40 minutu Iratxerekin

Iratxe Sorzabal 'Bi arnas' dokumentalean.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Historikoa izan da, Monarkia Espainiarreko epaitegi batek honako ebazpen hau onartu du: "Iratxe Sorzabal zaintzeaz arduratzen ziren funtzionarioek elektrodoak aplikatu zizkioten deklaratzera behartzeko, eta horrek zera dakar, haren oinarrizko giza eskubideak nabarmen urratzea". Bestela esanda, 2001. urtean atxilo hartu ondotik, Guardia Zibilak Iratxe torturatu egin zuen, inpunitate osoz.

Iratxek lehen unetik kontatu zion Euskal Herriari gertaturikoa: 2001eko martxoan atxilotu zuten, eta urrirako haren azal torturatuaren argazkiak bolo-bolo zebiltzan. Askatu orduko, Iratxek ihes egin zuen, berriz atzeman ez zezaten. Erbestean, Belgikan zela, konpromiso militanteak bultzaturik, Eneko Bidegain kazetariari aitortu zizkion Madrilgo ziegetan nozituriko tormentuak: "Hiltzeko beldurrik al nuen? Nik hil egin nahi nuen". 2015ean atxilotu zuten berriz ere Iratxe, Baigorrin, Euskal Herrian agertoki politiko berri baten alde ari zela.

Ordutik aurrera, hamaika aldiz salatu izan du Iratxek bost egun luze horietan sufriturikoa. 2022ko epaiketan, jazarpen lazgarriak deskribatu zituen: "Elektrodoekin jo ninduten makinaren pilak agortu arte". "Hil egin nahi duzu, baina ezin duzu"; torturatzaile profesionalen esku egon zen euskal militantea.

Euskal herritarrok bagenekien Iratxe torturatu egin zutela, euskal militantea izateagatik; epaileek ere bai, ziurrenik. Eta, hala eta guztiz ere, Benito Morentinek azterketa txosten bat egin behar izan zuen agerikoa frogatzeko, eta Pierre Duterte frantsesak beste bat. Biek ondorioztatu zuten Iratxe torturatu egin zutela; hainbat epaitegik aipatu txostenak alboratu zituzten. Eta epaitegiek agerikoa ukatu arren, euskal herritarrok bagenekien Espainian ohiko praktika izan dela tortura: atxilotua birrintzeko, informazioa lortzeko, independentismoan beldurra zabaltzeko, eta, oro har, euskal erresistentzia suntsitzeko erabili du Monarkia Espainiarrak tortura. Iratxek irakatsi zigun, baita mugimendu feministak ere, euskaldun moduan ez ezik, Guardia Zibilak emakume moduan jazarri ziola irundarrari. 2025eko maiatzaren 8an, ororentzat agerikoa zen hori berretsi du epaitegiak, eta ez da gutxi.

Mende laurdena igaro da Iratxeren tortura egunetatik, apenas bi egun epaia ezagutu dugunetik; eta gu, bi irundar, Zaballako espetxera goaz, Iratxerekin bisita dugu-eta

Mende laurdena igaro da tortura egun horietatik, apenas bi egun epaia ezagutu dugunetik; eta gu, bi irundar, Zaballako espetxera goaz, Iratxerekin bisita dugu-eta. Urduri gaude, ailegatu gara Arabako espetxera. Itxarongelan hiru pertsona multzo nabarmentzen dira, argiki: euskaldunak, ijitoak eta latinoamerikarrak. Gainditu ditugu sarbideko kontrolak, patioa zeharkatuta eraikin berri batera eraman gaituzte; bisak ezkerrera eta gu eskuinera; hor dira kabina madarikatu horiek. Nerbioso gaude, Iratxe aurki etorriko delako, bera barruan delako eta gu kanpoan, berrogei minutu baino ez direlako, kabina inkomunikaziorako egina dagoelako, eta historikoa delako. Iratxek lortu du: torturatua izan dela aitortu diote, bere borrokak ebazpena irabazi dio salbuespenezko epaitegiari. Badatoz!

Bizkor eseri da, begira geratu gatzaizkio, bera guri ere bai, txinpartaz beteriko begirada du, eseri bezala hartu du telefonilloa, "zorionak denoi!", esan digu. Alajaina, hark eman behar zorionak guri! Aitortza herri oso baten garaipena dela esan digu, espetxetik eta kaletik borrokatu garen denona, denok beti jakin izan dugun hori aitortu zedin: hemen torturatu egiten da. Gogorra izan da, oso, etengabe epailearen begirada mespretxagarriaren aurrean erraietako minak biluztea, baina Iratxe militante politikoa da, eta horregatik egin du, aukera izan duen plaza denetan, epaitegi guztietan, egoera latzenean ere. Iratxek sententzia irakurri du, nola ez, berak ere historikoa dela dio, nola jasotzen den, fondoa eta forma. Tentuz ari zaigu; bere egoerari begira zer aldatuko duen ikusteko dago, baina gauza bat argia da: Euskal Herrian 5.657 pertsonak, gutxienez, nozitu dute tortura beren azalean, eta gaur, haien hitza irmoagoa da atzo baino, ukaezina. Epaitegien aitortza torturatuen duintasunaren aldeko garaipena izan da; estatuaren ezintasunaren froga ere bai. Gaur, nekez esango du inork tortura euskal erresistenteen asmakeria izan denik.

Baina Iratxek ez du torturaz bakarrik hitz egin nahi; bera ez baita iraganeko militantea, orainaldikoa baino, eta Irungo kontuen berri-gosez dago. Lakaxita, ekonomia eraldatzailea, Mosku, Hazia, pentsionistak, migrazioak, ezker abertzalea, EH Bildu, auzoak, Bor-Bor, mugimendu feminista... denaren berri jakin nahi du, horren parte izan nahi du-eta; espetxeak bakartzeko eginak dira, eta helburu hori lortzen dute baldin eta kanpokoak barruan daudenez ahazten bagara. Iratxek asko eman digu, eta gauza bakarra eskatu: bidali herriko informazioa, otoi. Harekin konprometitu gara: guk egingo dugu, eta ingurukoei esango, haiek ere informazioa bidal dezaten. Aldizkariak edo gutunak, dena da balekoa espetxeari zirrikitua egiteko, Iratxe gugandik gertuago ekartzeko.

40 minutu, txirrinaren hots neurtu eta gupidagabeak ameskeriatik atera gaitu. Une batez beste nonbait ginela sinistu dugu; auskalo non, baina kabina honetatik urrun. Azken begiradaz konpromisoak berretsi ditugu, "kaleko zurrumurrua ekarriko dugu Zaballara, egon ziur; eta gaur gozatu, zurea da garaipena!". Hunkituta atera gara, suminduta ere bai, baita poztasun apur batekin ere: Iratxe indarrez beterik ikusi dugu, gogotsu eta erabat buruargi.

Kotxean igota GPSa piztu dugu, bi orduan etxean izango gara. Igaro dira Murtzia II edo Puerto de Santa Mariako garaiak, eta eskerrak. Sakabanaketaren politika ankerra gainditu dugu, presoak gertuago ditugu orain, fisikoki; baina lehen bezain urrun daude bisitatzen ez baditugu, idazten ez badiegu, herriko informazioa haiekin partekatzen ez badugu; militante kideak direla ahazten badugu.

Irunerantz abiatu orduko, honako hau apuntatu dut agendan: "Iratxeri idatzi, bidali Irungo materialak, aldizkariak eta testuak. Helbidea: CP Araba, Zaballa. Portillo San Miguel, 1. N-1, 340. kilometroa. 01230, Langraiz (Araba). Adi! Ez ahantzi igorlea jartzea!".

Iker Eizagirre 'Xufi' eta Juan Mari Arrozpide 'Bixarras', Iratxeren bi lagun
2025-05-13

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irakurleen gutunak
Donostia 1813

Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.

1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]


Kirurgialari euskaldunak errektoreorde eta sailburuorde ohi letragabearentzat

Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]


2025-09-01 | JJ Agirre
Supremazistek beti “win-win”

Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]


2025-08-30 | Patxi Aznar
Beste urrats oker bat

Duela gutxi, Netanyahuren gobernuak, AEBen baimenarekin, legez kanpoko jarduerarekin jarraitzea erabaki du Gazan, eta zerrenda osoaren kontrola hartzea. Historia pixka bat egingo dut ez zaidalako zuzena iruditzen komunikabide edo kazetari batzuek Gazan gertatzen ari dena 2023ko... [+]


2025-08-29 | Joan Mari Beloki
Trump bake bila?

Abuztuaren 15ean Vladimir Putin eta Donald Trump Alaskan bildu ziren. Ofizialki, Ukrainako gerrari amaiera emateko bidean beste urratsen bat emateko. Baina Gazan milaka pertsona hiltzeko gupidarik ez duen politikariak serio esan al dezake penagarria eta tristea dela Ukrainan... [+]


Poligono eolikoak: oportunismo gutxiago eta plangintza demokratiko gehiago

Duela egun gutxi 6.000 alegazio baino gehiago aurkeztu dira Azantzan eta Sarbilen poligono eoliko berri bat eraikitzeko proiektuaren aurka. Antzeko beste proiektu batzuetan bezala, herritar eta talde antolatuen ahaleginari, antolaketari eta lanari esker egin da alegazioendako... [+]


Semaforo gorria

Artikulu bati zer nolako izenburua jarri ez da aise hautatzen, ezta? Hasiera batean, “euskaldun gezurti, tranpatiak” bezalako izenburua idazteko asmoa nuen, baina inor mintzeko gogorik ez dudanez, goikoari eutsi diot, ene gogoetaren muina hobeto ulertaraziko... [+]


Udazken beroa Frantzian?

2025ean hazkunde ekonomiko txikia (%0,6) ez da gai izango langabezia-tasak %8ko muga gainditzea saihesteko; Zor Publikoak bi bilioi euro (BPGren %115) gainditzen ditu EK-k ezarritako %60aren oso gainetik, eta Gastu Publikoak estratosferan jarraitzen du.

Horri gehitu behar... [+]


2025-08-28 | Jon Aleman Astitz
Supremazismo espainiarren “kontsentsu linguistikoa”

Eskubide linguistikoen ikuspegi integratzaile baten eskaintza dugu gaurkoa.

Espainiako supremazismo linguistikoa osasuntsu eta bizkor ageri zaigu, “hooligan” samalda anitz baten babesaz eta komunikabide indartsuez sustatua. Azken aurreko lagina Santi Martinezena... [+]


2025-08-28 | Iñaki Lasa Nuin
Gure jaiak

Euskal Herri osoan —beste herrialdeetan bezalatsu— jairik ez da falta. Negu giroan ere asko badira ospatzen direnak, uda-garaian ez da festa gabeko egunik. Egun-argi luzeak eta gau epelak jendea etxe zuloetatik kanpora, kalera ateratzeko aproposak dira eta jai giroan... [+]


Polizia “talde zaurgarri”?

Azken asteetan bolo-bolo dabil Poliziaren eta, zehatzago esanda, Ertzaintzaren gaineko eztabaida. Tamalez, eztabaida piztearen arrazoia ez dira horiek Euskal Herri Langilearen kontra erabiltzen dituzten biolentzia eta jazarpen sistematikoa. Horren ordez, Ertzaintzaren eta bere... [+]


2025-08-27 | Patxi Azparren
Askapen prozesu heterokroniko, poliedriko eta “kuantikoa”

Artikulu honek badu testuinguru bat lerroburuaren gainetik, Hernaniko Udalean Kontxita Beitiak aurkeztutako Euskal Euskal Errepublikaren aldeko mozioa onartu ez izana. Harira!

Prozesu heterokronikoa

Kultura judeokristau, musulmana eta platonismoaren ustez, denbora aurrera... [+]


Meatzaldea eta Ezkerraldea ez dira zuen zabortegiak

A zer zortea gurea! Inork nahi ez duen edozein industria-proiekturentzako puntu bero gogokoena gara gu! Ezkerraldea eta Meatzaldea, beti prest beste leku batzuetan gogaitzen duen guztia beso zabalik hartzeko. Petronor? Ederto. Lindane-hobi bat? Aurrera. Dorre elektrikoak gure... [+]


Makro-onurak, mikro-ondoezak

Hemengo politikariek haien diskurtsotan immigranteen etorreraren alde edo kontra egiten dute. Immigrante ez-zurien etorreraren alde edo kontra, noski. Beste mugimenduak ez dut uste gehiegi inporta zaizkienik, edozein alderditakoak izanik ere. Tronu altu-altu batetik begiratzen... [+]


Inoiz izan ez zen osasun ituna: aukera galdua Osakidetzarentzat

Duela gutxi Eusko Jaurlaritzak bultzatutako "Euskadiko Osasun Ituna" izenekoaren porrota ez da anekdota politiko soil bat, ezta osasun-kudeaketan unean-uneko estropezu bat ere. EAEko osasunaren ikuspegi kolektibo, inklusibo eta benetan publiko bat galtzea politika... [+]


Eguneraketa berriak daude