Herri Urrats egingo dute igandean, Iparraldean lanbide-heziketa euskalduntzea helburu

  • Igandean milaka pertsona elkartuko dira Senpereko aintziran, Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko festan. Iaz bezala, aurten ere Bernat Etxepare lizeo berriari laguntzea izango da Herri Urratsen helburua. Lanbide heziketa euskaraz eskainiko duen lehenengo lizeoa eraikitzen ari dira Baionan.


2017ko maiatzaren 11n - 11:09

Euskaltzaleek Ipar Euskal Herrian inoiz egindako proiektu handiena babestuko du aurtengo Herri Urratsek. 10 milioi euroko inbertsioa egiten ari dira Etxepare lizeoa eraikitzeko eta 2016an hasi ziren obrak. Lizeoa lanbide heziketa euskaraz eskainiko duen lehen zentroa izango da.

Euskararen aldeko festan zazpi gune egongo dira, bat Euskal Herriko probintzia bakoitzeko, eta haurren txokoa ere egongo da. Zook, Zea Maysek, Ken Zazpik, Huntzak, Otxaldek eta beste hainbat taldek girotuko dute jaia, eta bertsolariak, magoak eta txarangak izango dira, besteak beste. Hiri handi guztietatik abiatuko dira autobusak, goizeko zortzietan, eta arratsaldeko zortzietan itzuli.

Egitaraua:

Egitarauaren triptikoa ere eskuratu daiteke.  

Bideoklipa:

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara Ipar EHn
Ikasle euskaldunek Frantziako Legebiltzarrean euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatu dute

Euskal Herriko 16 ikasle Parisen dira astearte honetan, euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatu eta horretarako neurriak har ditzatela eskatu diete diputatuei, Frantziako Legebiltzarrean. “Urduri gaude, baina badakigu zer erran nahi dugun”, adierazi diote goizean... [+]


2024-02-04 | Bea Salaberri
Alde egin ala deus ez

Udaberrian, Iparraldeko Hizkuntz Politika Publikoa berrituko da: hortik, datozen urteetako norabideak, asmoak eta horien zerbitzuko jarriko diren dirutzei buruzko erabakiak hartuko dira eta horretan jarrera argia hartu beharko dute eskualdeak, departamenduak, estatuak eta Euskal... [+]


2023-12-29 | Euskal Irratiak
"Asto bat 13 ardi gibeletik": Beskoitzeko ikastolako burasoen mezua

Azukrerik gabeko ikatza banatu die Olentzerok asteartean, Beskoitzeko ikastola, herriko lurratik kanpo ezartzearen alde bozkatu duten Beskoitzeko 14 hautetsiei. 100 bat lagun bildu dira herriko etxe aintzinean, ekintzaren sustengatzeko.


2023-12-18 | ARGIA
Ipar Euskal Herriko instituzioei euskararen aldeko politika ausartak eskatu dizkiete, 2050erako euskaldunak %30 izatea lortzeko

Euskara 2050ean Ipar Euskal Herrian jardunaldia egin dute larunbatean Kanbon, eta Euskal Konfederazioak hizkuntza politika ausartak galdegin dizkie Ipar Euskal Herriko instituzioei. Pisu guztia euskalgintza sozialaren gain utzi beharrean, plangintza politiko bat egiteko eskatu... [+]


Eguneraketa berriak daude