“Irabazi Euskadi” hauteskunde plataforma aurkeztuko dute astelehenean

  • Bartzelonako Guanyem edo Madrilgo Ganemos plataformen izena bere eginez, Ezker Anitzak eta Equo ekologistek “Irabazi-Ganemos Euskadi” izenpean udal-hauteskundeetarako hautagaitza irekiak bultzatuko dituzte.


2014ko urriaren 20an - 07:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Irabazik Bilbon egin du ibilbiderik luzeena oraingoz; hiru aldiz batzartu dira dagoeneko. (Arg: El Mundo)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Irabazik hiru aldundietara eta posible den herri guztietara iritsi nahi du. Garak jaso duenez, Equoko Juantxo Lopez de Uraldek Ezker Anitzarekin eta Alternativa Republicanarekin lortutako akordio baten fruitua da.

Podemosek europar hauteskundeetan izandako arrakastak modu horretako plataforma parte-hartzaileen sorrera indartu du. Irabazi Euskadin ere parte-hartze herritarra izango da zutabe. “Herritarrei, talde sozial eta kulturalei, alderdi ezkertiar alternatibo eta ekologistei zuzenduta” dagoela argitaratu du Garak.

Bilbon indarrik handiena

Irabazik Bilbon egin du ibilbiderik luzeena oraingoz; hiru aldiz batzartu dira dagoeneko, eta pixkanaka beraien helburuak zehaztu dituzte.

Azken batzarrera 80 pertsona gerturatu dira, antolakundeak berak adierazi duenez.

Irabazi Euskadi aipatutako hiru alderdiek osatzen badute ere, Bilbo Irabazik plataforma independentea dela adierazi du, inongo alderdi politikorekin loturarik gabea.  


Irakurri gehiago: Alderdi politikoak Politika IU Equo
Alderdi politikoak kanalean gehiago
2026ko apirilaren 30
Goizean argi
Mimoak EAJri

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.