Irantzu Varela kazetariak eraso lesbofoboa jasan du

  • Bizilaguna duen gizonezko batek etxe atarian hainbat ukabilkada eman dizkio, “lesbiana zikina” eta “emagaldua” oihukatzen zion bitartean. Kazetariak lehenago ere salatu du bere kontrako jazarpena militantzia feministagatik.


2020ko abenduaren 14an - 16:49
Irantzu Varela komunikatzailea, Argiarkein 2016an egindako elkarrizketa batean (arg.: Dani Blanco / ARGIA)

Irantzu Varelak bere Twitter kontuan eman zuen igande gauean erasoaren berri, “gure desadostasunak konpondu nahi izan ditu lau ukabilkada emanez eta ‘puta’, ‘lesbiana’, ‘zikina’ deituz”, dio. Pikara Magazinek azaldu du gertaturikoa. Etxe atarian birziklatzeko kartoi batzuk zituela eta, bizilagun dituen senar-emazteak –beraien alaba ere bertan zegoen– kazetariaren txirrina jo eta etxe barrura sartu dira haserre: “Ondoren, etxe atarian, gizonezkoak lau ukabilkada jo dizkio aurpegian”, dio hedabideak. Honen arabera, “lesbiana zikina” eta “emagaldua” deitu dio joka ari zen bitartean.

Ertzaintza erasoaren tokian izan da eta Varelak goizean osasun zentrora jo du lesioak erakutsi eta salaketa jartzera.

Bere txioan, kazetari eta komunikatzaileak dio Basauriko Udaleko arkitektoa dela erasotzailea. Aipamen horri erantzun dio Udalak, eta zuzenketa bat “exijitu” dio Varelari, “funtzionarioaren eta Basauriko Udalaren izen ona mantentzeko”. Dirudienez,  hainbat hilabete dira gizonezkoak jadanik ez duela Udalarentzat lan egiten.

Nolanahi ere, Basauriko Udalaren erreakzioak kritika ugari sorrarazi du sare sozialetan, eraso lesbofoboa jasan duen herritarra babestu beharrean modu horretan erantzuteagatik. “Mila esker elkartasun eta babesagatik  –ihardetsi dio kazetariak Udalari ironikoki– zuen izen ona primeran geratu da”.

Varelak behin baino gehiagotan salatu du bere kontrako jazarpena eta biolentzia sare sozialetan, mugimendu feministan egiten duen lan eta aktibismoagatik. Bere kontrako pintaketak ere egin dituzte birritan ultraeskuindarrek, kolaboratu ohi duen Pikara Magazine-ren egoitzan eta Faktoria Lila zegoen lokalean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Psikologo gutxiago indarkeria matxisten biktimak artatzeko

Bizkaiko Foru Aldundiko Emakumeak Babesteko eta Familiei Laguntzeko zerbitzuan, lau psikologotik hiru kendu dituzte. Are gehiago, langileek salatu dute indarkeria matxistaren biktimak artatzeko plan berriak emakume ugari uzten dituela kanpoan.


2024-04-16 | ARGIA
Gizon bat atxilotu dute Ziburun, emakume bat hotel bateko bosgarren solairutik jausi ondoren

Emakumea oso larri dago erietxean, Sud Ouest egunkariak jakinarazi duenez. Haren bikotekidea izan daitekeen gizona fidantzarik gabeko atxiloaldian sartu dute, aurrekariak dituelako.


Nafarroan sexu indarkeria pairatzen duten emakumeen %70ak 30 urte baino gutxiago ditu

Indarkeria matxistaren datu "onartezinak" salatu ditu Txibite presidenteak. Izan ere, Nafarroan erregistratutako salaketen %17 sexu-indarkeriagatik dira. Hartara, bihar zabalduko duten Sexu Indarkerien Arreta Integraleko Zentro "seguru eta konfidentzialaren"... [+]


Eguneraketa berriak daude