Ikerketa baten arabera euskarak eta naturaren balioek lotura daukate

  • Unai Pascual eta Dylan Inglisek Euskal Herriko ekialdean egin dute ikerlana, Pirinio inguruan. Euskararen eta naturaren balioen artean lotura dagoela frogatu dute.


2021eko apirilaren 20an - 10:31
Argazkia: Miguel Ángel García/Flickr
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Hizkuntzaren aldagaia erabili dute ikerlanean eta euskararen eta basoen arteko balioetan harreman bat dagoela ondorioztatu dute. Unai Pascual Basque Centre for Climate Change-eko (BC3) ikertzailea da eta Dylan Inglis Bristolgo Unibertsitatekoa. 

Berria egunkariak dakar ikerlan honen albistea: Aezkoa, Garazi, Zaraitzu eta Zuberoako ibarretako herritarrek Irati eta Arbaileta ohianekiko duten harremana aztertu dute Pascualen eta Inglisek. Elkarrizketak eta talde eztabaidak egin dituzte bi ikertzaileek, lehentasunak kuantitatiboki ikertzeaz gain. Ehun lagun baino gehiagok hartu du parte.

Naturaren balioen eta euskararen artean bi noranzkoetako lotura dagoela frogatu dute. “Jende multzo honek esan zigun basoaz euskarazko leku izenen bidez disfrutatzea oso garrantzitsua zela”, adierazi dio Inglisek Berriari. Bestetik, natura euskal nortasunerako garrantzitsua dela azpimarratu du ikertzaileak. Naturaren balioak zabaltzeko pausuak emanda zeudela azpimarratu du baina hizkuntzari lekurik egin gabe, orain arte. 

Hizkuntza “garrantzitsua” dela tokiko naturaren identitatearentzat eta “nortasun atxikimenduarentzat”, batzuek euskara ulertu eta hitz egitearekin lotzen dute. Basque Centre for Climate Changek Pascualen hitzak jaso ditu: aurkitutako lotura hizkuntzak eta natura zaintzeko mugimenduentzako “berritzailea” izan daitekeela azpimarratu du. 

Pascualek eta Inglisek Euskal Herriko kostaldeetan edo eremu urbanoetan jarraitu nahi dute ikertzen. Bestalde, Pascualen ustetan naturaren balioak hobeto ulertzea ezinbestekoa da “bioaniztasunaren galerari aurre egiteko”. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara
‘Esnatu ala hil’, kaleko euskaltzaleentzako liburua ondu dute Goikoetxeak eta Iurrebasok

Esnatu ala hil. Euskararen oraina eta geroa, diagnostiko baten argitan (Elkar) liburua argitaratu dute Garikoitz Goikoetxeak eta Iñaki Iurrebasok. Egileen helburua da gaur egun euskarak bizi duen egoera ulertzeko tresna bat eskaintzea, “ezinbestekoa delako aurrera... [+]


2025-09-08 | Ahotsa.info
Bideoa: Labaren irekiera festa ospatu dute Iruñean

Labaren itzulera ospatzeko festa antolatu dute egun osoan zehar. Broken Brothers Brass Band-en kalejirak Alde Zaharreko kaleak zeharkatu ditu Estafetaraino, ondoren lehiotik kantua izan da Amets Aranguren, Julen Goldarazena Flako, Idoia Tapia eta Oier Zuñigaren eskutik; eta... [+]


2025-09-05 | Sustatu
Itzulbide jarri dute martxan Osakidetzan, euskarazko lan-hizkuntza eraginkorragoa izateko

Osakidetzak Itzulbide aurkeztu berri du. Itzultzaile neuronal bat da EAEko osasuneko profesionalentzat, euskaraz egiten diren kontsulta medikoetako informazioa gaztelaniara itzultzen duena. Euskara lan-hizkuntza eraginkorra izateko baliabide gehiago eskainiko dizkie... [+]


Ikasle nafarren %30ak ikasiko du aurten euskarazko D ereduan

Hiru urte bete dituzten 1.404 ikasle berri matrikulatu dituzte D edo B ereduetan, Nafarroan. Adin guztiak kontuan hartuz, 27.334 ikaslek ikasiko dute euskaraz. Matrikulen 67,8% ikastetxe publikoen sarean izan da.


Gipuzkoako Aldundiko zaintzaileek ez dute euskara jakin beharrik, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren arabera

Donostiako epaitegi batek aurretik emandako epaia berretsi du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak. ELAk eta LABek mobilizazioa antolatu dute ostiralerako, eta Euskalgintzaren Kontseiluak bat egin du.


2025-09-04 | Karlos Zurutuza
Hizkuntzen museo txiki bat dago Parisen

Sena ibaitik metro eskasera egon arren, ez dago Mundolingua museoa aipatzen duen turismo gidarik. Kasualitateak baino ez gaitu eraman horra. Nolanahi, horrela aurkitzen dira, maiz, hiri baten sekretu gordeenak.


2025-09-04 | ARGIA
Hizkuntza politika “ausart eta berrituaz” eztabaidatuko dute TMeLaborategiaren udako eskoletan

Irailaren 9an eta 12an egingo dituzte udako eskolak. Telesforo Monzon eLab Euskal Herrigintzaren Laborategiak hizlari potenteak gonbidatu ditu, besteak beste, Iñaki Iurrebaso, Olatz Altuna, Jon Sarasua, Idurre Eskisabel, Josu Aztiria, Iñigo Urrutia eta Miren Zabaleta... [+]


Euskalduntze prozesu osoa doakoa izateko pausoak eskatu ditu AEK-k

Aurtengo ikasturtean A2 mailara arteko ikastaroetako dirua itzuliko dute EAEn, baita C1ekoak 16-18 urteko ikasleei ere. Nafarroan A1 mailan matrikularen prezioa itzuliko diete.


Normal plantak egiten

Hilotan, euskara sarritan izan dugu albiste. Txarrerako, euskaltzaleon artean nagusi den aldarte ezkorra ikusita. Baina euskararen egoera txarra dela ez da kontu berria, datuen bitartez beste zerbait iradoki den arren.

Har dezagun, adibidez, hizkuntzak irabazi ei dituen... [+]


2025-09-03 | Imanol Epelde
Berriketa gutxi
Progre

Gizonezkoak ziren gehienak Sanferminetako entzierroetan; gizonezkoak ia denak Frantziako Tourrean; gizonek hartu dute udako musika jaialdietako oholtza eta backstage-a; gizonezkoak dira nagusi bertso-plazetan; gizonezkoak dira Donald Trump, Vladimir Putin eta Benjamin Netanyahu... [+]


Corellako eskolan D eredua ukatu dute, arrazoirik eman gabe

Nafarroako Gobernuak eskaera egin duten familiei iradoki die "datorren ikasturteari begira" abiatu dezaketela tramitazioa.


Kirurgialari euskaldunak errektoreorde eta sailburuorde ohi letragabearentzat

Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]


2025-09-01 | JJ Agirre
Supremazistek beti “win-win”

Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]


Labak astelehenean ireki ditu ateak, eta larunbatean eginen da Irekiera Festa

Eraberrituta dator Laba. Egoitza handiagoak ostalaritza eskaintza zein kultur ekitaldiak baldintza hobeagoetan ematea ahalbidetuko du.


Eskoletako euskalduntzea “arriskuan” ikusita, Aiaraldeko dozena bat ikastetxek konpromisoen dekalogoa adostu dute

Gordin esan dute Aiaraldeko ikastetxeok: euskalduntzea “arriskuan dago” eta ikastetxeek, bakarrik, ezin diote aurre egin “egoera larriari”. Autokritika egin, eta hamar konpromiso hartu dituzte, hezkuntza komunitateek praktikara eramatekoak. Era berean,... [+]


Eguneraketa berriak daude