Emakumeak borrokan

"hEskuara Amikuzen", hizkuntzaren galera eta bizi nahiaz dokumentala zabaldu dute

  • Donapaleuko Zabalik elkarteak "hEskuara Amikuzen" dokumentalean bildu du Nafarroa Behereko eskualde honetan hizkuntzak bi belaunalditan nozitu duen hondamendia eta azken urteotan berriro indar berritzeko herritarrak egiten ari diren ahalegina.

ARGIA @argia
2017ko abenduaren 11
Frantsesaren erasoaren aurrean euskarari eutsi dioten herritarren lekukotasunak bildu ditu Zabalik elkartearen dokumentalak.

Zabalik elkarteak Interneten libre jarri du urriaren 21ean aurkeztutako «hEskuara Amikuzen» dokumentala, egileek honela laburbildu dutena: "Bertan lekukotasun desberdinen bidez, hainbat Amikuztarrek hizkuntzarekin duten harremana azaltzen dute sekulan egin ez duten bezala. Gaurko giroari behatzen bada, egun batzuz euskararik ia ez balitz bezala trebeska [zeharkatu] zenezake eskualdea. Haatik bestelako doinurik ere entzuten da azkenaldian, hizkuntzarekin harremana egunerokotzen ari den jendalde bat ari baita mihia zalutzen. Funtsean erabateko galera baten eta berreskurapen zantzuen kronika da dokumentala, protagonisten eskutik zuzenean".

"hEskuara Amikuzen" abiatzen da lekukotasun historiko berezi batetik, Adolfe Berdeko amizkutarrak 1913an grabatuta lagatako hitzetatik: "Aitortzen dizit ez dela lapurtarra bezin gozua, eztare xuberotarra bezain arina, aphezek beren pheedikietan uzten dutela bazterrerat. Bena guk amikuztarrek maite diizi (gure hizkuntza) dena den, alainan guria duzu, gure ainzinekuek utzia, eta Jinkuak hala nahi badu, gure ondokoer den bezala utziko duguna". Horren ondotik, bideoan bildu dituzte frantsesaren erasoen gainetik euskara atxiki dute zaharren lekukotasunak eta hizkuntza biziberritzen bezala euskaraz bizitzen saiatzen diren gazteagoenak: Maia Lacroix medikua, Mathieu Massondo rugbilaria, Chantal Etxegarai irakaslea... Amikuzeko euskalkiaren ikerlan sakona egin duen Iñaki Camino beraz gain. Gainerakoan, ARGIAren irakurleak bideoan aurkituko ditu 2016ko azaroko Larrun aldizkarian jorratutakoen oihartzunak: "Amikuzek bizi nahi du. Euskararen galera Nafarroa Beherean" zeraman izenburu Iñaki Camino hizkuntzalariak plazaratutako ikerlanaren aitzakian landutako Larrun hark.

 

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Euskara Ipar EHn  |  Nafarroa Beherea

Euskara Ipar EHn kanaletik interesatuko zaizu...
2019-04-17 | ARGIA
Euskararen Erakunde Publikoak, Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak helduen euskalduntzerako elkarlana berretsi dute

Euskararen Erakunde Publikoak (EEP), Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak Hiruko Ituna delakoa indartzeko konpromisoa berretsi dute. Hizkuntza politika gaietan lankidetzan ari dira azken urteetan eta halaxe segituko dutela baieztatu dute.


2019-04-17 | ARGIA
Tirabirak euskalgintzako erakundeen eta Frantziako Gobernuaren artean

Frantziako Lurralde Kohesiorako eta Tokiko Kolektibitateekiko Harremanetarako ministro Jacqueline Gouraultaren “Eskola publikoetako ama eskoletan murgiltze eredua garatzea ez zela legezkoa” esaldiak hainbat erakunderen arrapostua ekarri du.


2019-04-16 | Uztaritze.info
Uztaritzeko bost hautetsi abertzalek kargua utzi dute

2019ko apirilaren 11ko Herriko Biltzarraren kari aurrekontuen gaia baliatu dute Carrère-en taldeak daraman politikari buruz haien irakurketa orokorra plazaratzeko.


Erabileraren aroa: begirada bat Ipar Euskal Herritik
MULTIMEDIA - solasaldia

Biarritzeko euskara teknikari Eneko Gorriren hitzaldia 2019ko Topaldian.

Hitzaldiaren sinopsia

Urteetako galtzearen ondotik, azken datu soziolinguistikoen arabera badirudi hiztun kopuru absolutua egonkortzen hasia dela Ipar Euskal Herriko hiru lurraldeetan. Zenbaki ofizialek 2011 eta 2016 artean 100 hiztun irabazi ditugula agerian ematen badute, ez dute islatzen jendartean sakonki aldatzen ari den prozesu bat: gaitasunen eraldaketa, familia transmisioaren etenaldia, erabileraren... [+]


2019-03-01 | Topatu.eus
"Manera batez politika egiten dugu egiazki, eta gainera bakarrik euskaraz"
MULTIMEDIA - erreportajea

Urtero bezala Amikuzeko gazteek libertimendua prestatu dute Donapaleuko inauterietan. Zirtzilek urtearen laburpen kritikoa egin dute, ondoren bolantek urtaro berriari hasiera emateko. Gazteek soilik antolatzen dute ekitaldia, euskara hutsean, eta tokian tokiko gaiak ekartzen dituzte plazara.


127.000 euro behar ditu Seaskako Integrazio Batzordeak

20 urte beteko ditu aurten ahalmen urritasun egoeran diren haurren gurasoen eta lagunen elkarteak. Gaur egun, Seaskako ikastoletako 111 haur laguntzen ditu.


2019-01-15 | Xiberoko Botza
Eüskara ikastea aisa da, zonbaitentako phürü!

Xiberotarraren egoera linguistikoa aztertzeko Dylan izeneko ingles bat ebilten da heben gainti.


2018-12-23 | Mikel Asurmendi
Maider Bedaxagar
"Zuberotar gazteak bi euskararen jabe dira"

Urdiñarbe, 1987. Euskal Filologian lizentziatua; liburuzaina lanbidez.Iragan urrian, Euskaldun bat, bi euskara izenburuko hausnarketa aurkeztu zuen Arantzazun (Oñati), Euskaltzaindiaren XVII. Biltzarrean. Hitzaldiaren lema hauxe izaki:  “Zuberera eta batua, zuberotar gazteen ahotan gaur egun”. Bere aburuz, zuberotar azken belaunaldi euskaldunak –demagun, 1987. urteaz geroztik sortutakoak– zuberera eta batuaren arteko lehia bizi du. 


Marie Darrieussecq
"Euskaraz, generorik ez izateak indarra ematen du gizonen nagusitasunaren aurrean"

Marie Darrieussecq (1969, Baiona) idazle emankorren artean dago Frantziako bere belaunaldiko idazle nagusien klub hetsian. Psikoanalista, alor politiko eta sozialeko kausa ezberdinetan inplikatua, idazle lapurtarraren ibilbideak « Truismes » (1996- POL) eleberriari esker hartu zuen abiada. Bi haurren ama, Parisen bizi den arren Lapurdiko sortetxera itzultzen da maiz. Biarritzeko mediatekan eskaini elkarrizketa honetan, sorterriarekiko, ama hizkuntzarekiko loturaz ari... [+]


2018-12-05 | Iñigo Igartua
Seaskarekin negoziaketak berrabiarazteko prest azaldu da Frantziako Gobernua

Euskararen Erakunde Publikoak postuen ukapenari buruzko problematika konpontzeko dagokion 140.000 euroko aurrekontua bere gain hartzeko eskatu zion Hezkuntza Ministerioari.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude