Ikergaztek ikerlari gazte euskaldunak elkartuko ditu hiru egunez

  • Ikerkuntzan ari diren gazte euskaldunak biltzen ditu IkerGazte proiektuak. Hirugarren edizioan murgildurik daude eta aurtengo kongresua Baionan izango da, maiatzaren 27, 28 eta 29an. Orotara 111 artikulu zientifiko aurkeztu dira, eta antolatzaileek ekitaldi arrakastatsua izango dela aurreikusi dute.


2019ko maiatzaren 27an - 12:56
Ikergazte 2017. Duela bi urte Iruñean izan ziren ikertzaile euskaldunak. Argazkian Joxe Ramon Etxebarria, zientzia eta teknologia euskaraz emateko urte luzetako ahalegina egin duen irakaslea. Argazkia: UEU.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Hainbat sailetan banatuta dago UEU Udako Euskal Unibertsitatea, egitasmoaren bultzatzailea, eta sail bakoitzaren barnean aspaldidanik egiten dituzte profesionalen eta ikertzaileen jardunaldiak, baina ez zegoen sail guztiak batuko zituen saiorik. Euskaldunak izanik ere asko ez ziren euskaraz aritzen, eta arazoa hor ikusi eta hortik hasi ziren lanean. Ikertzaile euskaldunen sarea egitearen beharraz mintzatu zaigu Ainhoa Latatu IkerGazte proiektuaren koordinatzailea: “Gabezia orokorrean genuen, ez ikerkuntza alor zehatzetan bakarrik”.

ARGIA astekarian erreportajea argitaratu du Gorka Peñagarikanok IkerGazteri buruz: "Euskara beste hizkuntzen parekoa da, baita ikerkuntzan ere"

 


Irakurri gehiago: Euskara
Euskara kanalean gehiago
2026ko maiatzaren 8
Garikoitz Goikoetxea, 'Esnatu ala hil' liburuaren egileetako bat
"Ea gai garen Aiaraldeko euskaltzaleen txinparta zabaltzeko"

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.