Kairoko hotel batetik hitz egin du ARGIArekin ostegun goizean Pili Revilla gasteiztarrak. “Edozein momentutan atxilotu gaitzakete”, adierazi du. Solasaldiaren unean Euskal Herritik joandako bost herritar daude atxilotuta, eta nazioarteko dozenaka. Arreta Palestinako genozidioan jartzea eskatu du Revillak.
ARGIAk Euskal Herriko antolakuntzako eta Kairon diren militanteen eskutik jakin ahal izan duenez, 13:00etarako bi euskal herritar behintzat askatu dituzte, eta Kairora bidali, eta beste bat behintzat deportatu.
Revilla asteazken gaueko 22:00ak aldera heldu zen Kairoko aireportura hegaldian, martxako beste hainbat parte hartzailerekin batera. Kontrola pasa zuen kide batekin, eta beste batzuen zain geratu ziren. “Baina itxaron eta itxaron, eta ez ziren agertzen, Polizia gu identifikatzen hasi zen eta ohartu ginen zer edo zer txarra gertatzen ari zela. 01:00a arte egon ginen esperoan eta orduan hotelera alde egin genuen”. Hotelera heltzean, lehenik abokatuekin jarri ziren harremanetan euskal militanteak, eta ondoren aurreko egunetan helduak ziren beste bi euskal herritarren gelara joan ziren. Baina Polizia topatu zuten bertan.
Deportatu nahian
“Haietako batekin hitz egin ahal izan genuen, saiatu ziren bertan eusten, beharrezko paper eta baimen guztiak dituztela aldarrikatuta, baina azkenean aireportura eraman dituzte”. Egoera nahasia da eta Polizia asko dute inguruan, “edozein momentutan atxilotu gaitzakete”, adierazi dio Revillak hoteletik ARGIAri.
Solasaldiaren unean (goizeko 10:00ak Euskal Herrian) eta duten informazioaren arabera, dozenaka militante dituzte aireportuko gela batean atxilotuta, horien artean bost euskal herritar: Begoña Oleaga, Agus Gorbea, Gurutze Morado, Reem Dandan eta Eider Aierdi. “Hainbat herrialdetako 70 pertsona baino gehiago gaude atxilo Kairoko aireportuko kalabozoan”, idatzi du martxako kide batek goizean sare sozialetan. Euskal Herritik 30 pertsona inguru joan dira Egiptora nazioarteko martxan parte hartzeko, mundu osoko 82 estatutatik 3.000 inguru.
Aireportuko kalabozoetan dagoen euskal herritarretako batekin labur hitz egitea lortu dute antolakuntzako Euskal Herriko kideek goizeko 11:00ak aldera. Salatu dutenez, hasiera batean tratua txarra izan da, ez diete urik eman edo zutik egotera behartu dituzte, eta pasaportea kendu diete. Egiptoko Gobernuak bueltako hegazkin txartela erosteko esan die martxako kideei, eta mehatxu egin die egin ezean aireportuan bertan emango dituztela bueltatu arteko egun guztiak –martxa amaitu osterako dituzte erosita txartelak, gutxienez ekainaren 16tik aurrera–. Abokatu talde bat ari da ekintzaileak babesten. Martxako kideek uste dute Egiptoko agintariak atxilotuak lehenbailehen deportatzen saiatuko direla. Gobernuak argudiatu du atxilotuek ez dituztela herrialdean egoteko beharrezko baimenak, baina Revillak ukatu egin du hori. “Legalki gaude hemen, bertan jarraitzeko borrokatuko gara”.
ARGIAk eskuratutako azken informazioen arabera, 13:00ak aldera bi euskal herritar behintzat askatu dituzte, eta Kairora bueltatzeko baimena eman. Beste euskal herritar bat gutxienez deportatu egin dute, 11:00ak aldera. Askatu dituzten bi euskal herritar horiekin hitz egin du ARGIAk, Poliziaren bortizkeria salatu dute, adierazi dute beraiek ez dituztela kolpatu baina atxilotu batzuen aurkako "jipoi handiak" ikusi dituztela, eta tratua txarra izan dela. Beste herrialdeetako militanteekin neurri ezberdinak hartu dituzte, batzuk, esaterako, Turkiara kanporatu dituzte, dozenaka dira deportatutakoak: aljeriarrak, marokiarrak, alemaniarrak, belgiarrak, norvegiarrak...
Fokua Palestinan
“Gu zatitzen eta atxilotzen ari dira martxa ekiditeko”, dio Revillak. Azken egunotan martxak ikusgarritasuna lortu duela iritzi dio. “Martxak aldarrikatzen ditu blokeoaren amaiera, Israelekin harremanak etetea eta genozidioarekin amaitzea, arreta gehiegi ari ginen lortzen, eta hori moztu nahi dute”.
Gazarako Martxara bidean, Kairoko aireportuan atxilotu zituzten euskal herritarren artean dago Agus Orbea, eta momentuz deportatu duten bakarra izan da. Euskal Herrira bidean dagoela erantzun ditu ARGIAren galderak.
Palestinako herria pairatzen ari den genozidioa salatzeko bi eguneko baraualdia egingo du Argituz elkarteak Donostian asteburu honetan, larunbatean eta igandean. Garibai kaleko 19. zenbakian egingo dute elkartasun ekintza.
Espainiako Estatuak eta Palestinak bultzatuta, 146 herrialdek alde bozkatu dute, 12k kontra eta 19 abstenitu dira. Ebazpenak Gazako sarraskia eta Israelen hedapena Zisjordanian salatu ditu eta nazioarteko ebazpen judizialak betetzea eskatu.
Egiptoko Gobernuak Israelen presioei men egin eta ehunka pertsona atxilotu ditu, Gazara egitekoa den martxa gelditu nahian. Hala ere, milaka lagun martxari hasiera emateko prest jarraitzen dute, Israelen blokeoa apurtu eta genozidioa gelditzeko presioa egin asmoz. Melisa... [+]
Ekainaren 13an hasi behar duen Gazarako Martxako partaideak atxilotzen ari da Egiptoko Polizia, tartean hainbat euskaldun. Israel Gazan egiten ari den sarraskia salatu eta korridore humanitario bat ireki dadila eskatzeko abiatu dute ekimena mundu osoko 3.000 herritarrek.
Ekainaren 12an munduko bazter guztietatik –Euskal Herritik ere– heldutako ehunka pertsona batuko dira Egiptoko El Arish hirian, hortik Rafah-raino abiatzeko, Gazaren aldeko martxa globalean. Israel palestinar herriaren aurka egiten ari den genozidioa salatuko dute,... [+]
Erdaraz hitz egiten duzu, Francok nahi zuen bezala’ kamiseta dut gogoan egunotan, OlaXonMario Galiziako sortzaile digital kuir eta independentistaren diseinua.
Gogora ekarri dut, lehenengo, Isabel Díaz Ayusok alde egin duenean Imanol Pradales lehendakariak... [+]
Atxilotutako hamabi ekintzaileetako batzuk beren herrialdeetara bidaltzen hasi dira, baina zortzik uko egin diote deportazio dokumentuak sinatzeari. Astelehen goizaldean bahitu zuen Israelek Madleen itsasontzia nazioarteko uretan, Gazako kostaldetik 150 kilometro ingurura,... [+]
Zazpi auzotarako eta Jabaliako errefuxiatu-kanpalekurako aginduak eman ditu estatu sionistak, eta ohartarazi dute "babesleku" izendatutako eremuak erasotzeko "patroi" bat jarraitzen duela.
Gazara laguntza humanitarioa eramateko, duela astebete abiatu zen Madleen itsasontzia Sizialiatik (Italia). Askatasunaren Ontzidiak salatu du nazioarteko uretan zihoazela gelditu dituela Israelgo armadak, Gazako kostaldetik 150 kilometro ingurura. Israelera eraman dituzte... [+]
Rafah-ra doan nazioarteko martxarekin bat eginez, Gasteizen mobilizatzera deitu du plataformak, baita ikasgeletan ere. Palestinar haurrekiko elkartasun argazkiak ateratzeko eskatu du.
Hamabost urte inguruko lau surflari israeldarren parte hartzea zela eta, hainbat eragilek protesta egin eta Groseko Surf Indarrak elkarteak lehiaketan ez parte hartzea erabaki du. Waxdayz jaialdiaren antolatzaileek ere surflari israeldarrak kaleratzea eskatu die WSL World Surf... [+]
“Hauxe titulu bitxia” erranen du aspaldian leitzen nauen ARGIAko irakurleak. Jakingo du halaber Stanley Kubrick zinegilearen azken filmaren zale amorratua naizela. Horrek hura esplika dezake. Funtsean, begiak zabal itxita begiratzen diogu munduari, bereziki Gazako... [+]
Urtebete eta erdiz sarraski genozidak gauzatu ondoren, Erresuma Batuko zenbait hedabidetako kontseilu editorialek hitza hartu dute, bat-batean, Israel Gazan egiten den sarraskiaren aurka. Establishmenteko gizatxar mediatikoek aldaketa usaina hartu diote haizeari.