Iparraldeko laborariek "Lekukoa" zerbitzua sortu dute, beren produktuak kaletarrei helarazteko

  • Koronabirusaren krisiaren ondorioz tokiko elikagaiak ekoizten dituzten baserritarrei beren produktuak herritarrengana iristeko moduak lehenaz gain arras mugatu zaizkien honetan, ugaritzen ari dira gure laborarien eta kontsumitzaile kaletarren arteko lotura egiteko ahalegin berriak. Iparraldean "Lekukoa. Le relais paysan" zerbitzua jarriko dute abian larunbatetik Euskal Herriko Laborantza eta beste zenbait ekimenen artean.


2020ko martxoaren 27an - 12:50

Heldu den astetik goiti, asteroko banaketa sistima bat abiatzen dute Ipar Euskal herriko 100 inguru etxaldetako ekoizpenekin, Lapurdi, Nafarroa beherea eta Zuberoako hogei herritan aurrez adierazitako banaketa puntuetaraino hurbiltzeko baserrietan sortzen dituzten okela, esneki, fruitu, barazki eta gainerakoak. Lekukoa du izena euskaraz, frantsesez Le relais paysan eta banaketari datorren astean ekingo dioten arren larunbatetik, martxoak 28, ikusgai edukiko dute Lekukoa.eus weba, operazioa zertan datzan jakin eta eskabideak egiteko moduarekin.

Euskal Herriko Laborantza Ganbarak jakinarazi duenez, larrialdi garaiotan baserritar ekoizleak eta kaletar kontsumitzaileak hobeto lotzeko asmoa duen zerbitzu honetan partaide dira Euskal Herriko Etxe Ekoizleen Elkartea (APFPB), Biharko Lurraren Elkartea Civam (BLE), Euskal Herriko Laborantza Ganbara (EHLG) eta ELB sindikatua.

 

Honetara behartu dituen krisiaren zenbait osagai oroitarazi ditu EHLGk: "Ostatu eta ikastetxeekin lan egiten duten ekoizle ainitzek salbide nagusi bat galdu dute koronabirusaren epidemiaren kontrako neurriak ezarriak direnetik. Merkatuetan jende gutiago ibiltzen da eta azken egunetan, merkatuak debekatzeko joera agertu da. Herritarren aldetik, lekuko ekoizpenekiko interesa handituz doa (gero eta jende gehiago gure ekoizle-saltokietan !). Eta ekoizle eta kontsumitzaileak kutsatze irriskuetatik babesteko beharra dago, segurtasun-neurri zorrotzak hartuz".

Sistemaren mekanika hau izango da, gutxi gora behera: Lekukoa.eus webetik kaleko kontsumitzaileek aukera izango dute datorren astetik aurrera 100 ekoizle horietako edonori eskaria egiteko, eskatzearekin batera ordainduz, eta ondorengo egunetan aldez aurretik adieraziko zaien leku eta orduan autoan agertuz baserritarrek zuzenean kotxearen atzeko kofrean utziko diete eskatutakoa, inork inor kutsatzeko inolako kezkarik gabe. Iparraldeko herri eta hiri nagusietan egingo dira banaketak, zenbait herritan astean behin, beste batzuetan bitan eta Baionan hirutan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude