PISA azterketak 15-16 urteko ikasleei egiten dien galdetegian, irakasleen akonpainamenduari buruz galdetzen diete. Azken PISAn ikasleek esandakoaren arabera, EAEkoak dira Espainiako Estatuan irakasleengandik babes eta laguntza gutxien jasotzen dutenak, eta gainerako herrialdekoekin alderatuta ere, batez bestetik behera dago EAE. Iritzia eskatu diogu Iñigo Martinez irakasleari.