Iñaki Segurola Amutxastegi idazle eta hiztegigilea hil da

  • Iñaki Segurola Amutxastegi "Ogru" (1962, Azpeitia) hil da. Besteak beste idazlea, hiztegigilea eta irratietako ahotsa zenari apirilaren 16an egingo diote agur zibila.


2022ko apirilaren 15ean - 20:09
Argazkia: Dani Blanco
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Iñaki Segurolak Orotariko Euskal Hiztegia landu zuen urtetan, baita Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikoa ere. Euskaltzain urgazlea zen 1991tik. Euskarak hizkuntzan daraman filosofiaz idatzi zuen Sed quia sua (2020, Erein) saiakeran. Liburu honetaz elkarrizketatu zuen Kepa Matxainek ARGIAn: "Jada ez gara gai hizkuntza bizi bat transmititzeko".

Lehen saiakera 2005ean kaleratu zuen, Alberdaniarekin: Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo. Ondoren idatzi zituen Nere gorringotik (2008, Alberdania) eta Arrazoia ez dago edukitzerik (2012, Alberdania). Azken honi buruz Mikel Asurmendik ARGIAn egin zion elkarrizketa ikusentzun daiteke jarraian (eta hemen irakurri):

Koiteretzia eleberri dialogikoa da bere azken lana (2021, Alberdania). Konfinamendu garaian idatzi zuen, eta bertan jaso zituen garai hartan elikagai bila joandakoan topo egiten zuten herritarren elkarrizketak eta ikuspegiak.

Hankak Lurrin

Irratietan ere ahots ezaguna zen berea. Hankak Lurrin saioa egin izan du azken urteetan Kontrako Eztarrixe irrati librean (hemen daude saio denak entzungai). ARGIA Saria irabazi zuen irratsaio honek 2020an. Bideoan 16:20 puntutik aurrera ikus daiteke unea, eta entzuleak barrez jarri zituen Segurolaren hitzartzea:

Euskadi Irratiko Arratsean saioan hamar urtetik gora egin zituen Sermoia izeneko iritzi tartean.

Agurra apirilaren 16an

Agur ekitaldi zibila apirilaren 16 arratsaldean egingo zaio, 19:00etan Azpeitiko Carmona tanatorioan, Agurtzeko Aretoan.

 


Euskara kanalean gehiago
2026ko maiatzaren 12
Garikoitz Goikoetxea, 'Esnatu ala hil' liburuaren egileetako bat
"Ea gai garen Aiaraldeko euskaltzaleen txinparta zabaltzeko"

2026ko maiatzaren 12
Etxekalte

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.