Pintaketa faxistak egin dituzte berriz ere Irantzu Varela eta 'Pikara Magazine'-ren kontra

  • Pintaketa falangistak agertu dira Pikara Magazine-k eta Faktoria Lilak Bilbon duten lokalean. Haietako batean 52 zenbakia dago, Vox alderdi faxistak Espainiako Kongresuan azken hauteskundeetan lortu dituen ordezkariei erreferentzia egiten. “Eraso hau prentsa-askatasuna eta adierazpen- askatasunari mehatxu zuzena da”, adierazi du hedabide feministak.


2019ko azaroaren 13an - 11:59
Hedabide eta kolektibo feministen aurkako ekintza faxistak ugaritu egin dira azkenaldian Bilbon (argazkia: Andrea Momoitio).

Pikara Magazine hedabide feministak eta Irantzu Varela komunikatzaile eta ekintzaileak salatu dute Bilbon partekatzen duten lokalean astearte goizean berriz ere pintaketak egin dituztela. “Eraso matxista eta faxista” gisa deskribatu dute gertatu dena eta gogora ekarri dute ez dela horrelako egoera bat sufritzen duten lehenbiziko aldia: orain dela bi aste aldizkariak antzeko erasoa jasan zuen eta Irantzu Varelak –Faktoria Lilako kidea– sufritu duen bosgarrena izan da.

Oraingoan ere partidu falangista batek sinatu du pintaketa, DNJ-k, Democracia Nacional alderdiko gazteek. Voxek Espainiako hauteskundeetako programan duen puntuetako bat idatzi dute: “Biolentziak ez du generorik”. Beste pintaketa batean 52 zenbakia ageri da, igande honetan partidu horrek Espainiako Kongresuan lortu dituen ordezkariei erreferentzia eginez. Pintaketetako bat, gainera, zuzenean Irantzu Varelari zuzenduta dago.

“Irantzu Varelari egiten zaizkion eraso hauek mugimendu feminista osoari egin zaizkiola uste dugu”, adierazi du Pikara Magazinek. Hedabideko kideen ustez, Varela pertsonaia publikoa delako jarri dute jo-puntuan faxistek. “Gainera, komunikabide bati egindako pintada hauek adierazpen-askatasunari erasoak dira”.

Aurretik antzeko erasoak ere jasan izan dituztela gogora ekarri ondoren, jazarpena ez dela pintaketetara mugatzen ere azpimarratu dute, adibide gisa, Varelak eta aldizkariko kide batzuek Twitterren jasan behar izan dituzten erasoak aipatuz.

“Sare sozialetan #APorTodas hashtaga proposatu dugu, argi dugu eta eraso hau guk jasan behar izan dugula baina denoi zuzenduta dagoela”, adierazi dute Pikara Magazineko kideek. “Gainera, guk ez diogu idazteari, sortzeari, pentsatzeari ezta sarea eratzeari utziko. Guk honi aurre egingo diogu isilik nahi gaituztelako”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Faxismoa
Cuelgamuroseko indusketetan eskuin muturraren presio eta sabotaiak salatu dituzte auzitegi-medikuek

Madrilgo Cuelgamurosen, Erorien Harana deituriko monumentuan arkeologoak egiten ari diren indusketetan etengabe ari dira jasaten eskuin muturreko jendeen presioa, hala adierazi du Pako Etxeberria auzitegi-medikuak. Egunotan, biktima errepublikarren senideek bisitatu ahal izan... [+]


2024-03-31 | David Bou
‘La xarxa ultra’

ARGIArekin azken kolaborazioa egin nuenetik lau hilabete igaro direnean, testu honen bidez nire iritzi-artikuluei berriro heldu diet, baina azalduko dizuet zergatik alde egin dudan denboraldi honetan aldizkari maitagarri honen orrialdeetatik.

Otsailaren 20an La xarxa ultra... [+]


Erorikoen monumentua eraistea eskatu dute Iruñean

Memoria historikoaren aldeko hemeretzi eragilek bat egin dute, Askatasunaren Plazako eraikina eraisteko eskatzeko. “Ezinezkoa da frankismoaren monumentu honi nortasun berri bat ematea”, azaldu dute.


2024-02-09 | Gedar
Isuna jarri diote Barakaldoko lagun bati, faxista bati aurre egitea egotzita

Iazko uztailean eraso zion faxista talde batek, labanaz. Orain, erasotua izan zen pertsona horri jarri diote 600 euroko isuna, faxistetako bati aurre egitea leporatuta.


Manifestazio jendetsu batekin oroitu dute Aitor Zabaleta

Ehunka lagun elkartu ziren ostiralean Aitor Zabaletaren omenez Bultzadak eta bestelako talde antifaxistek antolatu zuten manifestazioan. 25 urte bete berri dira ultraeskuindar batek Aitor Zabaleta realzalea hil zuenetik, eta hura gogoan, 19:00etan Bulebarretik abiatu zen... [+]


Eguneraketa berriak daude