nazionalak.
-Iban Verdugo Marcotegui, Guardia Zibilak torturatua 1997an.
-Miguel Ángel Llamas Montoya, Guardia Zibilak torturatua 1999an. 
-Aiora Epelde Agirre, bitan torturatua: 2001ean eta 2003an, Espainiako Polizia Nazionalak.
-Xabi Flores Bengoetxea, Espainiako Polizia Nazionalak torturatua 2005ean.
-Maider Caminos Miranda, Guardia Zibilak torturatua 2008an.
-Iker Araguas Jusué, Mikel Marin Irurozki, Espainiako Polizia Nazionalak torturatuak 2008an.
-Egoi Irisarri Alzueta, Eneko Villegas Amezketa, Espainiako Polizia Nazionalak torturatuak 2010ean.
-Xabier Beortegui Martínez, Guardia Zibilak torturatua 2011n.
 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Tortura
2025-07-21 | ARGIA
Egiari Zor-ek NBEren gomendioak betetzea eskatu die Espainiako erakundeei

Egiari Zor elkarteak pozgarritzat hartu du Nazio Batuen Erakundeko Giza Eskubideen Batzordeak Espainiako Estatuaren indarkeriaz egin duen txostena. Elkarteak azpimarratu du txostenak Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak dokumentatutako 5.000 tortura salaketak balioan... [+]


Tortura argitara atera ezinik oraindik Euskal Herrian

Ondo jakina da Euskal Herriak bere buruaren jabe izateko beharrezko duen botere politikoa ukatua duela Espainia eta Frantziako estatuen aldetik. Euskal Herrian, bertan bizi, lan egin eta euskaldun izan nahi duen biztanleriari, herritar gisa bizi-proiektu duin eta ziurra garatu... [+]


Beste bi torturatu aitortu ditu Nafarroako Gobernuak

Guillermo Garcia eta Ioseba Pagola “giza eskubideen urraketen biktima” izan zirela aitortu du gobernuak. Egiaren Garaia Da plataformak “positiboki” baloratu ditu beste bi aitortza hauek.


Egoi Irisarri: “Grande Marlaskari torturak kontatzen nizkionean, primeran gogoratzen dut nola irribarre batekin entzuten zituen”

Beste 20 pertsonarekin batera, Guardia Zibilaren esku zegoenean pairatu zituen torturak aitortu dizkio Nafarroako Gobernuak. Urrats honetara heltzeko Torturatuen Saretik egindako lan kolektiboa azpimarratu du Euskalerria Irratian. Ziklo baten itxieratzat hartu du aitortza... [+]


2025-06-05 | ARGIA
Sorzabalen absoluzioari helegitea jarri dio fiskalak, eta bere kontrako epaiketa errepikatzea eskatu du

Espainiako Auzitegi Goreneko Fiskaltzak, Iratxe Sorzabal atxiloturik egon zenean "tratu gizagabeak" eman zizkiotela aitortzen duen epaia baliogabetzea eskatu du, eta berriz epaitu dezatela nahi du, 1995ean Irunen jarritako lehergailu baten harira.


Tortura zantzuak izan arren, Raul Fuentesen kasua ez duela ikertu gogorarazi diote NBEtik Espainiari

1991n atxilotua izan zenean Espainiako Poliziak Bilboko Komisarian torturatu egin zuela salatu zuen Raul Fuentesek. Espainiako auzitegiek ez zuten salaketa aintzat hartu, besteak beste delitua preskribituta zegoelako. Orain, Nazio Batuen Erakundeko Torturaren Aurkako Batzordeak... [+]


Iratxe Sorzabalen aldeko epaiari helegitea aurkeztuko dio fiskalak

Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskalak kasazio helegitea aurkeztuko du Auzitegi Gorenean, Guardia Zibilak eragindako torturak onartu eta Sorzabal errugabetu zuen epaiaren aurka. Sorzabalek bere burua autoinkulpatu zuen gutuna torturen ondorioz idatzi zuela ebatzi zuen Auzitegi... [+]


40 minutu Iratxerekin

Historikoa izan da, Monarkia Espainiarreko epaitegi batek honako ebazpen hau onartu du: "Iratxe Sorzabal zaintzeaz arduratzen ziren funtzionarioek elektrodoak aplikatu zizkioten deklaratzera behartzeko, eta horrek zera dakar, haren oinarrizko giza eskubideak nabarmen... [+]


Sorzabalen epaia oinarri hartuta tortura bidez eraikitako frogak indargabetzeko eskatu du Euskal Herriko Torturatuen Sareak

"Erantzukizun publikoa hartzeko ordua" dela esan du Euskal Herriko Torturatuen Sareak, Auzitegi Nazionalak Iratxe Sorzabal Guardia Zibilak torturatu zuela onartu eta horregatik errugabetu ostean. Eusko Jaurlaritzari eskatu dio EAEko aitortza eta erreparaziorako... [+]


“Bi arnas” dokumentala emitituko du ETB1ek

Iratxe Sorzabalek sufritutako torturen gaineko testigantzak jasotzen ditu dokumentalak. Maiatzaren 20an emango dute dokumentala, 23:40an. Iaztik dago Primeran plataforman ikusgai, baina lehen aldiz emango dute telebistan.


Espainiako Estatuaren “isiltasuna” salatu eta hori egitea “tortura estaltzea” dela azaldu du EH Bilduk

Giza eskubideen urraketa horietan duten erantzukizuna aitortu gabe jarraitzen dutela seinalatu du koalizio subiranistak.


Sorzabalen epai “historikoaren” aurrean torturaren izaera “sistematikoa” azpimarratu eta ekinbide judizialak iragarri dituzte

Larunbatean prentsaurreko bateratua eman dute Egiari Zor Fundazioak, Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokiak eta Iratxe Sorzabalen abokatu Aiert Larrartek. Ostegunean ezagutu zen sententzia mugarria dela adierazi dute hirurek. Larrartek adierazi du Estrasburgoko epaitegira... [+]


2025-05-08 | ARGIA
Iratxe Sorzabal absolbitu du Espainiako Auzitegi Nazionalak, “tratu gizagabeak” pairatu izana aitortuta

Epaiak dio 2001ean Sorzabalek egindako autoinkulpazioa "tratu txarren ondorioa" izan zela, eta beraz, "baliogabea" dela. 1995ean Irunen lehergailu bat jarri izanagatik atxilotu zuten 2001ean, eta bost egunez inkomunikatuta atxiki zuten, gogorki torturatuz.


Eguneraketa berriak daude