Zarautzen emakume bat hiltzeaz akusatutako gizona espetxeratu dute

  • Ostegunetik atxilotuta zegoen 47 urteko gizona igandean Azpeitiko guardiako epaitegira eraman dute. Segurtasun Sailak jakinarazi du akusatuaren testigantza jaso ostean epaileak behin behinean espetxeratzeko agindua eman duela.

     


2025eko urriaren 20an - 10:03
Azken eguneraketa: 12:11
Zarautzen egindako manifestazioa
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Hilketa matxista izan zen Zarautzen joan den asteazken gauean: 47 urteko gizon batek 53 urteko emakumea hil zuen, itota. Ostegunetik zegoen atxilotuta akusatua, hilketa matxista leporatuta. Ostiralean, atxilotua hilketa gauzatu zen etxebizitzara eraman zuten ertzainek, gertaerak argitzeko asmoz. Ondoren, komisariara itzuli eta han izan dute igandera arte. Azpeitiko guardiako epaitegira eraman zuten igande goizean eta akusatuak bere testigantza eman ostean epaileak behin behinean espetxeratzeko agindua eman du. EFE albiste agentziak jakitera eman zuenez, gizonak aurrekariak dituela indarkeria matxistagatik. 

Gertakarien harira mobilizazioak izan ziren ostiralean Zarautzen. Udalak 19:00etan Lege Zaharren plazan deitu zuen elkarretaratzea, eta ondoren Mugimendu Feministak eta Itaiak deituta manifestazioa egin zuten. Gainera, hainbat udalerritan elkarretaratzeak egin dira hilketa salatzeko. Beste zenbait erakundek ere beren gaitzespena adierazi dute, hala nola: Emakundek, Eudelek eta Gipuzkoako Foru Aldundiak. Hain zuzen ere, aldundiak kontzentrazioa egin zuen Donostiako Gipuzkoa plazan. 


Indarkeria matxista kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...