Irakas-hizkuntza euskara izango dela jaso behar du EAEko Hezkuntza Legeak, Kontseiluaren iritziz

  • Ikastetxeetan "euskara ardatz izango den esparru eleaniztun orokortua" ezartzea adostu dute Eusko Legebiltzarreko alderdiek. Adosturiko testuan hiru hizkuntzen tratamendu integratua aipatzen dela ikusirik, euskara ardatz izatearen ezaugarriak ongi zehaztu eta irakas-hizkuntza euskara dela jaso dadila eskatu du Euskalgintzaren Kontseiluak: “Kezkagarria litzateke garai bateko marko hirueledunari atzeko atea irekitzea”.


2022ko martxoaren 29an - 12:41

Zeresana ematen jarraitzen du EAEko Hezkuntza Hitzarmenak, udazkenean argia ikusi nahi duen Hezkuntza Legearen atariko. Hainbat alderdik adosturiko testua aurkeztu berri, ikastetxeetan ezarriko den hizkuntza proiektuaz balorazioa egin du Kontseiluak.

Testuak aipatzen duen esparru eleaniztuna (euskara, gaztelania eta hirugarren hizkuntza bat) ikaskuntzak bideratu behar du, hitzarmenaren arabera. Horri kezkaz begiratzen dio Kontseiluak: hiru hizkuntzak ez, euskarak izan behar du irakas-hizkuntza, Kontseiluaren esanetan, eta hala jaso behar du legeak. “Datuek aski ongi erakutsi dute euskara irakas-hizkuntza duen eredua dela ikasleek hizkuntza-gaitasun egokiak eskuratzeko arrakastatsuena”. Kontseiluaren aspaldiko aldarrikapena da D edo murgiltze eredua izatea ikastetxe guztietarako eredu bakar, eta ez dute nahi legeak egungo A, B eta D ereduen markoari “atzeko atea irekitzea”.

Hiru hizkuntzen tratamendu integratua emango dela jasotzen du testuak, eta horren aurrean ere, zehaztapen handiagoa eskatu du Kontseiluak: euskara ardatz izango den sistema horretan, zein dira ardatz izatearen ezaugarriak? Alegia, zein ezaugarrik bermatuko dute benetan euskara ardatz izatea? Kontseiluaren beste galderetako bat: Zergatik dio testuak “esparru eleaniztuna” eta ez “eredu eleaniztuna”? Zein da bi horien arteko aldea?

Irteera profilak zehaztea, aldarrikapen historikoa

Kontseiluak ongi baloratu du hitzarmenean jaso izana ikasleek derrigorrezko hezkuntza amaitzean B2 profila lortu behar dutela euskaraz eta gaztelaniaz, eta B1 hirugarren hizkuntza batean. “Kontseiluaren aldarrikapen historikoa izan da hizkuntza-gaitasunak zehaztea”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hezkuntza
2024-04-28 | Edu Zelaieta Anta
Duda-muda

Ramadana bukatzear zela sortu zen zalantza irakasleen artean: familia musulmana duten ikasle batzuek adierazia zuten, ramadanaren amaieraren ospakizuna zela eta, ez zirela egun horretan joanen gelara. Ekintza horren bidez –aipatu zuen irakasle batek– argi gelditzen... [+]


EHUk harremanak hautsiko ditu Palestinako sarraskia gaitzesten ez duten Israelgo unibertsitateekin

EHUko Gobernu Kontseiluak adierazpena onartu du, Palestinaren alde eta Gazako sarraskiaren aurrean. Hainbat konpromiso hartu ditu, besteak beste, boluntariotza programa bat martxan jartzea, errefuxiatuen arreta zabaltzea eta giza eskubideen inguruko gogoeta sustatzea. Harreman... [+]


Neskak eta ikasketa zientifikoak: 6 urteetatik unibertsitatera bitarteko harreman gatazkatsua

Neskek gaitasun matematiko eta zientifikoekiko txikitatik duten pertzepzio, autopertzepzio eta bizipenen eraginez, zientzia arloko ikasketei muzin egin eta bestelako karrerak aukeratzen dituzte. Hala dio ikerketa berri batek.


Palestinaren aldeko unibertsitate-sarea

EHUk Tel Aviv-eko unibertsitatearekin etorkizuneko lankidetzarako bideak ahalbidetzen dituen zibersegurtasuneko katedra bat sortu izanaren harira, bertako langileok interpelatuak izan gara hainbat lekutatik, eta esan beharra dut neurri handi batean lotsatuta sentitu naizela,... [+]


2024-04-18 | Euskal Irratiak
Tulalaika besta, Xiberoako ikastolei bultzada emateko

Hirugarren urtez Xiberoako ikastolei bultzada emanen die Tulalaika bestak.


Eguneraketa berriak daude