Hurrengo ikasturterako irakasle gehigarriak jasoko ditu Seaskak

  • Bordeleko Errektorearekin hitzartu du "behin-behineko" akordioa Seaskak. Horrez gain, Euskararen Erakunde Publikoarekin eta Frantziako Hezkuntza Ministerioarekin hitzarmena sinatzeko negoziaketak abiatuko dituzte hurrengo astean. Azterketak euskaraz egiteko aukera eta inklusiorako baliabideak negoziatuko dituzte. 


2025eko maiatzaren 27an - 15:33
Azken eguneraketa: 17:08
Sare sozialetara igotako argazkia. Seaska
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Helburuen lorpen partziala eskuratu du Seaskak. Bordeleko Hezkuntza barrutiko errektoreak hitzeman dio hurrengo ikasturterako behar dituzten irakasle postu gehienak emango dizkiola. Baliabide horiek baina, ez dira luzerako izango. Frantziako Hezkuntza Ministerioak irakasle postuetatik aparte banatzen dituen "urteko ordu gehigarriak" erabili ditu errektoreak. 

Seaskak adierazi du guzti horrek iraileko hezkuntza zentroen plangintza egiten lagunduko diola, eta besteak beste, ikasle kopuruaren araberako ikasgelak prestatu ahalko dituztela. Hala ere, zera ohartarazi du: "Ondoko urteetarako urte anitzetako plangintza bat landu beharko dugu Parisekin, Bordelerekin eta EEP (Euskararen Erakunde Publikoak) osatzen duten instituzioekin, euskararen eta murgiltze ereduaren aldeko hitz ederrak ez ditzan haizeak eraman". 

Aire berriak Bordeletik 

Bordeleko errektorea den Jean-Marc Huart Lapurdin izan zen astelehenean. Goizean Angeluko ikastola bisitatu zuen, eta arratsaldean, Seaskaren egoitzara gerturatu zen. Bertan, Seaskako eta Ikastolen Elkarteko ordezkariekin elkartu zen. Orduan jakinarazi zizkien errektoreak bere asmoak. Seaskako kideak errektorearen jarrera aldaketaz mintzatu dira: "Lehen aldia da errektore bat ikastola bat bisitatzera heldu dela eta ikastoletan egiten dugun lanaz hurbiletik interesatzen dela". Lehen aldia da ere errektorea Seaskaren egoitzara gerturatu eta bertan egiten den lana ezagutzen duela.

Negoziazioen hasiera 

Hurrengo astean Seaska, EEP eta Frantziako Hezkuntza Ministerioa hitzarmen bat negoziatzen hasiko dira, errektorearekin bildu ostean jakinarazi dutenez. Oraindik biltzeko eguna finkatu ez badute ere, bertan landuko den gai ordena zehaztu dute: inklusioa eta azterketak. Seaskak adierazi du azterketak euskaraz egiteko "prestutasuna" erakutsi duela errektoreak, nahiz adierazi aurtengo baxorako aldaketak egiteko "berandu" dela. Aurten beraz, Seaskako ikasleek baxoko ahozkoa frantsezez egin beharko dute. Seaskak esan dio errektoreari hezkuntza administrazioaren arauei desobeditzeko prest dauden irakasleak babestuko dituela. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara Ipar EHn
2025-07-09 | Euskal Irratiak
Peio Jorajuria: «Departamendua jukutrian aritu bada, Maider Behotegik berehala dimisioa eman behar du»

Euskalgintzako hainbat eragile Baionako karriketara atera dira EEPren finantzaketaren inguruko kezkak agertzeko. 2017tik izozturik den aurrekontuaren aurrean, Frantziako Estatuak iragarritako 100.000 euroko igoera "trufa" gisa salatu dute.


Euskal Konfederazioak azalpenak eskatu dizkio Behotegiri, EEPren aurrekontuaren inguruko negoziazioengatik

Dozenaka lagunek agerraldia egin dute astelehen arratsaldean Baionan, Pirinio Atlantikoetako Departamenduaren egoitzaren aurrean. Frantziak EEPn 100.000 euro gehiago inbertituko dituela iragarrita, euskararen etorkizuna bermatzeko hizkuntza politikak "ausardia eta... [+]


EEPren aurrekontuaren eztabaidan, egitura “iraunaraztea” du helburutzat Behotegi lehendakariak

"Egungo baldintzetan" EEP Euskararen Erakunde Publikoak berritzeko hitzarmena sinatuko ez duela mehatxu eginda, Euskal Hirigunearen Elkargoak sei hilabete eman die erakunde publikoa osatzen duten partaideei Parisekin negoziatzen jarraitzeko. Astelehenean agerraldia egin... [+]


Frantziako Estatuak EEPn 100.000 euro gehiago inbertituko ditu, baina helburuetatik urrun

Maider Behotegi Euskararen Erakunde Publikoaren (EEP) lehendakariak inbertsio handitze guztiak berri onak direla adierazi zuen iaz. Hala ere, erakunde bakoitzak gutxienez 300.000 euro gehiago ipintzea "beharrezkoa" dela nabarmendu zuen, helburua 2050ean hiztun kopurua... [+]


Baionako Bernat Etxepare lizeoko Euskal Herrian Euskaraz taldea
“Utz gaitzazue euskaraz mintzatzen eta idazten!”

Azterketa euskaraz egitea debekatzen dietela salatu du Baionako Bernat Etxepare lizeoko Euskal Herrian Euskaraz taldeak. Pasaden urtean egindako eskakizunei jarraiki, aurten ere azterketak euskaraz egiteko eskatu dute. 


2025-04-25 | Enbata
Herriek (ere) asko egin dezakete euskararen alde

2026ko hauteskundeei begira, zutabe bat ireki du Enbata-k. Plantan emanak izanen diren zerrenda abertzaleen hautagaiei ideia kutxa bat eskaini nahi die, beren programak Herriko Etxeen eskumeneko sail ezberdinetan eraikitzeko. Hilabete honetan, Herriko Etxeek euskararen alde egin... [+]


2025-04-01 | Euskal Irratiak
Arrate Isasi: “Iparraldeko haur elebidunek euskara nola ikasten duten ikertu nahi dugu”

Euskal hizkuntzalaritza esperimentaleko katedra berria estreinatu dute Baionako fakultatean.


Euskaldunontzat justizia aldarrikatu eta manifestaziora deitu dute Baionatik dozenaka eragilek

25 bat eragilek adierazi diete elkartasuna apirilaren 11n Baionako auzitegian epaituko dituzten Intza Gurrutxaga eta Gorka Torre Euskal Herrian Euskaraz taldeko kideei. Egun batzuk lehenago, apirilaren 6an Baionan eginen den manifestazioan parte hartzeko deia ere luzatu dute.


Famili'on egonaldi ibiltaria aurkeztu dute lehendabizikoz Baionan

Plazara, AEK, Uda Leku, Dindaia eta Ebete antolakundeak Baionan elkartu dira Famili'on egonaldi ibiltariaren lehen edizioa aurkezteko. Hizkuntza mailaren arabera eskaintza bat edo beste egongo da eta haur zein gurasoentzat izango da udaberrian.


2025-02-18 | Antxeta Irratia
Hendaia, Urruña, Donibane Lohizune eta Ziburuko herriek hamabostaldia antolatu dute euskararen erabilera hauspotzeko

Hizkuntzarako ere gurasoak haurrentzako eredu direla kontuan hartuta, euskararen erabilera eta irakaskuntzari buruz sentsibilizatzeko helburua duen hamabostaldia antolatu dute Hendaia, Urruña, Donibane Lohizune eta Ziburuko herriek. Martxoaren 15etik 30era guraso... [+]


2025-02-04 | Euskal Irratiak
Euskara hutsezko haurtzain-etxea irekiko dute Aiherran

Nafarroa Beherean, Aiherrako 'Beltzegitea' etxean kokatuko da Eguzkilore haurtzain-etxe berria. Euskara, natura eta motrizitate librea oinarri harturik, heldu den apirilean hasiko dira zerbitzua eskaintzen.


2025-01-29 | ARGIA
Bi hamarkadatan euskarazko eta elebitako ikastetxeek gain hartu diete frantsesezkoei Ipar Euskal Herrian

Euskarazko murgiltze eredua eta eredu elebiduna duten ikastetxeak gutxiengo izatetik gehiengo izatera pasa dira Ipar Euskal Herrian hogei urteotan, Euskararen Erakunde Publikoaren azterketak erakutsi duenez.


2024-11-20 | Leire Ibar
Eguberriko merkatu euskalzalea antolatu dute Baionan

Lehenengo aldiz “euskararen aldarriak hedatzeko” azoka antolatu dute euskararen biziberritzean lan egiten duten zortzi elkartek. Euskararen egunean irekiko da azoka eta abenduko beste hiru egunetan ere egongo da zabalik.


Katixa Dolhare-Zaldunbide
“Literaturaz gozatzen ikasi egiten da, eta ikas prozesu hori landu behar da gelan”

Bankan bizi den Literatura irakasle, ikerlari eta idazlea da. Irailaren hondarrean Itsasun egin zen Irailekoak poesia jaialdiaren baitan Ipar Euskal Herriko Poesiaz eman zuen hitzaldia. Besteak beste, bertan errandakoak hona ekarri nahian hasi gara harekin solasean.


2024-09-25 | Bea Salaberri
Toponimoak ezabatzen

Euskal Herriko lekuen izenen frantsestearen arazoa ez da bakarrik seinale paneletan hizkuntza ez kontutan hartzearengatik izaten, duela zenbait urte hartu helbideratzeari buruzko erabaki baten gauzatzearen ondorioa ere bada.

Azal dezagun, administrazioko hainbat arlo... [+]


Eguneraketa berriak daude