Beste bi torturatu aitortu ditu Nafarroako Gobernuak

  • Guillermo Garcia eta Ioseba Pagola “giza eskubideen urraketen biktima” izan zirela aitortu du gobernuak. Egiaren Garaia Da plataformak “positiboki” baloratu ditu beste bi aitortza hauek.

Torturaren biktimek 2023an egindako mobilizazioa. Dani Blanco/ARGIA CC-BY-SA

2025eko ekainaren 11n - 11:51
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Guillermo Garcia 1998an atxilotu eta torturatu zuen Espainiako Poliziak; Ioseba Pagola, aldiz, bi aldiz atxilotu eta torturatu zuen Espainiako Poliziak, 1996an eta 1997an. Beste bi torturatu horiek aitortu ditu Nafarroako Gobernuak, 16/2019 legearen babespean. Nafarroako Torturatuen Sareak eta Egiari Zor elkarteak, Egiaren Garaia Da dinamikaren arduradunek, adierazi dute “merezi” duela lege hori baliatzea, “Nafarroan Estatuaren indarkeria politikoaren tamaina zein izan den erakusteko”.

Garcia eta Pagolarekin, 78 dira jada tortura jasan izana aitortu zaien pertsonak, 16/2019 foru legea martxan jarri zenetik. Hain zuzen ere, pasa den astean 21 torturaren biktima aitortu zituen Nafarroako Gobernuak. Egoera horrela, Egiaren Garaia Da dinamikak “indarkeria politikoa” jasan duten pertsona guztiei mezua bidali die: aitortza eskaerak aurkeztera animatu daitezela.


Tortura kanalean gehiago
2026ko otsailaren 26
Ez gitxu lo

2026ko otsailaren 11
1981, Zizurkil
Oso latza izan da

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.