Gatazkaren beharraz

Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

ULARCOko Zerbitzu Zentralek argitaratutako liburuxka dut eskutan: Arrasateko esperientzia, prozesu gisa (Arrasate, 1985). Bertan, Ulgor kooperatibaren prozesu organiko, kolektibo eta gatazkatsuak jasotzen dira. Besteak beste, 1974an ordainsarien sistema aldatzeagatik kooperatibaren baitan izandako gatazka kontatzen du; greba, kaleratzeak, isunak, batzarrak, organoen arteko eztabaidak... Esperientzia, subjektu eta komunitate kooperatiboen inguruko harra duzuenontzako, harribitxia. 

Arrasateko Kooperatiben Esperientzia imitatzeko mezutik urrun, kooperatiben bideragarritasun sozialerako zenbait gako eskaintzen ditu ikerketa lanak. Beti ere, kooperatibak prozesu dinamiko gisa ulertuta, errealitate sozioekonomikoei eta bizitzaren eta komunitatearen beharrei erantzuteko egokitzen joan behar duen erakunde gisa. 

Eta gu, elkarbizitzaren izenean, gatazkak saihesten; kooperatibetan eta kooperatibetatik kanpo. Bada garaia gatazkari bere lekua aitortu, bake sozialaren gezurra desmuntatu eta gizarte mailan ditugun larrialdiei modu kolektiboan erantzuteko

Gatazka eta borroka gaizki ikusita eta deseroso diren garaiotan, bereziki komunitatea eta gatazka lotzen dituen pasartea ekarri nahi nuke hona, bere horretan: “Kooperatibak ez dira aurretik zegoen komunitate baten emaitza; orain dagoen ‘komunitate’ maila, berez, kooperatiben beraien jarduteko moduaren emaitza  baita. Komunitatea osotasunean hartzea eskatzen duen prozesu sozial baten barruan eratzen da, hain zuzen, komunitatea bera. Gainera, komunitatea izateak ez du inoiz esan nahi izan gatazkak desagerraraztea. Aitzitik, komunitatea izateak esan nahi du azpian dauden gatazkak agerian uztea eta horiei modu kolektiboan aurre egitea. Zentzu horretan, komunitatea eta gatazka sinonimoak dira”.

Eta gu, elkarbizitzaren izenean, gatazkak saihesten; kooperatibetan eta kooperatibetatik kanpo. Bada garaia gatazkari bere lekua aitortu, bake sozialaren gezurra desmuntatu eta gizarte mailan ditugun larrialdiei modu kolektiboan erantzuteko. Baditugu tresnak, txinparta besterik ez dugu behar. 

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Irakurri gehiago: Iritzia Kooperatibagintza Ekonomia
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...