Horno de Tuesta itxi dute eta 59 behargin kaleratu dituzte

  • Gaubeako (Araba) La Dehesa industrialdean dagoen enpresa bakarrenetakoa da; langile gehienak emakumeak dira.

Gaubeako Horno de Tuesta lantegia itxi dute. PHOT.OK
Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko ekainaren 25ean - 08:47
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Gaubeako La Dehesa industrialdean dagoen enpresa bakarrenetakoak ateak itxi ditu. Horno de Tuesta gozotegian lanean ari ziren 59 langile, gehienak emakumeak, kalean daude pasa den astetik. Salamancako Dulca da Gaubeako labearen jabea, eta dagoeneko aurkeztu du langile guztiak kaleratzeko erregulazio espedientea.

UGT sindikatuko Agustin Plazak azaldu du "kolpe larria" dela itxiera langileentzat, 50 urte inguru dituztelako gehienek, eta gainera emakumeak dira. "Erakundeek diskurtso politak egiten dituzte emakumezkoen langabezia murrizteko lanean ari direla esanez, baina kasu honetan ez dira gehiegi inplikatu". Plazak nabarmendu duenez, gainera, Horno de Tuestako lantegiko beharginek hainbat murrizketa onartu dituzte azken garaian, enpresaren bideragarritasuna bermatzeko. "Soldatak %10 murriztu dituzte eta azken bi hilabeteetako soldatak ez dituzte kobratu".

Panrico enpresari erosi zion Ibercake-Dulca enpresak Tuestako gozotegia 2007. urtean, baina 2016an Tuestako labearen hartzekodunen konkurtsoa aurkeztu zuen. 2017an Dulcako parte ziren Serna-Garcia anai-arrebek hartu zuten Horno de Tuesta eta Horno de Almansa (Albacete, Espainia) lantegien ardura. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ekonomia
2025-10-27
Barra warroak
Kleptomania

Eguneraketa berriak daude