Oraingoz Nafarroan, 53 izango dira estatuaren biktima aitortuak eta horietatik 27 torturaren biktimak. Floren Beraza, Txaro Buñuel, Cecilio Ruiz, Patricia Perales eta Izaskun Juarez dira aitortutako torturatu berriak.
Nafarroako Gobernuak motibazio politikoko biktima gisa aitortu ditu Floren Beraza, Txaro Buñuel, Cecilio Ruiz, Patricia Perales eta Izaskun Juarez; Egiari Zor Fundazioak eta Nafarroako Torturatuen Sareak ezagutarazi dutenez. Horien artetik lauk Espainiako Poliziaren torturak jasan zituzten eta bik Guardia Zibilarenak. Egiari Zor-ek eta Torturatuen Sareak begi onez ikusi dute aitortza, "aurrerapausoak direlako hainbestetan ukatutako errealitate baten egiaranzko bidean", Berriak jaso duenez.
Bost horien artean, Floren Berazak bi indar polizialen aldetik jasan zituen torturak. 1981ean izan ziren bi kasuak. Lehenengo Espainiako Poliziak atxilotu zuen. Aske utzi zuten eta hamar egunera Guardia Zibilak atxilotu ets torturatu zuen. Bi kasuetan, aske utzi zuten. 1985ean Txaro Buñuelek kolpeak, irainak eta mehatxuak pairatu behar izan zituen Poliziaren aldetik Tuteran. 1990ean Cecilio Ruiz Tafallan atxilotu ondoren torturatu zuten. Bere testigantzek salatu dute plastikozko poltsa batekin itolarria eragin ziotela, buruan, tripan eta barrabiletan etengabe kolpeak eman zizkiotela eta pistola batekin buruan tiro egiten ari zitzaizkiola simulatu zutela.
Gainontzeko bi kasuak XXI. mendean izan ziren. Patricia Perales 2005ean atxilotu zuten; inkomunikaturik zegoela, guardia zibilek mehatxatu egin zuten, baita hura beldurtzeko teknikak erabili ere. 2010ean Izaskun Juarezek Poliziaren aldetik kolpeak, irainak eta mehatxuak jasan behar izan zituen. Berriak jaso ditu testigantzak.
Nafarroako Aitortza eta Erreparazio Batzordearen esku daude aitortzak; eskuin muturreko taldeek eta funtzionario publikoek eragindako motibazio politikoko indarkeriaren biktimak aitortzeko 16/2019 foru legea horretarako erabilita.
Egungo aitortza datuak hauek dira: 53 estatu indarkeriaren biktima dira; horietatik bost hildakoak eta 27 torturen biktimak, azken horien artean bat da torturatzen ari zirela hildakoa. Hala ere, eskaera kopurua nabarmen aldentzen da aitortutako kopurutik. Egiari Zor-en eta Nafarroako Torturatuen Sarearen datuen arabera, 149 kasu aitortu behar lituzke Nafarroako Gobernuak.
Biktimen aitortza eskaera-epea zabalik
Egiari Zor-ek eta Torturatuen Sareak dei egin dute biktimek aitortza eskaerak aurkez ditzaten. Biktimek 2027 arte izango dute eskaera tramitatzeko eta horretarako eragileek haien laguntza eskaini dute. Gainera, aitortzak "erreparazio integrala" jasotzeko bidea zabaltzeaz gain, ez errepikatzeko bermea, gertatutakoa argitzea eta inpunitatearekin amaitzea ekar dezakeela adierazi dute: "Egia osoa jakiteko eskubidea dugu, denbora luzeegian ukatu baitzaigu egia hori estatuaren indarkeriaren biktimei eta, oro har, Nafarroako gizarte osoari", adierazi dute.
Egiari Zor elkarteak pozgarritzat hartu du Nazio Batuen Erakundeko Giza Eskubideen Batzordeak Espainiako Estatuaren indarkeriaz egin duen txostena. Elkarteak azpimarratu du txostenak Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak dokumentatutako 5.000 tortura salaketak balioan... [+]
Ondo jakina da Euskal Herriak bere buruaren jabe izateko beharrezko duen botere politikoa ukatua duela Espainia eta Frantziako estatuen aldetik. Euskal Herrian, bertan bizi, lan egin eta euskaldun izan nahi duen biztanleriari, herritar gisa bizi-proiektu duin eta ziurra garatu... [+]
Guillermo Garcia eta Ioseba Pagola “giza eskubideen urraketen biktima” izan zirela aitortu du gobernuak. Egiaren Garaia Da plataformak “positiboki” baloratu ditu beste bi aitortza hauek.
Beste 20 pertsonarekin batera, Guardia Zibilaren esku zegoenean pairatu zituen torturak aitortu dizkio Nafarroako Gobernuak. Urrats honetara heltzeko Torturatuen Saretik egindako lan kolektiboa azpimarratu du Euskalerria Irratian. Ziklo baten itxieratzat hartu du aitortza... [+]
21 pertsona “giza eskubideen urraketen biktima” gisa aitortu dituzte ofizialki. Espainiako Estatuko funtzionarioek eta eskuin muturreko taldeek torturatutako pertsonak dira eta biolentzia horren lagin txikia baino ez direla dio Egiaren Garaia Da ekimenak.
Espainiako Auzitegi Goreneko Fiskaltzak, Iratxe Sorzabal atxiloturik egon zenean "tratu gizagabeak" eman zizkiotela aitortzen duen epaia baliogabetzea eskatu du, eta berriz epaitu dezatela nahi du, 1995ean Irunen jarritako lehergailu baten harira.
1991n atxilotua izan zenean Espainiako Poliziak Bilboko Komisarian torturatu egin zuela salatu zuen Raul Fuentesek. Espainiako auzitegiek ez zuten salaketa aintzat hartu, besteak beste delitua preskribituta zegoelako. Orain, Nazio Batuen Erakundeko Torturaren Aurkako Batzordeak... [+]
Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskalak kasazio helegitea aurkeztuko du Auzitegi Gorenean, Guardia Zibilak eragindako torturak onartu eta Sorzabal errugabetu zuen epaiaren aurka. Sorzabalek bere burua autoinkulpatu zuen gutuna torturen ondorioz idatzi zuela ebatzi zuen Auzitegi... [+]
Historikoa izan da, Monarkia Espainiarreko epaitegi batek honako ebazpen hau onartu du: "Iratxe Sorzabal zaintzeaz arduratzen ziren funtzionarioek elektrodoak aplikatu zizkioten deklaratzera behartzeko, eta horrek zera dakar, haren oinarrizko giza eskubideak nabarmen... [+]
"Erantzukizun publikoa hartzeko ordua" dela esan du Euskal Herriko Torturatuen Sareak, Auzitegi Nazionalak Iratxe Sorzabal Guardia Zibilak torturatu zuela onartu eta horregatik errugabetu ostean. Eusko Jaurlaritzari eskatu dio EAEko aitortza eta erreparaziorako... [+]
Iratxe Sorzabalek sufritutako torturen gaineko testigantzak jasotzen ditu dokumentalak. Maiatzaren 20an emango dute dokumentala, 23:40an. Iaztik dago Primeran plataforman ikusgai, baina lehen aldiz emango dute telebistan.
Giza eskubideen urraketa horietan duten erantzukizuna aitortu gabe jarraitzen dutela seinalatu du koalizio subiranistak.
Larunbatean prentsaurreko bateratua eman dute Egiari Zor Fundazioak, Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokiak eta Iratxe Sorzabalen abokatu Aiert Larrartek. Ostegunean ezagutu zen sententzia mugarria dela adierazi dute hirurek. Larrartek adierazi du Estrasburgoko epaitegira... [+]
Epaiak dio 2001ean Sorzabalek egindako autoinkulpazioa "tratu txarren ondorioa" izan zela, eta beraz, "baliogabea" dela. 1995ean Irunen lehergailu bat jarri izanagatik atxilotu zuten 2001ean, eta bost egunez inkomunikatuta atxiki zuten, gogorki torturatuz.