Sorzabalen epai “historikoaren” aurrean torturaren izaera “sistematikoa” azpimarratu eta ekinbide judizialak iragarri dituzte

  • Larunbatean prentsaurreko bateratua eman dute Egiari Zor Fundazioak, Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokiak eta Iratxe Sorzabalen abokatu Aiert Larrartek. Ostegunean ezagutu zen sententzia mugarria dela adierazi dute hirurek. Larrartek adierazi du Estrasburgoko epaitegira joko dutela Sorzabalek ezarrita duen zigor bakarra indargabetu asmoz. Behatokiak jakinarazi du Espainiako epaitegiak egin ezean nazioartera joko dutela torturen egileak epaitzea helburu. Egiari Zor fundazioak “erantzun irmoa” eskatu die erakundeei.

Egiari Zor fundazioa

2025eko maiatzaren 12an - 07:14
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Aiert Larrarte abokatuak hartu du hitza lehenbizi, eta Sorzabalen egoera juridikoa azaldu du, hasteko. Auzitegi Nazionalean hiru epaiketa izan ditu Sorzabalek, bitan errugabe jo dute, eta batean kondenatu, 24 urteko espetxealdira. Hori ari da betetzen egun Zaballako espetxean. “Hiruetan frogak berdinak izan dira, torturapean lortutako frogak”, ziurtatu du abokatuak. Aurreko epaiketan Sorzabal errugabetu zuen epaitegiak, baina torturarik ez zuen onartu; iragan ostegunean ezagutu zen epaian bai, ordea.

Eskerrak torturaren aurka aritu direnei

Kondenatua izan zen epaiaren aurka helegitea aurkeztu zuen Sorzabalen defentsak, lehenik Espainiako Epaitegi Gorenean eta ondoren Konstituzionalean, baina ez ziren onartuak izan. Larrartek jakinarazi du Estrasburgoko Giza Eskubideen Epaitegira joko dutela Sorzabalen askatasunaren bila, azken sententziaren aurretik hartuta zuten erabakia. Zentzu horretan, abokatuak azaldu du azken sententziak Sorzabalen adierazpenak torturapean lortutakoak direla onartzeak ez duela “automatikoki” ondoriorik izango, eta lan egiten jarraituko dutela.

Osteguneko sententzia urte eta modu askotan torturaren aurka lan egin duten pertsona eta eragile askoren lorpena da, Larrarteren ustez. “Eskerrak” eman dizkie horiei guztiei abokatuak, bere izenean eta Sorzabalenean.

“Historikoa”

Egiari Zor fundazioaren izenean Pilar Garaialek eta Ainara Estebanek hitz egin dute. Osteguneko epaia “historikoa” da fundazioaren ustez, “bere eduki eta irmotasunagatik”. Gogoratu dute epaiak “frogatutzat” ematen duela Guardia Zibilak Sorzabal torturatu zuela (elektrodoen erabilera aipatzen du hitzez hitz). Fundazioaren esanetan, frogatuta gelditu da ere inkomunikazio aldia “tortura praktikatzeko beharrezko koladeroa” izan dela, eta horrek “agerian” uzten dituela zuzenbide estatuaren eta ikertzeko betebeharrari muzin egin dion sistema judizialaren “zuloak”. Bozeramaileek gogoratu dute Sorzabalek sexu indarkeria ere jaso zuela, “logika matxista eta heteropatriarkalen” ondorioa dena.

“Ez da iragana”, esan du fundazioak torturaz, ondorioak orainean eta etorkizunean eragiten dutela azpimarratuta.

Erakundeei interpelazioa

Sententziaren aurrean, erakundeei “aho batezko erantzun irmoa” exijitu die Egiari Zor fundazioak. “Giza eskubideetan hezteko beharrari buruzko diskurtsoak, indarkeria tresna politiko gisa deslegitimatzeko pedagogia egiteko beharrari buruzkoak... edukirik gabe geratzen dira halako gertakari larrien aurrean gure agintariek erantzun gisa isiltasuna aukeratzen dutenean”.

Sorzabalentzat eta beste “milaka” torturatuentzat “aitortza eta erreparazioa” eskatu du fundazioak. Horri begira, EAEko Aitorpen Legea aldatzea eta epeak zabaltzea eskatu dute, “1999tik aurrera torturatuak izan ziren pertsonek lege-babesa izan dezaten”.

Egileak epaitu

Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokiaren izenean Iratxe Urizarrek hartu du hitza. Ezkutatzeko saiakeren aurrean azkenik “egia inposatu” dela adierazi du: “Tortuta sistematikoa” izan da. “Egitate” horri tiraka hainbat galdera luzatu ditu: “Nortzuk izan ziren torturatzaileak? Non dira elektrodoak aplikatu zizkieten horiek? Non, sexualki eraso zutenak? Hilko zutela mehatxatu zutenak? Non daude egitate hauen egileak?”.

Guardia zibil horien aurkako salaketak iragarri ditu Behatokiak, eta azaldu du aukera ezberdinak aztertuko dituztela salaketak “eraginkor” izan daitezen. Ohartarazi du torturak 2021ean izan baziren ere ez luketela preskribatu beharko, eta azaldu du Espainiako epaitegiek ekimena hartzen ez badute, Nazio Batuen Erakundera joko duela.

Ondoko bideoan, prentsaurrekoa osorik:


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Tortura
Beste bi torturatu aitortu ditu Nafarroako Gobernuak

Guillermo Garcia eta Ioseba Pagola “giza eskubideen urraketen biktima” izan zirela aitortu du gobernuak. Egiaren Garaia Da plataformak “positiboki” baloratu ditu beste bi aitortza hauek.


Egoi Irisarri: “Grande Marlaskari torturak kontatzen nizkionean, primeran gogoratzen dut nola irribarre batekin entzuten zituen”

Beste 20 pertsonarekin batera, Guardia Zibilaren esku zegoenean pairatu zituen torturak aitortu dizkio Nafarroako Gobernuak. Urrats honetara heltzeko Torturatuen Saretik egindako lan kolektiboa azpimarratu du Euskalerria Irratian. Ziklo baten itxieratzat hartu du aitortza... [+]


Torturaren 21 biktima berri aitortu ditu Nafarroako Gobernuak

21 pertsona “giza eskubideen urraketen biktima” gisa aitortu dituzte ofizialki. Espainiako Estatuko funtzionarioek eta eskuin muturreko taldeek torturatutako pertsonak dira eta biolentzia horren lagin txikia baino ez direla dio Egiaren Garaia Da ekimenak.


2025-06-05 | ARGIA
Sorzabalen absoluzioari helegitea jarri dio fiskalak, eta bere kontrako epaiketa errepikatzea eskatu du

Espainiako Auzitegi Goreneko Fiskaltzak, Iratxe Sorzabal atxiloturik egon zenean "tratu gizagabeak" eman zizkiotela aitortzen duen epaia baliogabetzea eskatu du, eta berriz epaitu dezatela nahi du, 1995ean Irunen jarritako lehergailu baten harira.


Tortura zantzuak izan arren, Raul Fuentesen kasua ez duela ikertu gogorarazi diote NBEtik Espainiari

1991n atxilotua izan zenean Espainiako Poliziak Bilboko Komisarian torturatu egin zuela salatu zuen Raul Fuentesek. Espainiako auzitegiek ez zuten salaketa aintzat hartu, besteak beste delitua preskribituta zegoelako. Orain, Nazio Batuen Erakundeko Torturaren Aurkako Batzordeak... [+]


Iratxe Sorzabalen aldeko epaiari helegitea aurkeztuko dio fiskalak

Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskalak kasazio helegitea aurkeztuko du Auzitegi Gorenean, Guardia Zibilak eragindako torturak onartu eta Sorzabal errugabetu zuen epaiaren aurka. Sorzabalek bere burua autoinkulpatu zuen gutuna torturen ondorioz idatzi zuela ebatzi zuen Auzitegi... [+]


40 minutu Iratxerekin

Historikoa izan da, Monarkia Espainiarreko epaitegi batek honako ebazpen hau onartu du: "Iratxe Sorzabal zaintzeaz arduratzen ziren funtzionarioek elektrodoak aplikatu zizkioten deklaratzera behartzeko, eta horrek zera dakar, haren oinarrizko giza eskubideak nabarmen... [+]


Sorzabalen epaia oinarri hartuta tortura bidez eraikitako frogak indargabetzeko eskatu du Euskal Herriko Torturatuen Sareak

"Erantzukizun publikoa hartzeko ordua" dela esan du Euskal Herriko Torturatuen Sareak, Auzitegi Nazionalak Iratxe Sorzabal Guardia Zibilak torturatu zuela onartu eta horregatik errugabetu ostean. Eusko Jaurlaritzari eskatu dio EAEko aitortza eta erreparaziorako... [+]


“Bi arnas” dokumentala emitituko du ETB1ek

Iratxe Sorzabalek sufritutako torturen gaineko testigantzak jasotzen ditu dokumentalak. Maiatzaren 20an emango dute dokumentala, 23:40an. Iaztik dago Primeran plataforman ikusgai, baina lehen aldiz emango dute telebistan.


Espainiako Estatuaren “isiltasuna” salatu eta hori egitea “tortura estaltzea” dela azaldu du EH Bilduk

Giza eskubideen urraketa horietan duten erantzukizuna aitortu gabe jarraitzen dutela seinalatu du koalizio subiranistak.


2025-05-08 | ARGIA
Iratxe Sorzabal absolbitu du Espainiako Auzitegi Nazionalak, “tratu gizagabeak” pairatu izana aitortuta

Epaiak dio 2001ean Sorzabalek egindako autoinkulpazioa "tratu txarren ondorioa" izan zela, eta beraz, "baliogabea" dela. 1995ean Irunen lehergailu bat jarri izanagatik atxilotu zuten 2001ean, eta bost egunez inkomunikatuta atxiki zuten, gogorki torturatuz.


Torturaren beste bost biktima aitortu ditu Nafarroako Gobernuak

Oraingoz Nafarroan, 53 izango dira estatuaren biktima aitortuak eta horietatik 27 torturaren biktimak. Floren Beraza, Txaro Buñuel, Cecilio Ruiz, Patricia Perales eta Izaskun Juarez dira aitortutako torturatu berriak.


2025-03-12 | ARGIA
Barrionuevoren kontrako kereila, “hilketak, bahiketak, torturak, GAL” eta bestelakoen ardura leporatuta

Felipe Gonzálezen garaian Espainiako Barne ministroa zen José Barrionuevoren aurkako kereila aurkeztuko dute, Ipar Euskal Herriko errefuxiatuen aurka abiatu zuen estrategiagatik. ZEN Zona Especial Norte Planaren barruan egindako ekintzen erantzule nagusietako bat... [+]


Eguneraketa berriak daude