Herrixka-ren bigarren edizioa egingo dute larunbatean Baionan

  • Euskararen alde lan egiten duten elkarteen topalekua izan nahi du Herrixkak. Askotariko ekimenak biltzen dituen egun osoko egitaraua antolatu dute.

Argazkia: Herrixka

2021eko irailaren 2an - 10:33
Azken eguneraketa: 12:44
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Irailaren 4an, bigarrenez egingo da Herrixka Euskarazko Aktibitateen Elkarte Foroa. "Lehen edizioak xede andana bati erantzuten ziola ikusirik, bigarren edizio aberatsagoa prestatu dugu", adierazi dute antolatzaileek.

BIL Baionako Ikastolen Laguntzaile taldeak aurrera eramandako ekimena da Herixka, eta euskararen alde lan egiten duten elkarteen topagune izan nahi du, elkarren artean hobeto ezagutu daitezen. "Helburua: ahoz aho pasatzen diren informazioak leku bakarrean elkartzea, sarea sendotzen lagunduz. Eta bide batez egun atsegingarri bat proposatzea Baionan", azaldu dute.

Musika, bertsoak, tailerrak, ipuin-kontalariak... egun osoko egitarau oparoa osatu dute larunbaterako, zazpi gunetan bereizita.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara Ipar EH-n
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!